Rajeswari Sunder Rajan
| Rajeswari Sunder Rajan | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Mumbai, 1950 (75/76 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | George Washington University doktoretza : ingeles Mumbaiko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, scholar of English (en) |
| Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea Oberlin College (en) New Yorkeko Unibertsitatea |
Rajeswari Sunder Rajan (Bombay, 1950) akademiko feminista indiarra da, ingeleseko irakaslea eta feminismoarekin eta generoarekin lotutako hainbat libururen egilea. Bere ikerketa-interesak hainbat gai jorratu ditu, hala nola kolonaurreko eta ondorengo garaia, ingelesezko idazkera indiarra, Asiako hegoaldearekin lotutako kultura eta genero kontuak eta Viktoriar garaiko literatura ingelesa. "Arazoak Indiako feminismo garaikidean" eta "Seinaleak: genero arazoak independentzia osteko Indian" izeneko seriea ere argitaratu du. Bere liburu aipagarrienen artean daude Scandal of the State: Women, Law and Citizenship in Postcolonial India eta Real and Imagined Women: Gender, Culture and Postcolonialism.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rajan Bombayn jaio zen, orain Mumbai bezala ezagutzen dena. Hasierako unibertsitate-hezkuntza Bombayko Unibertsitatean egin zuen. Bertan, arteetako lizentziatura (BA) jaso zuen ingelesez 1969an, eta arteetako maisutza (MA) ingelesez 1971n. Geroago, George Washington Unibertsitatean (Washington D. C.) doktoretza egin zuen eta Ingelesezko Ph.D. lortu zuen.[1]
Indian irakasle bezala lan egin ondoren, Erresuma Batura joan zen, Wolfson Collegen bekadun izan zen eta gero Oxfordeko Unibertsitatean ingeleseko irakurle bezala lan egin zuen. New Delhin ikertzaile nagusi gisa lan egin du Nehru Memorial Museo eta Liburutegian eta Emakumearen Garapenerako Ikerketa Zentroan (CWDS). Ohio Oberlin Collegen ere lan egin du Shansiko irakasle bisitari gisa.[1]
Gai nazionalistekin lotutako genero, postkolonialismo eta kultura gaien inguruan eztabaidatu du Rajanek Independent Indian. Bere ikerketa-lanak Erresuma Batuko XIX. mendeko literatura ingelesa jorratu du, kolonialismo osteko anglofono garaiko literatura barne. Indiako feminismoarekin lotutako gaien editorea eta Interventions, an international journal of postcolonial studies argitaletxeko editorea.bateratua da. Sati (1990) izenarekin ezagutzen den inmolazio erritualaren praktikari buruzko saiakera, Yale Journal of Criticism aldizkarian argitaratu da eta bere The Lie of the Land (1992) liburua independentziaren osteko ingeles ikasketei buruzkoa da. The Crisis of Secularism in India (Sekularismoaren krisia Indian) (2006) lanaren koeditorea da."[1]
Infosys Sariko Humanitateen epaimahaiko kide ere izan da 2019an.[3]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Lie of the land: English literary studies in India (1992)
- The Prostitution Question(s): (female) Agency, Sexuality and Work (1996)
- Is the Hindu Goddess a Feminist? (1997)
- Signposts: Gender Issues in Post-independence India (1999)
- Real and Imagined Women: Gender, Culture and Postcolonialism (2003)
- The Scandal of the State: Women, Law, and Citizenship in India (2003)
- The Postcolonial Jane Austen (with You-Me Park) (2015)[4]
- Commodities and Culture in the Colonial World, co-ed with Supriya Chaudhuri, Josephine McDonagh, and Brian Murray, London and New York, Routledge, 2017
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d «Rajeswari Sunder Rajan» New York University Arts & Science.
- ↑ Rajeswari Sunder Rajan. Womenunlimited.net.
- ↑ Humanities Jury, Infosys Science Foundation. Infosys Prize - Jury 2019. .
- ↑ Rajeswari Sunder Rajan, Global Distinguished Professor of English. New York University.