Rajput margolaritza

Rajput margolaritza indiar pinturaren estiloa da, XVI. mendetik garatu zena eta XVIII. eta XIX. mendean Rajputanako (India) errege gorteetan loratu zena. Pintura mogoletik datorren estiloa da, aldi berean persiar miniaturatik eratorria.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]300 urte inguru, XVI. mendean hasita, margolaritza estilo honen eskola desberdian sortu ziren. Ezagunenak Mewar Eskola, Bundi-Kota kalam eskola, Jaipurreko Eskola, Bikanerko Eskola, Kishengarhko Eskola, Marwarko Eskola, eta Raagamalako Eskola.[2]
Rajput erresuma bakoitza estilo desberdin baterantz eboluzionatu zuen, baina ezaugarri komun batzuekin gordez. Eskuizkribuetako miniaturak edo albumetan gordetzeko orri solteak izaten ziren pintura honen oinarri gogokoena, baina asko ere jauregietako hormetan freskoan eginak izan ziren, baita ere gotorlekuetako barruko geletan eta havelietan, bereziki Shekhawatiko havelietan.
Gaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pintura rajputek hainbat gai irudikatzen dituzte: Ramayana eta Mahabharata bezalako epopeien eszenak, Krishnaren bizitzarenak, paisaia ederrak eta gizakiak.[3]
Margoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koloreak zenbait mineraletatik, landareen sustraietatik, maskorretatik eta harribitxiak prozesatuz ere ateratzen ziren. Urrea eta zilarra erabili ziren ale finenetan, bestetik. Nahi zen kolorearen prestaketa prozesu luzea zen, batzuetan asteak hartzen zituena. Erabilitako pintzelak oso finak ziren.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Varati Ragini, Chawand, 1605.
-
Mewar printze baten erretratua.
-
Emakume indiarra ispiluan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.britannica.com/art/Rajput-painting
- ↑ Beach, Milo Cleveland (1992). Mughal and Rajput Painting (The New Cambridge History of India). Cambridge University Press. ISBN 0-521-40027-9.
- ↑ Aitken, Molly Emma (2017). "Colonial-Period Court Painting and the Case of Bikaner". Archives of Asian Art. 67 (1): 25–59. doi:10.1215/00666637-3788636. JSTOR 26585438. S2CID 194716019.