Rakia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rakia
ЕленскаСливова.jpg
Osagaiak

Rakia edo rakija (bulgarieraz: ракияrakiya; grezieraz: ρακίrakí raˈci ahoskatua; turkieraz: rakı; serbokroazieraz: rakija / ракија ˈrǎkija ahoskatua; mazedonieraz: ракија; albanieraz: rakia) brandyaren antzeko likore bat da, fruta hartzituen destilazioaren bidez lortua. Edari tradizionala Balkanetako eskualdean eta oso ezaguna Bulgaria, Eslovakia, Txekia edo Hungaria bezalako herrialdeetan.[1] Alkohol edukia destilazio motaren araberakoa da: marka komertzialetan %50-53 ingurukoa da, eta destilategi txikietan %60tik gorakoa ere izan daiteke. Antzinako Jugoslaviako herrialdeetan, rakia mota berezi bat dago, destilazio bikoitzaren bidez egina, prepečenica bezala ezagutzen dena, %60tik gorako alkohol edukia izan ohi duena.

Rakia Serbia, Ipar Mazedonia, Albania eta Bulgariako edari nazionaltzat hartzen da. Slivovitza da rakiarik ohikoena, aranetatik lortutakoa. Beste fruta batzuk ere destilatu daitezke: melokotoia, udarea, abrikotondoa, sagarra, pikua edo irasagarra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Forbes, Robert, J. (1997) Short History of the Art of Distillation from the Beginnings Up to the Death of Cellier Blumenthal Brill Academic Publishers ISBN 90-04-00617-6.
Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.