Ralph Nader

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ralph Nader
Ralph nader portrait.jpg
Bizitza
Jaiotza Litchfield konderria (Connecticut)1934ko otsailaren 27a (85 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Princetongo Unibertsitatea
Harvard Law School Itzuli
Woodrow Wilson School of Public and International Affairs Itzuli
Jarduerak
Jarduerak abokatua, historialaria, eleberrigilea, politikaria, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta lobbyist Itzuli
Enplegatzailea(k) American University Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Armada
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Green Party of the United States Itzuli
IMDb nm0618873
www.nader.org/
Ralph Nader Signature.svg

Ralph Nader (Winsted, Connecticut, AEB, 1934ko otsailaren 27a -) AEBetako abokatu, politikari eta idazlea da. Kontsumitzaileen defentsaren aitzindarietako bat da.

Lau aldiz aurkeztu da herrialdeko hauteskundeetan, 1996an, 2000n, 2004an eta 2008an (lehenengo bietan Alderdi Berdearekin). Kontsumitzaileen babesa, elkartasuna, ingurumena eta demokrazia sakontzea izan dira Naderrek sakonki jorratu dituen gai nagusiak.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide ikasketak egin zituen Princetongo Unibertsitatean (New Jersey) eta Harvardekoan.

Abokatu bulego batean hasi zen lanean, eta auto istripuak ikertzen eman zuen denbora gehiena. 1965ean automobilen segurtasun falta salatu zuen liburu ospetsu baten bidez: Unsafe at Any Speed: The Designed-in Dangers of the American Automobile (Ameriketako automobilen arriskuak eta segurtasun falta). Estatu Batuetako Lan ministerioan lan egin zuen aholkulari gisa, eta autoen segurtasunaren gaineko erantzukizun federala aztertu zuen. Auto enpresak neurri eta arau berriak hartzera behartu zituen.

Irabazi asmorik gabeko hainbat ikerkuntza etxe sortu zituen segurtasun gai desberdinak ikertzeko, hala nola janarien paketatzea, erradiazioen arriskua, pestiziden erabilera, ikatz meategietako segurtasuna eta abar.

Beste bi liburu aipagarri idatzi ditu: The Menace of Atomic Energy (1979, Energia atomikoaren mehatxua) eta Who's Poisoning America? (1981, Nor ari da Amerika pozoitzen?).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ralph Nader Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Connecticut
Artikulu hau Connecticuteko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.