Edukira joan

Ramón de Llano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramón de Llano

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1834ko ekainaren 28a - 1836ko urtarrilaren 27a
Barrutia: Bartzelona
Bizitza
JaiotzaAiara, XVIII. mendea
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaXIX. mendea ( urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesklabo-trafikatzailea, politikaria, kapitaina eta enpresaburua

Ramón de Llano eta Chávarri (Lanteno, Aiara, Araba, XVIII. mendea — Madril?, XIX. mendea) euskal merkatari, esklabo trafikatzaile eta politikaria izan zen.

1800ean Mexikon finkatu zen, eta bertan merkataritza-etxe bat sortu zuen Manuel de Llano anaiarekin. Habanarekin eta Veracruzekin harremanak zituen eta Zanzibar, Mozambike eta Ghanatik ekartzen zituen esklaboen trafikoan aritzen zen, guztia Parisko bankuek finantziatua, produktu frantsesen kontrabandoarekin.

1816an Ramon eta Manuel Londresera joan ziren, gero Parisera eta 1819an Bartzelonara, non merkataritza-etxe berri bat ezarri zuten, elkarrekin zuzendu zutena Manuel 1829an hil zen arte. Ehungintza eta pattar fabrikak zituen. Liberal aitortua, hirurteko liberalean Emprestito Nazionalaren Kataluniako ordezkari (1820) eta Milizia Nazionalaren Bartzelonako komandante (1821) izendatu zuten. 1834ko Errege Estatutua onartu ondoren, Gorteetako diputatu hautatu zuten Bartzelonako probintzia ordeztuz. 1837an Madrilera joan zen bizitzera eta 1838an Llano y Cía enpresa sortu zuen, Estatuarekin kontratu bat sinatuz, bolboraren, sufrearen eta Espainiako kostaldeetako gatzaren ustiapena bideratzeko.

  • Piqueras, José Antonio (2021). Negreros. Españoles en el tráfico y en los capitales esclavistas. Catarata.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]