Ramaria fennica
Ramaria fennica | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Gomphales |
Familia | Gomphaceae |
Generoa | Ramaria |
Espeziea | Ramaria fennica Ricken, 1920 |
Basionimoa | Clavaria fennica |
Ramaria fennica Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Mingotsa da eta ez du balio sukalderako.
Sinonimoak: Clavariella fennica, Clavaria aurea var. fennica.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Koraloidea, garaiagoa (6-15) zabala baino (5-12). Oinarri haragitsu bakarretik, lodi eta handi batetik, 2 eta 4 adar primario bertikal handi ateratzen dira, eta bertatik azalera leuneko eta kolore aldakorreko adartxo ugari. Lehen adarrak ilunagoak dira (marroi-oliba kolorekoak tindu moreekin gaztetan), eta goiko adarrak horixkak, gris-beix kolorekoak edo marroi-hori kolorekoak. Oinarria behean zurixka da, gorago adar primarioen tonu lilak hartzen ditu.
Haragia: Zuria, hauskorra, zapore mingotsekoa. Erreakzioak: KOH-rekin gorria; gatz ferrikoekin berdea. Espora-jalkina kanela kolorekoa edo laranja.[2]
Etimologia: Ramaria terminoa, latinetik dator “ramus” hitzetik, adar esan nahi du. Fenica epitetoa herrialdearen izenetik dator.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ramaria cettoi delakoa baso mistoetan ateratzen da. Ramaria fumigata purpura kolorekoa da eta hostozabalen basoetan hazten da. Ramaria fumosiavellanea espezieak oinarri txikiagoa du.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Bakarka edo taldeetan. Urria.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Txile, Kanariak, Europa, Errusia, Japonia, Australia.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 557 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia, Es or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ Ramaria fennica: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.