Edukira joan

Ramaria fumigata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramaria fumigata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGomphales
FamiliaGomphaceae
GeneroaRamaria
Espeziea Ramaria fumigata
Corner, 1950
BasionimoaClavaria fumigata

Ramaria fumigata Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarritasuna aztertzen ari dira, abstenitzea gomendatzen da.

Sinonimoak: Clavaria fumigata, Ramaria versatilis, Ramaria fennica var. fumigata, Clavariella versatilis.

Karpoforoa: Bizpahiru besoak abiatzen diren oinarri sendo batek osatua, adar anitzetan banatzen direnak. Adar hauek bi edo hiru puntuz osatutako erpin batean bukatzen dira. Multzo osoak 10 cm-tik gorako altuera eta zabalera bera izan dezake goialdean. Espezie honen adarrek gaztetan kolore lila ederra dute, oso deigarria, kolore hori denborarekin lausotzen joaten da tonu grisaxkagoetaraino, eta esporulazioarekin okre bihurtzen dira.

Himenioa: Adarren kanpoko gainazalean era anfigenoan, beraz, oina bakarrik da antzua. Erabat leuna da.

Hanka: Oinarriaren loditze bat da, zuria, gero adarrak sortzen dira, lodia eta betea, solidoa eta ohikoa baino mamitsuagoa dena generoarentzat. 4 cm-ko lodiera eta altuera berekoa izan daiteke.

Haragia: Zuria eta lodia bere generorako, ebaki edo igurtziz kolorez aldatu gabe. Usain fungikoa du eta oso leuna, zaporea berriz leuna gaztetan, denborarekin mingots samarra bihurtzen da.[2]

Etimologia: Ramaria terminoa, latinetik dator “ramus” hitzetik, adar, esan nahi du. Fumigata epitetoa helduaroan duen koloreagatik du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore moreagatik eta enbor luzanga lodiagatik identifikatzen da. Ramaria fennica ia berdina da, baina kolorez berdeagoa eta itxura trinkoagoa du. Clavulina amethystina,kolore berekoa adarretan baina oinarria ez du zuria, Clavaria zollingeri espeziean ere berdin. Clavaria truncata delakoak adarrak falta ditu.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran eta udazkenean. Urria. Baso mistoetan, pagoak, haritzak, pinuak.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa (batez ere Alpeak eta Pirinioak), Himalaiako eremua, Japonia, Australia.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 445 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Ramaria fumigata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]