Ramaria ignicolor
Ramaria ignicolor | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Gomphales |
Familia | Gomphaceae |
Generoa | Ramaria |
Espeziea | Ramaria ignicolor Corner, 1950 |
Ramaria ignicolor Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoa: Clavaria ignicolor.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: Soropildua, 8 cm inguruko garaiera eta 3 cm inguruko lodierakoa, egiazko enborrik gabea, oso txikia, leku bakarretik ateratzen diren adarrekin. Adar ugarirekin, arrosa-izokin kolorekoa, gehienetan barnehutsa; muturrak horixka zurbilak.
Haragia: Zuria, urtsua, ez da kolorez aldatzen, azpi-elastikoa. Usaingabea eta zapore gozokoa.[2]
Etimologia: Ramaria terminoa, latinetik dator “ramus” hitzetik, adar, esan nahi du. Ignicolor epitetoa ere latinetik dator, sua esan nahi duen”ignis” hitzetik eta kolorea esan nahi duen “color” hitzetik. Bere kolore zuriagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazken hasieran. Mendiko koniferoen basoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pirinioak, Alpeak, Espainia, Frantzia, Italia, Austria, Eslovenia, Suedia, Norvegia.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 615 or. ISBN 84-282-0540-6X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Ramaria ignicolor: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datuak: Q10648855
Multimedia: Ramaria ignicolor / Q10648855