Edukira joan

Ramariopsis crocea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramariopsis crocea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaClavariaceae
GeneroaRamariopsis
Espeziea Ramariopsis crocea
Corner, 1950
BasionimoaClavaria crocea

Ramariopsis crocea Clavariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Clavulinopsis crocea, Poria crocea.

Basidiocarpoa: Adarkatua 1-2 (-3) eta 0,3-1,4

Enborra: Mehea, zilindrikoa, luzea eta liraina, 10-30 mm eta 1-2 mm-koa, oinarria mizelio-feltro zuri ugarirekin, zurixka, koloregabetu samarra modukoa lurpeko zatian, enborraren goiko aldean eta adarretan kolore bizia, homogeneoa, hori-laranja kolorekoa.

Adarrak: Dikotomikoak, zilindrikoak, sekzio zirkularrekoak, tente eta azpi-paraleloak, lirainak, batzuetan apur bat loditua urkiletan edo justu aurretik; U formako anguluekin; mutur dikotomikoak, apur bat puntazorrotzetik biribildura.

Haragia: Horia, gutxi-asko adarren kolorekoa, agian pixka bat zurbilagoa, samurra, ez oso elastikoa, likatsua ere ez. Usain eta zapore nabarmenik gabea. Espora-jalkina zuria.

Etimologia: Ramariopsis izenak, Ramaria-ren itxura duela esan nahi du. Crocea epitetoa latinetik dator, “croceus” hitzetik, hau da, azafrai koloretik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri kaskarra edo interes gastronomikorik gabea.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Humus ugariko lurzoruetan edo egur ustel artean hazten da. Gregarioa.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Txile, Azoreak, Kanariak, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Kazakhstan, Japonia, Txina, Australia, Zeelanda Berria. [2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Ramariopsis crocea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]