Remiri Sanoitz Iruñekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramiro Antso Iruñekoa» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Remiri Sanoitz[1]latinez: Redmiro in Monteson; gaztelaniaz: Ramiro Sánchez— (Monzón, 1064 eta 1075 artean[2][3] - 1115/6ko otsaila), Monzóngo jauna izan zen.

Aita Antso Garzeitz (Gartzea Sanoitz III.a Nafarroakoaren sasikumea) eta Konstantza zituen. Bere sasianaia zen Antso IV.a Peñalengoa 1076an erail zutenean, bere aitak, orduan Uncastillo eta Zangozako jauna zena, Aragoiko Erresumaren alde egin zuen.

Lehen Gurutzadan parte hartu zuen eta 1099an Jerusalemgo setioan Bethesdako igerilekuan borrokatu zuen.[4]. Gurutzearen ezpal bat eta San Lukasek zizelkaturiko Ama Birjinaren eskultura bat ekarri eta La Divisa izeneko zaldun-ordena sortu zuen. Castrillo del Valeko San Pedro de Cardeña monasterioan sartu zen. Bere testamentuan, erlikiak gurtzeko baseliza bat eraikitzea eskatu zuen. Gauzak horrela, Antso Ramiritz bere semeak eta Petri Birilak Cardeñako abadeak lanari ekin eta 1136rako Santa María de La Piscina baseliza eraikita zegoen. Bethesdakoren omenez, de La Piscina deitura hautatu zuten.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1098 eta gero El Ciden alaba bat, Kristina, ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]