Ramiro Ledesma Ramos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ramiro Ledesma Ramos
Bizitza
Jaiotza Alfaraz de Sayago1905eko maiatzaren  23a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Aravaca1936ko urriaren  29a (31 urte)
Heriotza modua gizahilketa: fusilamendua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, politikaria, kazetaria eta idazlea
Genero artistikoa saiakera
eleberria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarrak

Ramiro Ledesma Ramos (Alfaraz de Sayago, Zamora, 1905ko maiatzaren 23aMadril, Madrid, 1936ko urriaren 29a) espainiar eleberrigile, periodista eta ideologoa izan zen, nazionalsindikalismo mugimenduaren fundatzailea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maisu familia xume batean jaioa, Madrilgo Unibertsitatean filosofia, letrak, zientzia fisikoak eta matematiketan lizentziatu zen. Zuzenbide lizentziatura jaso zuen hil ostean, hala nola frankismo erregimenaren mugimenduaren zilarrezko palmaren (Palma de Plata del Movimiento) esker ona. Ortega y Gasset-en dizipulu eta jarraitzailea, Martin Heidegger filosofo alemaniarraren ikasketetan sakondu zen, hortaz gain, oso gaztetik La Gaceta Literaria aldizkarian parte hartu zuen, 27. generazioak bere iritziak mintzatzen zituen aldizkaria, eta 1930.etik aurrera inspirazio faxistetan deribatu zuena, Ernesto Giménez Caballero zuzenduta zegoenean, baita Revista de Occidenten ere. [1]

Politikan parte-hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitler-ren mireslea, Espainiako nazional-sindikalismoaren oinarriak antolatu zituen, planifikazio ekonomikoaren aldeko doktrina, sindikalismo nazionala edo faxismoa espainiarra deitua. [2]

Bere ideien zabalkunderako, 1931ko martxotik urrira La Conquista del Estado astekariko hogeitahiru aletan parte hartu zuen, La conquista dello Stato italiar aldizkariaren isla bezala, bertan «nazien antzeko politika bat proposatzen zuen».[3] Berehala, JONS (Juntas de Ofensiva Nacional–Sindicalista)-ren sorrera ostean eta Onésimo Redondo aliatu bezala edukita, Ledesma Ramos Falange Española alderdira hurbilketak egin zituen, 1934. otsailean bi alderdi politikoak bateratuz eta FE de las JONS sortuz, Julio Ruiz de Alda eta José Antonio Primo de Rivera politikoekin batera. Bi erakunde politikoen batasuna Ledesma Ramos-en berezko iniziatiba izan zen, Falange Española partiduaren sorrera ekitaldian parte hartu baitzuen. [4]

FE de las JONS-etik kanporatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala ere, Ledesma Ramos 1935ko urtarrilean alderditik kanporatua izan zen, Jons jarraitzaileen interpretazioen arabera FE de las JONS alderdia izan zuen eboluzioaren desadostasunengatik, erreformismo burgesetik gertu eta haien jarraitzaileek teoretikoki defenditzen zituzten bide proletario iraultzailetik urrun. Falangistar literatura, errieta hauek interpretatzean, ezberdintasun teoriko eta politikoetan jarri zuen enfasia, baina bi aldetako anbizio pertsonaletan oinarritzen zen batez ere. [5] Nolanahi, bere irteera ostean JONS-en alferrikako berraktibatze bat saiatu zen talde independente bezala, Falange-tik argi eta garbi urruti mantenduz, hala ere 1936. urtean bere laguntza eskaini zion berriz ere Jose Antonio Primo de Rivera-ri era pertsonalean. 1935. urtean dagoeneko ¿Fascismo en España? (Faxismoa Espainian?) liburua argitaratu zuen ("Roberto Lanzas" ezizenarekin), Primo de Rivera eta Falangeren aurka deskalifikazio gogorrak jaurtikiz.

Espainiar gerra zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1935ko amaieran La Patria Libre astekariko ale bakarra argitaratu zuen, eta 1936ko uztailean, Nuestra Revolución aldizkariaren lehen ale bakarra. II Errepublikaren kontrako kolpe militarraren egun gutxira, kolpearen porrotaren ondorioz Espainiako Gerra Zibila bilakatuz, Santa Juliana kalean, Madrilen, sozialista milizianoengandik atxilotua izan zen, bere bizilekutik gertu, eta Ventas kartzelan sartu zuten, bertatik milizianoen "sacas" pairatuz, beste dozena preso batzuekin batera, haien artean Ramiro de Maeztu intelektuala eta Albino Hernandez Lázaro (Villaverde-ko Falange Españolaren buruzagia) [6] Aravaca hilerrian fusilatua izateko, 1936ko urriaren 29n. [7]

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ¿Fascismo en España?
  • Discurso a las juventudes de España
  • El Quijote y nuestro tiempo (saiakera)
  • El sello de la muerte (nobela)
  • Ideas. El escepticismo y la vida
  • El joven suicida
  • La hora romántica
  • El vacío (ipuin metafisikoa).
  • La Gaceta Literaria, Revista de Occidente, El Debate, La Nación, Informaciones eta Heraldo de Madrid bezalako partidu organo eta goiburuetan idatzitako artikulu eta idazlanak.

Esanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Aberatsek bakarrik eduki dezakete aberria ez izatean luxua" («Sólo los ricos pueden permitirse el lujo de no tener patria».)
  • "Espainia berrehun urte edo gehiago daramatza hiltzeko era onena sahituz" («España lleva doscientos o más años ensayando el mejor modo de morir».)

Iturria: «Discurso a las juventudes de España», Madrid, F. E., 1935, p. 31.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)Giménez Caballero, su editor, admirador entusiasta de Mussolini, fue un representante característico del vanguardismo literario y del fascismo español. Tusell, p. 82.
  2. (Gaztelaniaz)«Ledesma llevó su admiración a Hitler hasta el extremo de copiar el mechón de pelo que le caía sobre la frente». Thomas, p. 134.
  3. Thomas, p. 134.
  4. Tusell, p. 82.
  5. Jackson, p. 169.
  6. (Gaztelaniaz)«In memoriam», ABC, 10 de agosto de 1939. Consultado el 19 de agosto de 2014.
  7. (Gaztelaniaz)Anónimo, «Ramiro Ledesma Ramos (1905–1936)». Consultado el 17 de abril de 2007.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]