Ramón Rubial

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramon Rubial» orritik birbideratua)
Ramón Rubial

12. PSOE-ko Presidentea

1979 - 1999
Ramón Rubial - Manuel Chaves

1. Eusko Kontseilu Nagusiko lehendakaria

1978ko urtarrilaren 4a - 1979ko ekaina
← baliorik ez - Carlos Garaikoetxea

Espainiako senataria

1977ko ekainaren 15a - 1999ko maiatzaren 25a
Barrutia: Bizkaia
11. PSOE-ko Presidentea

1976 - 1979
Ramón Rubial - Ramón Rubial
10. PSOE-ko Presidentea

1967 - 1970
Pascual Tomás (en) Itzuli - Ramón Rubial
Bizitza
JaiotzaErandio1906ko urriaren 28a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1999ko maiatzaren 24a (92 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta sindikalista
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaUnión General de Trabajadores
PSE-EE
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Ramón Rubial Cavia (Erandio, Bizkaia, 1906ko urriaren 28a - Bilbo, 1999ko maiatzaren 24a) metalurgiaren langilea eta politikari sozialista garrantzitsua izan zen.

1978tik 1979ra, Eusko Kontseilu Nagusiaren kideek, euren artean adostuta, erakunde horretako presidente hautatu zuten, 1980ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egin eta Eusko Jaurlaritzaren osaketa eta Jesus Maria Leizaolaren ondorengo lehendakaria bozkatuko ziren aldi baterako neurri gisa, hain zuzen ere, hauteskunde horien emaitzen ondorioz, Eusko Kontseilu Nagusiko presidente karguan ordezkatu zuen Carlos Garaikoetxea nafar politikaria lehendakaria izendatu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920an UGT sindikatuan militatzen hasi zen eta 1922an PSOEn izena eman zuen. Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zen, errepublikaren alde, eta 1937an atxilotu eta 30 urteko kartzelaldia ezarri zioten. Hasiera batean, denbora batez Donostiako Ondarretako espetxean giltzapetuta egon zen.

1944an ihes egiten ahalegindu zen, baina harrapatu eta Melitón Manzanasek basaki torturatu zuen.[1] 1956ko abuztuaren 23an askatu zuten eta klandestinitatean lan egiteari ekin zion. Alderdi sozialistaren presidentea izan zen 1976tik 1999an hil arte. 1977an Bizkaiko senatari bihurtu zen eta 1978tik 1979ra Eusko Kontseilu Nagusiaren Presidentea (lehendakariaren baliokidea).

Gaur egun, Txurdinagan PSE-EEk daukan egoitzak haren izena du. Halaber, Guggenheim Bilbao Museoaren kanpoaldean, itsasadarraren pasealekuan, haren omenezko estatua dago.

Eider Gardiazabal PSOEko politikaria eta europar legebiltzarkidea haren iloba da.[2]

Toki izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon bizi izan tokitik gertu, bere irudi bat jarri du udalak, eta Abandoibarreko kaleetako bati bere izena ipini zaio. Oro har Espainiako hainbat herrik Ramón Rubial gogoratzen dute zenbait ekintzen bitartez:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñigo UrkulluPatxi LópezJuan Jose IbarretxeJose Antonio ArdanzaCarlos GaraikoetxeaRamon RubialJesus Maria LeizaolaJose Antonio Agirre