Ramon Zulaika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ramon Zulaika
Bizitza
Jaiotza Donostia1929
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Oiartzun2009ko abuztuaren 4a (79/80 urte)
Jarduerak
Jarduerak idazlea

Ramon Zulaika Siguenza (Donostia, 1929 - Oiartzun, 2009ko abuztuaren 4) gaztelaniaz idatzi zuen idazlea. Ipuinak eta umorea landu zuen batez ere.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostian jaioa, Aita Donostiaren hiloba zen. Zientzia zehatzen ikasketak egin zituen. Irungo Instituto Español de Emigracióngo delegaritzan lan egin zuen. Zinema ikasketak egin zituen Espainiako Escuela Oficial de Cinematografia zelakoan. Hedabide desberdinetan kolaboratu zuen, bereziki Donostiako Diario Vasco, El Norte de Castilla, La Voz de Euskadi eta Egin egunkarietan; halaber, Finlandiako bi egunkarien korrespontsala izan zen: Uusi Suomi eta Helsingin Sanomat. Akademia Errariaren kidea izan zen, Jose Maria Busca Isusi, Koldo Mitxelena, Julio Caro Baroja, Luiz Artzelus eta beste hainbatekin batera. Pirkko Viljanen finlandiarrarekin ezkondu zen. 1975an Oiartzunera joan zen bizitzera.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Itinerario con nostalgia. Apuntes para soñar en invierno el cálido verano de Finlandia. Iruñea:Gómez, 1962, 166 or. ISBN:978-84-7081-064-0
  • La última oportunidad. 1963.
  • San Sebastián, guía caprichosa. Auñamendi, 1963. ISBN:978-84-7025-073-6.
  • Ipui jatorrak. Cuentos liberales. Zarautz: Itxaropena, 1967. Ramon Muruak euskaratuta.
  • Los gatos. Gipuzkoako Kutxa, 1973, 84 or. ISBN:978-84-500-5723-2
  • De la sabiduría de la noche y de cierta felicidad del alba, Biblioteca Breve saria lortzekotan egon zen baina gobernuak debekatu zuen.[1]
  • Euskadi Esquilo, Lur, 1980, 276.or. 978-84-7099-153-0.
  • La España de Frascuelo y de María, Hordago, 1979. ISBN: 84-7099-087-X.
  • Noticias y papeles del músico navarro Santiago Vengoechea Arteaga (1872-1960). Autoedizioa, 1999, 128 or.
  • Nuevas noticias y más papeles del músico navarro Santiago Vengoechea Arteaga (1872-1960). Oiartzungo Udala, 2001, 164 or. ISBN:978-84-88917-07-2.
  • Noticias Apacibles Del Violinista Navarro Santiago Vengoechea Arteaga y anécdotas de la vieja Iruña. 2003. ISBN 13: 9788488917102
  • Los Baroxa en Oyarzun. Autoedizioa, 2007. ISBN 10: 7999000035
  • Nuevos y viejos cuentos. Hil ondoren plazaratua. Oiartzungo Udala, 2011, 150 or. ISBN: 978-84-88917-34-8. Aurreko bi ipuin bilduma jasotzen ditu: Sinfonía en gris (Tetuán, 1956) eta En el silencio del Pater Noster (Madril, 1957).

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Ganivet, los vascos y el sentido del humor". La Generación del 98, Auñamendi, 1963.
  • "Reyes, cita con el Padre Donostia". Musiker: cuadernos de música. ISSN 1137-4470, 3.zk., 1986 (Aita Donostiari omenaldia 1986), 223-228 or.
  • "Velázquez en Irún". Bidasoako ikaskuntzen aldizkaria, ISSN 1575-6114, 4 zk., 1987, 105-114. or.
  • "Concierto y espejo de la vida. Exposición comparativa y relaciones entre más de mil adivinanzas finlandesas, vascas y castellanas". Oihenart: cuadernos de lengua y literatura, ISSN 1137-4454, 13 zk., 1995, 177-280 or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]