Ramuntxo Kanblong
![]() Ramuntxo Kanblong | ||
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Jaio | 1940ko azaroaren 11a | |
Makea (![]() |
Ramuntxo Kanblong[1][2] (Makea, Lapurdi, 1940ko azaroaren 11 - ), EAJren Ipar Buru Batzarraren presidente ohia da, ingeniari elektronikoa, 2001etik 2008 arte Angeluko Udaleko zinegotzi izana.
Biografia
Ipar Euskal Herrian kooperatiben mugimenduaren sustatzailea, 1986tik 1996ra Akitaniako Kooperatiben Elkarteko presidentea izan zen. Copelec kooperatibaren zuzendari izanik, Baionako Merkataritza Ganberako kontseilari hautetsia izan da eta, horrez gain, baita Euskal Herriko Garapen Kontseiluko nahiz Akitaniako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kidea ere.
Iparraldeko egoera ekonomikoaren gaineko hainbat artikulu argitaratu ditu Enbata, Herria, Egia eta Jakin bezalako agerkarietan eta Gure ekonomiaren hiru pundu ekonomiari buruzko entsegua idatzi du. Iparraldeko kultur elkarteak barneratzen dituen Euskal Kultur Erakundeko (EKE) presidentea izan da eta Seaska ikastolen federazioaren sortzailea. Euskaltzain urgazlea da, eta Sabino Arana Fundazioko burua.
Donostiar batekin ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.
Erreferentziak
- ↑ Okzitanieraz eta frantsesezko grafian Camblong, euskaraz gehienbat Kanblong idatzi izan da. Ikus bere lan baten sinadura, kasurako.
- ↑ Berez "Kanblong" jatorria okzitanieran duen deitura da: camp eta long ("zelai luze"). Ikus Miquèu Grosclaude, Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons, Radio País, 1992, Paue, 72. or.