Randy Schekman
Itxura
Randy Wayne Schekman (Saint Paul, Minnesota, 1948ko abenduaren 30a) estatubatuar biologoa da. 2013ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen James Rothman eta Thomas Südhofekin batera besikulako zirkulazioa erregulatzen duen makinerian eginiko aurkikuntzak.
Jatorri juduko familia batean jaio zen. Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen eta Stanfordeko Unibertsitatean ikasi zuen. Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyneko irakaslea da. 2011tik eLife aldizkariaren editorea da.