Randy Travis

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Randy Travis
Randytravis.jpg
Bizitza
Jaiotza Marshville (Ipar Carolina)1959ko maiatzaren 4a (58 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Nashville
Ipar Carolina
Lanbidea
Lanbidea musikaria, abeslaria, kantugilea, aktorea eta egile abeslaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoa countrya
Neotraditional countrya
gospel musika
Ahots mota baritonoa
Musika instrumentua gitarra
Diskoetxea Curb Records
DreamWorks Records
Warner Bros. Records
Word Records
Sinesmenak
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
IMDb nm0871430
www.randy-travis.com/

Randy Bruce Traywick (Marshville, Ipar Carolina, 1959ko maiatzaren 4a), Randy Travis izen artistikoz ezaguna, estatubatuar country musikaria eta aktorea da. Aitaren gidaritzapean, zortzi urterekin, gitarra jotzen hasi zen, eta urte-pare bat geroago, Ricky anaiarekin, The Traywick Brothers bikotea osatu zuen. Hamasei urterekin Charlottera joan zen, eta tabernetan jotzen hasi zen. 1978an kontratu bat izenpetu zuen Paula Records diskoetxearekin, eta hurrengo urtean bi abesti grabatu zituen. Horietako batek, She's my woman abestiak, country musikako zerrendetan sartzea lortu zuen.

1982an Nashvillera joan zen; sukaldari gisa aritu zen lanean eta bere kabuz lehen diskoa argitaratzea lortu zuen, Randy Ray izenpean: Randy Ray Live. 1985ean Warner Brothersek fitxatu zuen eta Randy Travis izena hartu zuen. Hurrengo urtean argitaratu zuen lehenengo diskoa: Storms Of Life, hiru milioitik gora disko saldu zituen, eta iraultza handia gertatu zen country musikan. 1987an Always & Forever argitaratu zuen, eta disko horretako lehen abestiaren argitalpenetik 1989 arte zazpi alditan iritsi zen musika-zerrendetako lehen postura. Hura izan zen Travisen karrerako unerik gozoena. Old 8X10 (1988) eta No Holdin' Back (1989) diskoek ez zuten halako arrakastarik izan, baina haietatik ere lehen postuetara iritsi ziren abestiak atera ziren.

Laurogeita hamarreko hamarraldia Hard Rock Bottom Of Your Heart diskoarekin hasi zen, bere disko arrakastatsuenarekin. 1992an, Wind In The Wire argitaratu zuen, oharkabean igaro zena, eta bi urte geroago, berriz, This Is Me, arrakasta handikoa. 1996an Full Circle plazaratu zuen, Warner Brothers etxearekin argitaratu zuen azkena. Dreamworks konpainiak kontratatu zuen orduan, eta You and You Alone argitaratu zuen harekin, 1998an.

1999an A Man Ain't Made of Stone argitaratu ondoren, country musika alde batera utzi eta gospel musikan zentratu zen. Aldi horretan, album hauek eman zituen argitara: Inspirational Journey (2000); Rise and Shine (2002); eta Worship & Faith (2003).

2011ko ekainean, bere azken albuma, Anniversary Celebration ezagutzera eman zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Randy Travis Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Ipar Carolina
Artikulu hau Ipar Carolinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.