Edukira joan

Ranunculus bulbosus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ranunculus bulbosus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRanunculales
FamiliaRanunculaceae
LeinuaRanunculeae
GeneroaRanunculus
Espeziea Ranunculus bulbosus
Linnaeus, 1753

Ranunculus bulbosus edo urrebotoia Ranunculaceae familiako landare espeziea da. Europa osoan zabaldurik dago.

Urrebotoia sendabelar gisa erabili izan bada ere landare toxikoa da.

Lineok deskribatu zuen Zientziarako 1753. urtean Species Plantarum liburuan.

Generoaren Ranunculus izenak latinez "igeltxoa" esan nahi du, espezie gehienak leku hezeetan bizi direlako jarri zitzaion. Espeziearen bulbosus izena ere latinetik dator eta "erraboila duena" esan nahi du.[1]

Ranunculus generoko espezie askori esaten zaie urrebotoi, zelaietan ohikoenetakoa R. bulbosus denez, hau ere urrebotoi izenaz ezagutzen da.[2]

Errizoma laburra du baina loditu egiten da erraboila sortuz. Batzuetan esfera bikoitza izan dezake. Sustraiak finak dira. Erraboil horretatik 5-50 cm arteko zurtoinak ateratzen dira, oso iletsuak. Oinarrian txortendun hosto obatuak ateratzen ditu, goikaldeko hostoak ordea txortengabeak dira eta lamina hiru lobulu lantzeolatu edo linealetan zatikatuta dute.[2]

Loreak kolore hori bizia du, 15-27 mm-ko diametroa du eta hostoaren aurkakoa den pedunkulua du. Sepalo berde iletsuak ditu eta bost petalo, oso obatuak (ia zirkularrak), 7-15 mm-koak. Nektar ezkata nabarmena du.[2]

Fruitua akenio marroi iluna da, kako itxura duen punta duena.[2]

Lurzoru buztintsu eta nitrifikatuetan aurkitzen da, sega pasatako zelaietan, bertan behera utzitako soroetan, bide ertzetan, basoetako argiunetan... 3.000 metro arteko altueran ikusten da.[2]

Landare bizikorra da, hemikriptofitoa. Martxoa eta azaroa artean loratzen da.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Ranunculus bulbosus L.» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2025-03-06).
  2. a b c d e f «Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema» www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2025-03-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]