Rap

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Rapero» orritik birbideratua)

Public Enemy talde entzutetsua, Bilbon, 2006an.

Rap-a, Hip Hop musika edo MCing-a, 1960ko hamarkadako bukaeran afroamerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen (New York, AEB) garatutako musika estilo bat da.[1] Breakdacing-arekin, graffiti-arekin eta DJing-arekin batera, Hip Hop kulturaren zutabeetako bat da.

Genero honetan, abeslariek musika-erritmo baten gainean abesten dute errimak sortuz (beat gisa ezaguna). Hala ere, musika eza egonez gero, a capella edota beatbox-ekin batera abestea ere gerta daiteke. Abesten dutenei zeremonia-maisuak, raperoak edo MC-ak deitzen zaie, eta musika jartzen dutenei aldiz, disk jockey edo DJ.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hip-hop kultura jaio eta rap-aren kontzeptua sortu baino lehen, Afrikako mendebaldean, griot-ek historia tradizionalak kontatzen zituzten danbore baten edota beste instrumentu batzuen laguntzaz. Hainbat komunikabide akademiko, artista eta griot modernok lotura hau aitortu dute, horrela generoaren jatorri afrikarrak bermatuz.[2]

Blues-a, Afrika Mendebaldeko tradizio musikalak erreferentzia bezala hartuta, Rap musikaren aitzindaria izan zela ziurtatzen dute musikari eta historialari batzuek, hala nola, Elijah Wald-ek, besteak beste. 1950 urtean, Joe Hill Louisek “Gotta Let You Go” grabatu zuen, lehenengo rap abestia izan zena, oraindik blues generoaren barruan zegoela.

Bestalde, jazz-a, aldi berean blues-etik datorrena, rap-aren beste bide-aurreko aitortu bat da. Musika aldetik ez ezik (rap-aren garapenaren zehar sampling-ari esker erabilitako estraktuen ondorioz), poesia eta letra aldetik ere, rap musikan, aztarnak aurki daitezke.

Hala ere, lehenengo DJ-ak, zeremonia-maisuak agertu baino lehen, zuzenean funk abestietako break-ak erabiltzen zituzten lehenengo hip-hop erritmoak sortzeko nahasketa-mahailekin. Handik abiatuz, funk musika rap musikaren aitzindari nagusitzat hartzen da.

Lehenengo erritmoak eta zeremonia-maisuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clive Campbell-ek, Dj Kool Herc edo Hip Hop-aren aita gisa ere ezaguna, lehenengo Hip Hop erritmoa sortu zuen gizona da.[3]

Kool Hercek Bronx-en funk eta dancehall musika jartzen zuen jai lokaletan, baina abesti horietako bat jartzerakoan, konturatu zen jendeari gehien gustatzen zitzaion zatiak break-ak zirela. Momentu hartatik aurrera, Campbell loop-ak erabiltzen hasi zen break hauek etengabe errepikatzeko.[3]

Berrikuntza honek Bronx-eko eta New York-eko beste auzoetako jende asko erakarri zuen, hirian, DJ-en kopurua biderkatuz (eta denbora bat pasatu ostean, nazio osoan).[3] 1970eko hamarkadan zehar, Afrika Bambataa-k eta Grandmaster Flash-ek, Kool Herc-ekin batera, DJ esanguratsuenetarikoak eta aldi berean Hip Hop kulturaren bizkarrezurraren sortzaileak izan ziren.

Disc jockey-ak, jaialdi bat bakarrik eramatea oso zaila zela ikusita, beste pertsonen laguntza eskatzen zuten publikoa animatzeko. Zeremonia-maisu bat, hain zuzen ere. Coke LaRock-ek DJ Kool Herc-ek laguntzen zuen bere festetan errima gogoraerrazak eta sinpleak abesten[1]. DJ-ing-aren teknika berriak eta MC baten errimak elkartzen, Rap musikaren lehenengo prototipoa azaldu zen.

“Rappers´ Delight” eta “Old School Rap-a” (1979-1984)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rap-a ez zen musika-genero gisa agertu 1979 urtera arte, Sugar Hill Gang New-Jersey-tar taldeak “Rappers´ Delight“ abestia argitaratu zuenean. Argitarapen horrek Rap musikaren sarrera gauzatu zuen musika-industrian, bere arrakasta oraindik gehiago elikatuz eta lehenengo rapero-belaunaldia sortuz.[1]

“Old School Rap” deitzen zaio 1979 eta 1984 urteen artean, rap taldeek egiten zuten musikari. Lehenengo talde multzo honek ez zion hainbeste garrantzia ematen abestietako lirikari, erritmoari baizik, errima sinple eta gogoraerrazen jatorrizko formula errespetatuz.

Rap-aren Urrezko Aroa (1984-1994)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rap-aren Urrezko Aroa ailegatu zen abestien lirikotasunaren eta ekoizpen hobekuntzarekin batera. Lirismo aldaketa honek, generoari oraindik ez zeukan indar poetikoa eman zion, subgenero berrien garapena lortuz.[1]

Behin Hip Hop kultura eta rap-a nazio mailan zabaldu zirela, etengabeko berritze-garai honetan, rap-aren historian aurkitu ahal diren artistarik ospetsuenak kokatu ziren.

Mendebaldeko kostan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko kostan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artista hauek, besteak beste, eta haien DJ-ekin/ekoizleekin batera Rap-musika berregin eta berritu zuten. Batez ere hau gertatu zen gangsta rap-aren agerpenagatik, influentzia moduan funtzionatu zuena herrialde osoan.

2000ko Hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXI. Mendearen hasieran, musikaren digitalizazioaren eta Internet-en agerpenaren ondorioz, musikariek eta diskoetxeek merkatu berri batean murgildu ziren. Rap musika mundu osoan populartasuna irabazten hasi zen.[1]

Eminem, 50 Cent (G-Unit-ekin bateria), Jay-Z eta Dr. Dre arrakasta gehien lortu zuten garai horretako artistak dira, besteak beste.

Urrezko Aroan izandako subgenero-garapenaren ondorioz, crunk musika arrakasta irabazten hasi zen. Genero honek rap musikaren sortze-prozesua zaintzen du, baina elektronikako aztarnak gehituz. Jaiak eta drogen abusua dira genero horretako lirikak dituen ezaugarri nagusiak.

2010ko Hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko hamarkadan, trap-aren (crunk musikaren subgenero bat) arrakasta izugarri biderkatu zen. Honen aurrean, artista edota talde zahar batzuk (hala nola, Wu-Tang Clan, Cypress Hill, Ice Cube…) proiektu berriak kaleratzen hasi ziren. Honezkero, Trap musika independizatu zen rap musikaz.

Rap-a munduan zehar (zerrendak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoamerika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cypress Hill (Mexikarrak Estatu Batuetan)
  • Control Machete (México)
  • Immortal Technique (Perú)
  • Orishas (Cuba)
  • Los Aldeanos (Cuba)
  • Canserbero (Venezuela)
  • Akapellah (Venezuela)
  • Residente (Jatorri puertorricarreko estatubatuarra)
Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Die Fantastischen Vier (Alemania)
  • Kartel (Alemania)
  • IAM (Frantzia)
  • Suprême NTM (Frantzia)
  • Booba (Frantzia)
  • Assassin (Frantzia)

Rap-a Espainian (zerrendak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klasikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Victor Rutty
  • Violadores del Verso,
  • 7 Notas 7 Colores,
  • SFDK
  • Solo los Solo
  • Nach
  • Kase.O

Modernoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ayax y Prok.
  • Foyone.
  • Natos y Waor.
  • Hard Gz.
  • Ocer y Rade.
  • kaze.
  • Fernando Costa.
  • Morad.
  • Blake.

Euskarazko rap musika taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argiak euskarazko rap musikari buruz eginiko dokumentala

1999 urtean argitaratu zuen Selektah Kolektiboa izeneko boskote batek lehen aldiz disko bat euskaraz rapa (edo eurek esaten zuten bezala, errapea) eginez: Selektah Kolektiboa (Esan Ozenki). Euskaraz rapa entzuteak sor zitzakeen aurreiritzien gainetik, zenbait kantuk arrakasta lortu zuten, hala nola, Koktel Molotoff ala Beti Sk-k. Handik urte batzuetara, Esperientzien Etorbidetik (Metak) diska atera zuten, musikalki garatuagoa eta kalitate handiagokoa. Hirugarren diskoa ateratzear zeudela, Metak diskoetxearen itxiera etorri zen, eta horrek ere, neurri handi batean, proiektu honen amaiera ekarri zuen.

Hauen aurretik baina, ibili izan dira beste zenbait talde euskarazko rapa egiten, adibidez Legazpiko Ipar Rap-Eroak.

Bordeleko ikasle batzuek, aldi berean, rap talde bat sortu zuten 2003an. Zenbait eraldaketaren ostean, MAK (Musika Armatu Komando) taldea sortu zen, euskarazko raparen lekukoari eutsi ziona. Hiru disko atera dituzte orain arte eta bideoklipa ere grabatua dute: Denok ala inor ez.

Honen harira, talde berrien belaunaldia sortzen joan da, besteak beste, Gasteizko Indarrap, Barakaldoko Maisha MC, Santutxuko Norte Apache, Oztibarreko Toastibarre, Urruñako 2zio, Atarrabiako ZTK Rap eta Selektah Kolektiboko kide zen Daddy Jeffek aurrera jarraituz zuen bakarlari gisa. Gaztelaniaz abesteaz gain, zenbait kantu euskaraz dituzten rapealariak ere ugaritzen doaz, hala nola, Fat Fish eta Raperos de Emaus.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Ingelesez) McCoy, Austin. (2017-09-26). «Rap Music» Oxford Research Encyclopedia of American History doi:10.1093/acrefore/9780199329175.013.287. (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
  2. (Ingelesez) Campbell, Kermit Ernest. (2005). Gettin' Our Groove on: Rhetoric, Language, and Literacy for the Hip Hop Generation. Wayne State University Press ISBN 9780814329252. (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
  3. a b c «Welcome to The Official site of The Universal Zulu Nation» web.archive.org 2013-07-19 (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]