Edukira joan

Raphanus raphanistrum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raphanus raphanistrum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
LeinuaBrassiceae
GeneroaRaphanus
Espeziea Raphanus raphanistrum
Linnaeus, 1753

Raphanus raphanistrum (askotan errefau ere deitua) Brassicaceae familiako landare loredun bat da. Bere azpiespezieetako bat Raphanus raphanistrum subsp. sativus errefautxoa dela kontsideratzen da. Asiako mendebaldea, Europa eta Iparraldeko Afrikan dakar jatorria[1]. Munduko leku askotan landare inbaditzailea da, adibidez, Australian. Lurra kutsatu den lekuetan eta errepide alboetan azkar jaiotzen den landarea da.

Landarea

Lehenengo hostoak erroseta moduan hazten dira zurtoin tente pubeszentearen oinarrian, eta gainerakoak, berriz, bertan zehar hazten dira. Arrosa koloreko lore tetrameroak ditu eta bere fruitua silikua da. Etxeko errefauak bezala, sustrai loditua du, erreserbako almidoia gordetzen baitu bertan.

Urteko edo bi urteko belar lodiak dira, sustrai axonomorfoak, tenteak eta adarkatuak dituztenak, 3-8 dm-ko altuerakoak, eta, oro har, ez dira oso hispidoak. Beheko hostoak obobatu-luzangak dira, 5-15 segmentu luzangako pinatifidoak, amaierako segmenturantz gero eta handiagoak, goiko hostoak txikiak eta sarritan osoak edo ia. Petaloak 1-1,5 cm luze, horixkak, zuri bihurtzen; estamine tetradinamoak. Silikua indehiszenteak, zilindrikoak edo ia fresko daudenean, lehortzen direnean ildaskatuak bihurtzen direnak, hasien artean estutu egiten dirrenak zati emankorrean, 2-4 cm luze eta 4-8 mm zabal dena, 1-3 cm, luze den alde antzua aurkitzen da zati emankorraren gainean; hasiak esferikoak. Kotiledoiak bikoiztuak. [2]

Ilustrazioa

Jatorriz Asiakoa edo Mediterraneokoa da, kontinente guztietan dago eta, sakanbanatzeko erraza denez eta erabilera garrantzitsurik ez duenez, sastrakatzat hartzen da. Egokitzeko gaitasun handia du, eta, beraz, bide bazterretan eta emankortasun gutxiko lur abandonatuetan hazten da, baita mota guztietako laboreen barruan ere.

Raphanus raphanistrum Carlos Linneok deskribatu zuen eta Species Plantarum 2:669 aldizkarian argitaratu zen. 1753. [2]

Raphanus: izen generikoa, grekozko ράφανος-etik eta, gero, latinezko rǎphǎnus, -i- tim eratorria; Raphanus sativus eta haren barietateak, bereziki, niger barietatea antzinaroan, eta Plinio zaharraren Historia naturalis-ean (19, XXVI, 80) deskribatzen dena.

raphanistrum: “errefauaren antzagatik” itzul daitekeen epiteto latindarra.

Onartutako barietateak

  • Raphanus raphanistrum subsp. landra(Moretti ex DC.) Bonnier & Layens
  • Raphanus raphanistrum subsp. rostratus(DC.) Thell.
  • Raphanus raphanistrum subsp. sativus (L.) Domin
Lorearen xehetasunak

Sinonimia

  • Brassica heleniana Burch. ex Loudon
  • Crucifera raphanistrum E.H.L.Krause
  • Durandea unilocularis Delarbre
  • Raphanistrum arvense (All.) Mérat
  • Raphanistrum fugax (C.Presl) Nyman
  • Raphanistrum innocuum Moench
  • Raphanistrum innocuum subsp. fugaxNyman
  • Raphanistrum lampsana Gaertn.
  • Raphanistrum segetum Baumg.
  • Raphanistrum silvestre Asch.
  • Raphanistrum vulgare Gray
  • Raphanus fugax C.Presl
  • Raphanus microcarpus (Lange) Willk.
  • Raphanus segetum Clavaud
  • Raphanus sylvestris Lam.
  • Rapistrum arvense All.
  • Rapistrum raphanistrum (L.) Crantz
  • Sinapis raphanistrum (L.) Gueldenst. ex Ledeb. [3]

Kanaria Handiko uhartean, ohikoa da xaramago-eltzekaria egitea.

  • Gaztelaniaz: abresto, achesnas, alesnas, arrabasnos, cerrayas, erbiaca, erviana, géniva, jaramago (6), jaramago blanco (8), jaramago menor (3), jaramago negro, jábena, jaramago blanco, jévenes, labresto, labrestos, lesnas, morón, mostaza, nabestro, nabicilla, nabieyo, nabiza (2), nabiza blanca, nabo silvestre, nabresto, oruga, oruga giganta, oruga silvestre (2), pan y quesillo, pan y quesito, pan y quesito blanco, pan y queso, pimpájaro picotúo, piques altos, rabanillo (24), rabanillo amarillo, rabanillo blanco, rabanillo de flor blanca, rabanito, rabaniyas, rabaniza (14), rabaniza de Andalucía, rabaniza silvestre, rábano silvestre (2), ramo de San José, rebanisa (2), rábano (2), rábano blanco, rábano salvaje (2), rábano silvestre (16), samargo, samargos, xebena de flor blanca, yerbana blanca. (El número entre paréntesis indica las especies que tienen el mismo nombre en España) [4](3)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Raphanus raphanistrum L. GRIN-Global» npgsweb.ars-grin.gov (kontsulta data: 2020-11-22).
  2. 1 2 (Ingelesez) «Raphanus raphanistrum». Tropicos.org. Missouri Botanical Garden. 2013ko irailaren 27an kntsultatua..
  3. (Ingelesez) «Raphanus raphanistrum».. The Plant List. 2014ko urriaren 13an kontsultatua..
  4. (Gaztelaniaz) «Raphanus raphanistrum».. Real Jardín Botánico: Proyecto Anthos. 2014ko urriaren 13an kontsultatua..

Bibliografía

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. AFPD. 2008. African Flowering Plants Database - Base de Donnees des Plantes a Fleurs D'Afrique.
  2. Böcher, T. W. 1978. Greenlands Flora 326 pp.
  3. Böcher, T. W., K. Holmen & K. Jacobsen. 1968. Fl. Greenland (ed. 2) 312 pp.
  4. Brako, L. & J. L. Zarucchi. (eds.) 1993. Catalogue of the Flowering Plants and Gymnosperms of Peru. Monogr. Syst. Bot. Missouri Bot. Gard. 45: i–xl, 1–1286.
  5. CONABIO. 2009. Catálogo taxonómico de especies de México. 1. In Capital Nat. México. CONABIO, Mexico City.
  6. Davidse, G., M. Sousa Sánchez, S. Knapp & F. Chiang Cabrera. 2014. Saururaceae a Zygophyllaceae. 2(3): ined. In G. Davidse, M. Sousa Sánchez, S. Knapp & F. Chiang Cabrera (eds.) Fl. Mesoamer.. Universidad Nacional Autónoma de México, México.
  7. Fernald, M. 1950. Manual (ed. 8) i–lxiv, 1–1632. American Book Co., New York.
  8. Flora of North America Editorial Committee, e. 2010. Magnoliophyta: Salicaceae to Brassicaceae. Fl. N. Amer. 7: i–xxii, 1–797.
  9. Forzza, R. C. 2010. Lista de espécies Flora do Brasil https://web.archive.org/web/20150906080403/http://floradobrasil.jbrj.gov.br/2010/. Jardim Botânico do Rio de Janeiro, Rio de Janeiro.
  10. Gibbs Russell, G. E., W. G. M. Welman, E. Retief, K. L. Immelman, G. Germishuizen, B. J. Pienaar, M. Van Wyk & A. Nicholas. 1987. List of species of southern African plants. Mem. Bot. Surv. S. Africa 2(1–2): 1–152(pt. 1), 1–270(pt. 2).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]