Rapunzel (Disney)
Rapunzel Walt Disney Animation Studios-ek ekoiztutako 2010eko "Tangled" filmaren protagonista da.
Istorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tangled (2010)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Duela denbora asko, lurrera erori eta gaixoak eta zaurituak sendatzeko ahalmena zuen eguzki-tanta bat urre-koloreko lore magiko bihurtu zen. Gothel izeneko atso gaiztagin batek aurkitu zuen, eta kanta berezi bat kantatzen zion bakoitzean, lorearen boterea jasotzen zuen, gazte eta eder bihurtuz. Berarentzat ezkutatzea erabaki zuen, horrela mendeetan zehar gazte iraun ahal izateko. Handik denbora batera, erregina gazte bat, haurdun zegoela, gaixotu egin zen, eta erresumako pertsona guztiak, etsita, erregina sendatuko zuen zerbaiten bila zenbiltzaten. Erresumako guardiek urrezko lorea aurkitu zuten eta jauregira eraman zuten, Erreginari emateko. Erreginari lorea eman zioten har zezan, eta mirariz sendatu zen.
Rapunzel printzesa, Arianna erreginaren eta Frederic erregearen alaba, adats luze eta urreztatua zuela jaio zen, lore magikoaren botereak oinordetzan hartuta. Bere jaiotza ospatzeko, gurasoek argitutako faroltxo bat jaurti zuten zerura. Gau batean, sorgin gaiztoa, Ama Gothel, gazteluan infiltratu, printzesa txikia bahitu, eraman eta basoko dorre baten barruan giltzaperatu zuen. Erreinuak asteetan zehar bilatu zuen printzesa, baina ez zuten inoiz aurkitu; beraz, Rapunzelen, erresumako printzesa galduaren, urtebetetze bakoitzean Erregeak eta Erreginak erreinuan milaka faroltxo argitsu flotatzaile aska zitezela eskatzen zuten, esku-argi flotatzaile gisa jardun zezaten, egunen batean Rapunzel bere benetako gurasoekin erreinura itzuliko zen itxaropenaz. Bien bitartean, Ama Gothel sorgin gaiztoak, bere ama bakarra izango balitz bezala hazi zuen Rapunzel.
18 urte geroago, Rapunzel 21 metroko luzera duen adats luze, urre koloreko eta ilehori bat duen neska gaztea da. Bakarrik bizi da dorre batean, mundutik ezkutatuta. Pascal deituriko kameleoiarekin eta Ama Gothel sorgin maltzurraren konpainiarekin baino ez. Rapunzelen urtebetetze egunean, faroltxo argitsu flotatzaileak edo, hobeto esanda, Rapunzelen urtebetetze bakoitzean erreinuan botatzen dituzten esku-argi flotagarriak ikustera joateko eskatzen dio Gotheli, baina hark ukatzen dio.
Bien bitartean, Flynn Rider lapurrak eta Stabbington anaiek printzesaren koroa lapurtzen dute. Guardiek lapurrak jarraitzen dituzte, baina Flynnek anaiak traizionatu eta atzean uzten ditu, koroarekin ihes egiten duen bitartean. Flynnek Maximus izeneko errege-guardiako zaldi baten zaldizkoa lurrera bota eta ihes egiten saiatzen da. Maximusek, ordea, ez du nahi, eta koroa berreskuratzen saiatzen da. Flynnek Maximus galtzea lortu eta munduko gainerako lekuetatik ezkutatuta dagoen dorre batean ezkutatzen da, Rapunzelen dorrean, hain zuzen ere.
Rapunzelek, ikaratuta, zartagin batez Flynn jo eta konorterik gabe uzten du, eta ondoren armairu batean sartzen du. Pertsona bat harrapatzean bere burua bakarrik zaindu dezakeela konturatzen da. Beraz, amari erakusteko asmoa du, gazte babesgabea ez dela eta linternak ikustera joan daitekeela ikus dezan. Flynn erakusteko aukera izan baino lehen, Gothelek esaten dio ez dela inoiz dorretik irtengo, kanpoko mundua Rapunzel gaztearentzat, hamazazpi urtez dorretik atera ez denarentzat, oso gaiztoa eta arriskutsua delako aitzakiarekin. Rapunzelek bere ama engainatzea erabakitzen du, urtebetetzeko opari gisa Gothelek aurreko urtebetetze batean oparitu zion maskor zuriz egindako pintura bat eskatuz. Baina pintura hori aurkitzeko hiru eguneko bidaia egin behar du bere amak. Horrek Rapunzeli balio dio ezagutzen ez duen erreinua ikustera ateratzeko. Flynn esnatu aurretik, Rapunzelek koroa ezkutatzen du, eta harekin negoziatzea erabakitzen du. Hala, Flynnek, Rapunzelek koroa itzultzearen truke, linterna flotatzaile bihurtzen diren faroltxo argiztatu flotatzaileak ikustera eramango du Rapunzel. Flynnek gogo txarrez onartzen du proposamena, dorretik jaitsi eta erreinurantz abiatzen dira.
Orduan Gothelek Maximus zaldiarekin topo egiten du, zaldunik ez duela eta errege-guardiakoa dela ikusita, dorrera itzultzen da Rapunzel seguru dagoela ziurtatzeko, baina ez du aurkitzen. Errege-guardiek eraman zutelakoan, Flynnen koroa eta kartela aurkitzen ditu, daga bati heldu eta Rapunzelen bila abiatzen da. Bien bitartean, Flynnek "El patito modosito" izeneko taberna batera eramaten du Rapunzel, bidelapur asko elkartzen diren tabernara. Gaizkileak konturatzen dira errege-guardia Flynnen bila dabilela, eta, beraz, denek harrapatu nahi dute saria jasotzeko. Baina Rapunzelek Flynn defendatzen du, eta linterna flotatzaileak ikusteko ametsa kontatzen die. Hori dela eta, bidelapur guztiak abesti bat abesten hasten dira, eta beren ametsak kontatzen dizkiote elkarri. Denak kantuan ari diren bitartean, ezkutuan dabil Gothel, barruan gertatzen den guztia entzuten eta ikusten.
Bat-batean, gaizkileetako bat tabernara sartzen da errege-guardiekin, Flynnen bila joan direnak. Lapur guztiek tunel sekretu batetik ihes egiten laguntzen diete Rapunzel eta Flynni, baina horrek ez du bermatzen Flynnek egindako lapurretagatik salbatuko direnik. Presa batera iristen dira, eta, hainbat ezbehar direla eta, hautsi egin dute, ura ateratzen utziz. Tsunami moduko bat da, pertsonaia guztiak herrestatzen dituena. Rapunzel eta Flynn harrobiaren hondoan dagoen kobazulo batean harrapatuta geratzen dira. Denborak aurrera egin ahala, haitzuloa urez betetzen hasten da. Rapunzel eta Flynn irtenbide bat bilatzen saiatzen dira, eta Flynnek, arroka bat mugitzen saiatzean, mina hartzen du eskuan. Dena oso ilun dago eta salbatzeko modurik ez dagoelakoan, Flynnek Rapunzeli bere benetako izena, Eugene Fitzherbert, aitortzen dio. Rapunzelek bere ileaa magikoa dela eta kantatzen duenean distira egiten duela erantzuten dio, orduan, Rapunzel konturatzen da horrek lagundu ahal diela, beraz abestia intonatzen du, bere ilearen distirari esker irtenbide bat aurkituz.
Irtenbide bat lortu eta salbu egotean, kanpatu eta Rapunzelek Eugeneri esaten dio bere ilea magikoa dela eta sendatzeko eta gaztetzeko ahalmena duela, beraz, Eugenek eskuan duen zauria sendatzen du. Kontatzen dio, baita ere, bere ilea mozten denean, ilehoria izateari uzten diola, gaztaina bihurtuz, gainera, bere boterea galtzen du eta ez da gehiago hazten. Botere hauetaz baliatu nahi zutenengandik babesteko, Gothelek dorrean giltzapetu zuen Rapunzel. Flynn egur bila joaten denean, Gothel agertzen da eta Rapunzel dorrera eramaten saiatzen da, baina neskak ez du joan nahi eta Gothelek, haserre, Flynnek nahi zuen koroa Rapunzeli eman eta Flynnek koroa baino ez duela nahi esaten dio. Gothelek alde egiten du eta Rapunzelek koroa gordetzea erabakitzen du. Goizean, Maximus azaltzen da Flynn eramateko asmoz, baina Rapunzelek zaldia konbentzitzen du Flynn har ez zezan faroltxo argitsu flotatzaileak diren eta bere urtebetetzean agertzen diren literna flotatzaileak ikusi arte, hortaz, euren bideari ekiten diote. Erreinuko hirian, Flynnek eta Rapunzelek erreinuko hiriko hainbat lekutan igarotzen dute eguna, eta iluntzean txalupa bat lortzen dute erresumako aintzira erraldoian paseatzeko, linterna flotatzaile bihurtzen diren faroltxo argiztatuak mirezten dituzten bitartean. Rapunzelek, txalupan daudenan, koroa ematen dio Flynni, eta horrek afektu-erreakzioa eragiten du bien artean eta musu bat ematen dute: une horretan bertan, Flynn, anaiak ikustatu eta haiei koroa ematea erabakitzen du, arazo gehiagorik ez izateko.
Gothelek konbentzituta, anaiek erabakitzen dute Rapunzelen ilea koroa baino baliotsuagoa dela. Beraz, Flynn, konorterik gabe dagoela, koroa daraman eta jauregira doan itsasontzi batera lotzen dute. Rapunzel ontzia urruntzen ikusten du, eta Flynnek koroa besterik ez zuela nahi uste du, bere amak arrazoi zuela aitortuz. Anaiak Rapunzel harrapatzear daudenean bere ilearen boterearen ezagutzagatik, Gothel agertu eta Rapunzel "salbatzen" du, elkarrekin dorrera itzuliz. Flynn zihoan itsasontziak jauregiko kaia jo, eta zaindariek hura ezagutu eta espetxeratu egiten dute. Guardiek Flynn urkamendira eramatekotan daude, Rapunzelekin "El patito modosito" tabernan ezagutu zituen lapurrek hura salbatzen dutenean, Maximusen gainean ihes egiten du (Flynnen atzetik ibiltzeari uztea erabakitzen duena), Rapunzelen bila joateko.
Behin dorrean, Flynnen traizioagatik atsekabetuta eta triste, Rapunzel printzesa bera dela konturatzen da. Bere logelako sabaiari erreparatzean, margotu zituen pintura guztietan erregearen familiaren sinboloa oharkabean marraztu zuela konturatzen da, eta bere benetako gurasoak Erregea eta Erregina direla gogoratuz. Orduan Rapunzel Gothelen kontra matxinatzen da printzesa dela esanez, eta bere benetako ama ez izateaz gain hura bahitu zuela aurpegiratuz. Rapunzelek bere ilea ez zuela bere onurarako gehiago erabiliko esan ondoren, desafiatuz esaten dio: "Bilaua bihurtu nahi nauzu, ongi da, bilaua ere izango naiz".
Hitz horiek esan ondoren, Gothelek Rapunzel dorrean giltzapetzen du, eskuak bizkar atzetik armairu bati katez lotu eta laguntza eska ez dezan, zapi zuri batekin ahoa estaltzen dio. Flynn dorrera iritsi eta Rapunzelek ilea botatzea lortzen du, dorrera eskalatu ahal izateko. Igotzen denean, Rapunzel katetuta eta ahoa estalita ikustean harritzen da. Rapunzel abisatzen saiatzen da, baina Gothelek ederki katetu eta ahoa estali dionez, ez du lortzen. Gothel, beraz, atzetik azaldu eta Flynn sastakatzen du. Gothelek dorretik urrun eraman nahi du Rapunzel. Rapunzelek behin eta berriz esaten du "Eugene", nahiz eta ahoa estalita izan. Aldi berean, bere kateetatik ihes egiten saiatzen da, baina Gothelekin borrokan ari denean muturreko zuria kentzea besterik ez du lortzen, Rapunzelek esaten dio berarekin alde egitea onartuko duela eta ez dela inoiz ihes egiten saiatuko, Flynn bere ilearen magiaz sendatzen uzten badio. Gothelek onartzen du, baina Rapunzel Flynn sendatzear dagoenean, hark ilea mozten dio ispilu puskatu baten kristal-puska batekin, errubioa izateari utzi, gaztaina-kolorekoa bihurtu eta bere botere magikoak galtzen ditu. Gothel zahartzen hasi eta sorgin zahar eta beldurgarri bihurtzen hasten da. Rapunzelen ile moztuarekin behaztopatzean eta botere magikorik gabe, dorreko leihotik erortzen da. Lurrera iritsi baino lehen hil eta hauts bihurtuz. Flynn hil egiten da Rapunzel maite duela aitortu ondoren. Hura sendatzen saiatzen da, baina haren ilea ez da jada magikoa. Negarrez hasten da, eta urrezko lore magikoaren magia guztia zuen bere malkoetako bat Flynnen gainera erortzen da, sendatu eta hari bizia itzultziz. Rapunzel eta Flynn, berriz ere, elkarrekin egoteaz pozik, musu eman diote elkarri. Azkenean Rapunzel bere benetako amarekin eta aitarekin, hau da, Erregearekin eta Erreginarekin jauregira itzultzen da eta denen ametsak egia bilakatzen dira. Azkenean, Rapunzel eta Flynn (Eugeneren izenari berriro erantzuten hasten dela) ezkondu egin zirela eta "zoriontsu, oso zoriontsu" bizi izan zirela azaltzen zaigu.