Raquel Meroño

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raquel Meroño
Raquel Meroño.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1975eko abuztuaren 8a (45 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aktorea eta telebista aurkezlea
IMDb nm0581145

Raquel Meroño Coello (Madril, 1975eko abuztuaren 8a) aktore, telebista aurkezle eta modelo espainiarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 urte zituela modelo lanetan hasi zen eta publizitatean lanean ari zen bitartean kazetaritza ikasketak egin zituen.

Aktore eta aurkezle ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebistan Uno para todas saioan egin zuen debuta, programako azafata lanetan eta 1996an Pelotas fuera saioa aurkeztu zuen[1]. 1998an Al salir de clase telesailean bigarren denboraldian sartu zen protagonista taldean eta Espainia mailan ezagun egin zen. 390 ataletan hartu zuen parte Paloma Garcíaren rolean[2]. 2000an utzi zuen telesaila eta 2001ean Dagon: la secta del mar filmeko protagonistetako bat izan zen. Hurrengo urteetan hainbat proiektutan parte hartu bazuen ere ez zuen jarraipen handirik izan, lan aipagarriena 2004ko Paco y Veva saioan izan zuen.

2006an bikiak izan zituen, Daniela eta Martina[2], eta denboraldi batez telebista mundutik aldentzea erabaki zuen. 2008an telesail berri bati ekin zion, Yo soy Bea eta Isabel Rocamoraren rolean 144 ataletan hartu zuen parte[3]. 2012-2013 denboraldian Canal Sur kateko Arrayán telesailean hartu zuen parte.

Azken urteetan telebista programa batzutan agertu izan da tarteka, lehiakide gisa edo "celebrity" gisa. Adibidez El gran reto musical saioan 2017an eta MasterChef Celebrity saioan 2020an[2].

Negozioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011 urtean negozioen munduan sartzea erabaki zuen Santi Carbones bikotearekin batera. Espazio lokalizazio enpresa bat da. 2013an bigarren negozio bat sortu zuen, ikuskizunen antolaketarako enpresa. 2016an Tarifan Carbones 13 jatetxea ireki zuen senarrarekin batera[4]. 2018an Emma ekaitzak jatetxea suntsitu zuen baina berreraiki egin zuen. Garai hartan banandu zen senarrarengandik.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak
Urtea Filma Pertsonaia Zuzendaria
1997 Airbag Araceli Juanma Bajo Ulloa
2001 Dagon: la secta del mar Bárbara Stuart Gordon
2003 The Mark Mariano Equizzi
2005 El año que trafiqué con mujeres Jesús Font
2005 Bajo aguas tranquilas Brian Yuzna
2005 Proyecto Cassandra Xavier Manich

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesailak
Urtea Telesaila Pertsonaia Katea Oharra(k)
1998-2000 Médico de familia Elke Telecinco atal bakarra
1998-2000 Al salir de clase Paloma García Telecinco 390 atal
2001 Esencia de poder Cristina Rivera Telecinco 23 atal
2001-2002 Paraíso Elvira La 1 2 atal
2004 Paco y Veva Laura La 1 18 atal
2005 Aída Emma Telecinco atal bakarra
2006 Con dos tacones Mónica La 1 11 atal
2008-2009 Yo soy Bea Isabel Rocamora Telecinco 144 atal
2012-2013 Arrayán VBegoña Canal Sur 45 atal
2016 Paquita Salas Bere burua Flooxer atal bakarra

Telebista programak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «¿Os acordáis de Raquel Meroño —'Al salir de clase', 'Yo soy Bea'—? Pues este es su aspecto actual, y el giro que ha dado a su vida» Elegí mal día 2017-11-16 . Noiz kontsultatua: 2020-11-21.
  2. a b c (Ingelesez) «Raquel Meroño: empresaria, madre de gemelas y separada de buen rollo» www.vanitatis.elconfidencial.com 2020-10-27 . Noiz kontsultatua: 2020-11-21.
  3. (Gaztelaniaz) Guzmán, Vanessa. (2020-09-20). «Raquel Meroño, la estrella de "Yo soy Bea", es una orgullosa madre de hermosas gemelas» amomama.es . Noiz kontsultatua: 2020-11-21.
  4. (Gaztelaniaz) «¿Os acordáis de Raquel Meroño —'Al salir de clase', 'Yo soy Bea'—? Pues este es su aspecto actual, y el giro que ha dado a su vida» Elegí mal día 2017-11-16 . Noiz kontsultatua: 2020-11-21.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]