Raquel Rodrigo
| Raquel Rodrigo | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Habana, 1915eko martxoaren 11 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Madril, 2004ko martxoaren 18a (89 urte) |
| Familia | |
| Aita | Abdón Rodríguez Santos |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria, zinema aktorea eta aktorea |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Raquel Rodrigo (Habana, 1915eko martxoaren 11 - † Madril, 2004ko martxoaren 18a) espainiar aktorea izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galiziar emigranteen alaba, Kuban jaio zen, baina Espainiara (Madrilera) itzuli zen 1921ean. Bigarren mailako ikasketak amaitu ondoren, Medikuntza ikasten hasi zen. Hala ere, karrera utzi eta antzerkian arituko da bete-betean.
Espainiako Bigarren Errepublikaren garaiko aktorerik ospetsuenetakotzat hartuta, 1932an egin zuen debuta zineman, José Buchsen Carceleras filmean. Hau Espainian grabatutako lehen film ahostuna izan zen eta Madrilgo Opera zineman estreinatu zuten 1932ko urriaren 10ean.
Garai hartan izan zuen ospe handia Benito Perojoren La verbena de la Paloma (1935) filmean Miguel Ligero Rodríguezekin batera antzezten zuen Susanaren pertsonaiari zor zaio neurri handi batean. Berlingo UFA estudioetan filmatutako Perojoren El barbero de Sevilla (1936) lanarekin aurreko urtean lortutako arrakasta errepikatu zuen.
Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, bere ibilbidearen gainbehera hasi zen, eta Doña Mariquita de mi corazón errebistak arrakasta handia izan zuen arren eta José Buchsen Para ti es el mundo filmeko paper nagusien bat antzeztu arren, bigarren mailako pertsonaiak baino ez zituen lortu. Te espero en el Eslava (1958) eta Ven y ven al Eslava (1959) ikuskizunetan parte hartu eta 1962an ezkondu ondoren, bere ibilbide artistikoa uztea erabaki zuen.
Hamahiru urte geroago, berriz hasi zen antzezten. Pedro Osinagarekin batera, Sé infiel y no mires con quién antzezlanean parte hartu zuen, eta kameraren aurrean jarri zen berriro. Une horretatik aurrera, noizbehinkako agerraldiak egin zituen Pedro Olearen No es bueno que el hombre esté solo (1973), Miguel Picazoren El hombre que supo amar (1978), Álvaro Sáenz de Herediaren El robobo de la jojoya (1991), Pedro Olearen Morirás en Chafarinas (1995) eta Fernando León de Aranoaren Familia (1996) lanetan.
Filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Odio (1933).
- Doña Francisquita (1934).
- La verbena de la Paloma (1935).
- La reina mora (1937).
- El barbero de Sevilla (1938).
- La nao Capitana (1947).
- La canción de la Malibrán (1951).
- No es bueno que el hombre esté solo (1973).
- Morirás en Chafarinas (1995).
- Familia (1996).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) El Mundo 2004/03/18.