Rashidi Kawawa
| Rashidi Kawawa | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() (2007) | |||||||
1972ko otsailaren 17a - 1977ko otsailaren 13a ← baliorik ez - Edward Sokoine (en)
| |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Songea (en) | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Lehen hizkuntza | swahilia | ||||||
| Heriotza | Dar es Salaam, 2009ko abenduaren 31 (83 urte) | ||||||
| Familia | |||||||
| Ezkontidea(k) | Sofia Kawawa (en) | ||||||
| Seme-alabak | ikusi
| ||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Hizkuntzak | ingelesa swahilia | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | politikaria eta ministroa | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Erlijioa | islama | ||||||
| Alderdi politikoa | Iraultzaren Alderdia | ||||||
Rashidi Mfaume Kawawa (Matepuende, Ruvuma eskualdea, 1926ko otsailaren 27a – Dar es Salaam, 2009ko abenduaren 31) tanzaniar politikaria izan zen. Tanganikako lehen ministroa izan zen 1962ko urtarriletik abendura eta Tanzaniako lehen ministroa 1972tik 1977ra.
Langileen Federazioaren sortzaileetako bat izan zen 1955ean, eta bere lehen idazkari nagusia. Tanganikaren independentziaren alde borrokatzen hasi zen eta TANU alderdiarekin bat egin zuen. Independentzia lortu ondoren, 1962ko urtarrilean bigarren lehen ministro izendatu zuten eta urte bereko abendura arte gobernua zuzendu zuen.
1962ko abenduan herrialdea errepublika bihurtu zen eta Kawawa presidenteorde hautatu zuten. 1964an Tanzania osatzeko Tanganika eta Zanzibar batu ondoren, Kawawa presidenteorde eta Defentsa ministro izendatu zuten, eta Tanzaniako Herri Defentsarako Indarra indartu zuen. 1972tik 1977ra herrialdeko lehen ministro izan zen eta 1977an Defentsa ministro kargura itzuli zen.
