Rat-zinger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rat-zinger
Rat-zinger kontzertuan.
Datuak
JatorriaBilbo (Bizkaia)
Musika motapunk, hardcore
InstrumentuakBaxua
gitarra
bateria
Urteak2009 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Mauka Musikagintza
Maldito Records
Rock Estatal Records
Caníbal Producciones
Taldekideak
Podri
Pinky "Calico"
Javi “Puñales”
Xabi del Val
Lehengo taldekideak
Xanpe Ruko
Nacho “Dr. Saturno”
Jon Estankona
Informazio gehigarria
http://mataralpapa.com/
Facebook: RatZingerBastards Instagram: rat_zinger Bandcamp: rat-zinger Musicbrainz: 48e2d947-c7ea-4233-b3e8-98baeaa62922 Songkick: 594937 Edit the value on Wikidata

Rat-zinger edo RatZinger Bilboko musika taldea da, punk eta hardcore estilokoa. Elizaren eta faxismoaren aurkako gaiak jorratzen dituzte, baita errepresio polizialaren kontrakoak[1]. Beste gai batzuk ere jorratzen dituzte baina beti ikuspuntu zuzen eta oldarkor batetik. 2009an batu ziren taldea sortuz eta gaur egun oholtza gainean jarraitzen dute, atzean ehun baino kontzertu gehiago utziz.

Biografia[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rat-zinger beste proiektuetan egondako eta galdutako musikariak dira, gure artean gutxi egongo direla dakitenak eta aurretikan eramaten saiatuko gaituztenak. Munduaren usteldura erakusten digute, horrela, kaletikan abiatuz, kalean dagoenaren ispilu dira. Horregatik esan daiteke Euskal Herriak eman duen talderik zuzenetakoa eta sutsuenetakoa dela denbora askotan.[3]

Taldea 2009an sortu egin zen Bilbon, Anarko taldearen bukaeraren ondoren, nun jotzen zuten Podri eta Pinky. Urte berean hasi ziren jotzen eta hilabete gutxitara Misfits-ekin eman zuten kontzertu bat Bilboko Rock Star aretoan.

Une horretan izenaren polemika hasi zen, kardenal famatuaren abizenarekin hitz-jokoa dela eta, errepertorioan eta formazioan aldaketak egiten zituzten bitartean. Taldekide finkoak hasieratik Calico "Pinky" baxuan, Podri ahotsean eta Javi "Puñales" gitarran izan dira, bateriaren atzetik hainbat taldekide pasa egin dira gaur egunera arte. 2010 haien lehen diska izango zenari hasi ziren forma ematen, profesionalki eta kontzientzia osoz grabatutakoa. Emaitza "Cartas al Vaticano" izan zen (Mauka Musikagintza, 2010), taldearen aurkezpen gutuna eta estilo berezi bat agerian uzten zuena: Erritmo indartsua, hitz zuzenak eta gitarra arriskutsu eta energikoak. Azken finean, gordintasuna.

Diskak bere papera betetzen du, baina kontzertuak dira taldearen taldearen habitat naturala, haien balioa erakusten duten lekua eta jarraitzaileen artean ahoz ahoz mugitzea eragiten duena.[4] Taldea ensaiatzen eta konposatzen jarraituko du, metal, rock eta punk soinuak batuz haien formula osatzeko. Honela iritsi zen bigarren diska: "Crónicas de la Destrucción" (Mauka Musikagintza, 2013), ate asko ireki zizkien diska haren indarragatik, AlRumbo Festivalean[5], Viña Rock-en[6] edota Rebujas Rock-en[7] jotzera iritsi arte.

Kontzertuz kontzertu, taldeari kideak gehituko zitzaizkion, ez musikariak baizik eta teknikariak. Bi diska hauek "Koba Estudios"en grabatu egin zituzten Xanpe Ruko(PiLT)-ren eskutik, bateriaren atzean sartuko zena lehen diskaren ondoren hirugarrenera arte: "Rock n´ Roll Para Hijos de Perra"[8] (Maldito Records, 2014). Lan hau Cápsula taldeko bateria argantiarrak grabatu auen, Nacho "Dr. Saturno", eta diskaren publikazioaren ondoren azken baterijolea sartu zen taldean: Xabi "Bombardero" Aira. Lan honetan taldearen lagunarratoi musikariak parte hartzen dute, besteak beste Brigido Duque (Koma, El Drogas) edo Evaristo Páramos (Gatillazo, La Polla Records, The Kagas, The Meas).

Taldeak zuzeneko emanaldia hobetu zuen soinu teknikariak eta argi berriak gehituz, beti saiatzen kontzertu zaindu eta profesionalak ematen, taldearen indarra eta potentziala justiziaz erakutsi ahal izateko. Gainera, taldeak ardura berezia jartzen dio aktuazio eszenografikoari, saiatzen beti eszenatoki gainean dena ematen eta bisualki ikuslea irabazten. Haien logotipo bihurtu zituzten bi arratoi erraldoi, kontzertuetan gitarra eta baxu anplifikadore gainean daudenak. 2015ean bilduma diska bat autoeditatu zuten, lau abesti berri gehituz, "No Habrá Piedad Para Nadie (Vol.1)" izenaren behean, haien web orrialdean[9] dohain publikatuko zutena eta haien kontzertuetan eta banatzaile alternatiboetan (Potencial Hardcore[10] edo Sabandijas Streetwear[11]) soilik lortu zitzatekeena. 2016ean atera egin zen haien azken diska, "Larga Vida al Infierno" (Rock Estatal Records, 2016), diskografika honenekin fitxatuz.[12]

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haien eraginen artean aurkitzen dira Motorhead, AC/DC, The Clash, The Exploited, Airbourne, RIP, Cicatriz, Negu gorriak, GBH, Non Servium, Anthrax, Barricada, Accept eta Misfits.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraingo taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Podri - Ahotsa
  • Pinky "Calico" - Baxua eta koruak
  • Javi "Puñales" - Gitarra eta koruak
  • Xabier del Val - Bateria

Taldekide ohiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Xanpe Ruko - Bateria
  • Nacho "Dr. Saturno" - Bateria
  • Jon Estankona - Bateria

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cartas al Vaticano (2010)
  • Crónicas de la destrucción (2012)
  • Rock´n´Roll para hijos de perra (2014)
  • No habrá piedad para nadie Vol.1 (2015) - bilduma
  • Larga vida al infierno (2016)

Bideoklipak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dicen que soy[13]
  • L.E.Y. [14]
  • Rock and Roll del Terror [15]
  • Sicario del Santo Padre [16]
  • En su Trozo de Tierra[17]
  • El Kaos en Mí (Non Serviumekin)[18]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Entrevista a Rat-Zinger. No es solo rock and roll» Manerasdevivir.com (Noiz kontsultatua: 2017-06-16).
  2. (Gaztelaniaz) Rat-zinger. 2017-12-22 (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
  3. (Gaztelaniaz) RAT-ZINGER | Los hijos bastardos del Papa de Roma. (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
  4. (Gaztelaniaz) «Entrevista a Rat-Zinger. No es solo rock and roll» Manerasdevivir.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
  5. (Gaztelaniaz) «Ediciones anteriores - Alrumbo Festival 2017» Alrumbo Festival 2017 (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
  6. (Ingelesez) Festival Viña Rock 2014 - in Ticketea. (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
  7. (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2016-08-01). «La Raíz, Lendakaris Muertos, Rat-Zinger y Desastre, en el Rebujas Rock» europapress.es (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
  8. (Gaztelaniaz) «Rat-Zinger “Rock ‘n’ Roll para hijos de perra” - Entrevista MondoSonoro» MondoSonoro 2014-09-08 (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
  9. (Gaztelaniaz) RAT-ZINGER | Los hijos bastardos del Papa de Roma. (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
  10. .
  11. Sabandijas Streetwear. (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
  12. (Gaztelaniaz) Rock Estatal - Web de la revista Rock Estatal.. (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
  13. WovokaFilms. (2013-02-26). Dicen que soy RAT-ZINGER. (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
  14. Maldito Records. (2014-04-09). RAT-ZINGER. Videoclip "L.E.Y." de su próximo álbum "Rock'n'roll para hijos de perra". (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
  15. MrAlainmartinez. (2011-08-25). RAT-ZINGER "Rock & Roll terror". (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
  16. Rock Estatal Records. (2016-04-08). Rat-Zinger - Sicario del Santo Padre (Videoclip Oficial). (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
  17. CANIBAL TV. (2015-09-02). RAT-ZINGER - En su trozo de tierra (Videoclip) 1080 HD [Ratzinger. ] (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).
  18. Rat-Zinger. (2017-08-11). Rat-Zinger "El Kaos en mí" feat Non Servium (Videoclip) [Ratzinger. ] (Noiz kontsultatua: 2018-02-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]