Edukira joan

Ratxis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ratxis

Bizitza
JaiotzaCividale del Friuli, VIII. mendea
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaMontecassinoko abadia, 750(e)ko hamarkada ( urte)
Familia
AitaPemmo of Friuli
AmaRatperga
Ezkontidea(k)Tassia (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Ideologia eta sinesmenak
Erlijio-ordenaBeneditar

Ratxis (757tik aurrera hil zen) Friuliko dukea (739-744) eta gero Lombardoen erregea (744-749) izan zen.

Ratxis Pemmo Friuliko dukearen semea eta Liutprando lombardoen erregea izan zenaren iloba zen. Liutprando eta Pemmo elkarren aurka borrokatu bazuten ere, bere heriotzaren ostean Liutprandok Ratxis bere aitaren ordezko izendatu zuen. Ratxis erromatar jatorriko Tassia izeneko emakume batekin ezkondu zen. Friulin agindu zuen bitartean, ekialdeko Alpeak zeharkatuz, Karniolako eslaviarren aurkako espedizio bat egin zuen, guduetan pertsonalki borrokatuz.

Ratchis denique aput Foroiuli dux, ut dixeramus, effectus, in Carniolam Sclavorum patriam cum suis ingressus, magnam multitudinem Sclavorum interficiens, eorum omnia devastavit.

Paulus Diaconus, Historia Langobardorum, VI. liburua[1]

744an lombardoen errege bihurtu zen, Liutprandoren seme Hildeprando tronutik kendu ondoren, ziurrenik autonomia handiagoa zuten lombardiare dukeen babesarekin. Hasieran bakean gobernatu zuen, bereziki auzoko Bizantziarrek gobernatutako Ravennako Exarkatuarekin. Hala ere, ziurrenik bere jarraitzaileen alderdiko tradizionalenek bultzatuta, 749an Pentapoliko Dukerria inbaditu eta Perugia setiatu zuen. Aita Santu Zakariasek setioa altxarazi zion, baina horrek are gehiago murriztu zuen bere prestigioa dukeen artean eta urte hartan bertan Milanen eginiko batzar batean tronutik kendu zuten. Bere anaia Aistulfo izan zen aukeratutako ondorengoa. Hasieran, Ratxis batzarraren erabakiari aurka egiteko saiakera egin zuen, baina laster Erroman babesa bilatu behar izan zuen. Geroago Montecassinoko abadian sartu zen bere familiarekin batera.[2]

756an Aistulfo hil ondoren, Ratxis tronua berreskuratzeko borrokatu zuen. Denbora batez Paviako jauregi erreala kontrolpean hartu ahal izan zuen, lombardo noble askoren laguntzaz, baina Toscanako dukea zen Desideriok garaitu zuen, zeinak Eztebe II.a Aita Santuaren eta frankoen errege Pepin Laburraren babesa baitzuen. 757an Ratxis berriro monasterio batera erretiratu zen, Montecassino edo Cervarora.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Casanelli, Roberto. (1985). Historia Langobardorum of Paulus Diaconus. Electa.
  2. Rovagnati, Sergio. (2003). I Longobardi. Xenia.


Aurrekoa
Hildeprando
Lombardiarren erregea
744-749
Ondorengoa
Aistulfo

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]