Rayderley Zapata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rayderley Zapata
2015 European Artistic Gymnastics Championships - Floor - Rayderley Zapata 01.jpg
Bizitza
Izen osoaRayderley Miguel Zapata Santana
JaiotzaSanto Domingo1993ko maiatzaren 26a (28 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Pisua71 kilogramo
Altuera169 zentimetro

Twitter: rayderley Olympic.org: rayderley-miguel-zapata Edit the value on Wikidata

Rayderley Miguel Zapata Santana, Ray Zapata izenez ezaguna (Santo Domingo, Dominikar Errepublika, 1993ko maiatzaren 26a), gimnasia artistikoan lehiatzen den kirolari espainiarra da, zoruko ariketan eta zaldi-jauzian aditua.

2016ko eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, eta zilarrezko domina lortu zuen Tokio 2020an, zoruko proban. Brontzezko domina bat irabazi zuen 2015eko Gimnasia Artistikoko Munduko Txapelketan[1], eta urrezko domina bat Bakuko Europako Jokoetan.[2]

FIG kodeko elementu bati (Zapata) izena ematen dio, lurzoruko jauzi-mota bati.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) MARCA.com. (2015-10-31). «Ray Zapata, bronce en el Mundial» MARCA.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  2. (Gaztelaniaz) «Ray Zapata, oro en gimnasia; las chicas de waterpolo, plata» AS.com 2015-06-20 (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  3. (Gaztelaniaz) Romano, Javier; Madrid; @jjromano. (2017-03-02). «Rayderley Zapata 'bautiza' a su primer elemento en el suelo» Marca.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]