Raymond Poincaré

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Raymond Poincaré
Raymond Poincaré 1914.jpg
Kontseiluaren presidentea

1926ko uztailak 23 - 1929ko uztailak 29
Édouard Herriot - Aristide Briand
Minister of the Economy, Finances and Industry

1926ko uztailak 23 - 1928ko azaroak 11
Anatole de Monzie - Henry Chéron
58. Frantziako Lehen Ministro

1926ko uztailak 23 - 1929ko uztailak 26
Édouard Herriot - Aristide Briand
Kontseiluaren presidentea

1922ko urtarrilak 15 - 1924ko ekainak 1
Aristide Briand - Frédéric François-Marsal
Frantziako senataria

1920ko otsailak 21 - 1934ko urriak 15
Charles Humbert
Frantziar errepublikako presidentea

1913ko otsailak 18 - 1920ko otsailak 18
Armand Fallières - Paul Deschanel
Kontseiluaren presidentea

1912ko urtarrilak 14 - 1913ko urtarrilak 21
Joseph Caillaux - Aristide Briand
Minister of National Education

1895eko urtarrilak 26 - 1895eko azaroak 1
Georges Leygues - Émile Combes
Andorrako koprintzipea


Armand Fallières - Paul Deschanel
member of the Académie française

1934ko urriak 15
Émile Gebhart - Jacques Bainville
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea


Kontseilu Orokorreko kide


Frantziako Hirugarren Errepublikako senataria

Bizitza
Jaiotza Bar-le-Duc1860ko abuztuaren 20a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1934ko urriaren 15a (74 urte)
Hobiratze lekua Nubécourt
Familia
Ezkontidea(k) Henriette Poincaré
Hezkuntza
Heziketa Paris Law Faculty
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria, abokatua eta kazetaria
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
Kidetza Frantses Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Democratic Republican Alliance

Raymond Poincaré (Bar-le-Duc, Frantzia, 1860ko abuztuaren 20a - Paris, Frantzia, 1934ko urriaren 15a) frantses politikari eta estatu-gizona izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko Unibertsitatean zuzenbideko ikasketak egin ondoren, abokatu-lanetan hasi zen, 1882an. Diputatu hautatu zuten 1887an, eta Hezkuntzako ministro, sei urte geroago. Finantzako ministro izendatu zuten 1894an, eta Hezkuntzako ministro, berriro ere, urtebete geroago.

1903tik 1912ra bitartean, Senatuko kide izan zen, eta 1906an gobernura itzuli zen, berriro, Finantzako ministro gisa. 1912an lehen ministro hautatu zuten, aldi berean Kanpo Arazoetako ministro ere bazela. Alemaniaren aurkako politika zorrotza bideratu zuen. Alemaniaren erasoaren ondoren, Errusiak Frantziaren laguntza jasoko zuela segurtatu zion Poincarék Nikolas II.a tsarrari, eta, gerra saihestezina zela ikusten zuenez, Frantzia inguraturik gera zedin eragotzi nahi izan zuen.

1913an Frantziako lehendakari hautatu zuten. Lehen Mundu Gerran (1914-1918), Georges Clemenceau lehen ministroa izan zuen arerio, baina harekin batean lan egin behar izan zuen, Frantziako batasun nazionala gordetzearren. Gerra amaitutakoan lehendakaritza utzi, eta senatura itzuli zen, eta Alemania jo zuen gerraren errudun nagusitzat.

Lehen ministro eta Kanpo Arazoetako ministro izan zen 1922tik 1924ra bitartean, eta Alemaniak gerra-zorrak ordaintzeko luzapena eskatu zuenean, frantses armada Ruhr ibai-arroraino joateko agindua eman zuen Poincarék.

1926an lehen ministro izendatu zuten, berriro ere, eta beharrezko neurriak hartu zituen Frantzia pairatzen ari zen ekonomia-egoera zaila gainditzeko.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harena da Au service de la France (1926-1933, Frantziaren zerbitzuan) oroitzapen-liburua.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raymond Poincaré Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]