Raymond Poulidor
Raymond Poulidor | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Masbaraud-Mérignat, 1936ko apirilaren 15a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Saint-Léonard-de-Noblat, 2019ko azaroaren 13a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Saint-Léonard-de-Noblat |
Heriotza modua | : biriketako edema |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Mercier | 1960-1977 |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Maurice Mességué |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Aljeriako Independentzia Gerra |
Raymond Poulidor (Mérignat, Creuse, 1936ko apirilaren 15a - Saint-Léonard-de-Noblat, 2019ko azaroaren 13a) Pou Pou ezizenez ere ezaguna, txirrindulari profesional frantziar bat izan zen. Betiereko bigarrena bezala ere ezagutua izan zen erretiratu ondoren, Frantziako Tourra hiru aldiz, bigarren eta beste bost alditan hirugarren bukatu zuelako.
Bere tragedia, txirrindulari handi bat izanik, bere garaiko bi onenetakoekin lehiatu behar izan zuela da, Jacques Anquetil eta Eddy Merckx-txirrindulariekin, alegia. Dena dela, beti bigarren izate horrek, publikoa bere alde egotea eragin zuen, eta, XX. mendean zehar, txirrindulari frantziar ospetsuenetako bat izan zen.
1960tik 1977rarte ibili zen profesional bezala, eta, denbora horretan, Louison Bobet, Jacques Anquetil, Eddy Merckx eta Bernard Hinault txirrindulariekin lehiatu zen. Mercier taldean korritu zuen, taldearen izen ezberdinekin: (Mercier Bp, Fagor-Mercier, Gan-Mercier edo Miko-Mercier) bere txirrindulari profesional karrera osoan zehar.
Anquetil eta Poulidorren arteko norgehiagoka frantziar kirolarien arteko lehia handienetako bat izan zen 1960ko hamarkadan.
Baina, Frantziako Tourrean sekula arrakastarik izan ez zuen arren (ez zen, sekula, Mailot horia janztera ere iritsi), Poulidor, 189 garaipeneko palmares zabal bat duen txirrindularia da. Garaipen horien artean 1964ko Espainiako Vuelta eta Tourreko 7 etapa nabarmendu behar dira.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- L'Équipe txapeldun frantziarren txapelduna: 1974
- Super Prestige Pernod: 1964
- Mendrisio d'Or: 1974
- Challenge Yellow (Sédis): 1961, 1963, 1964, 1966, 1969, 1972, 1973
- Prestige Pernod: 1964, 1966, 1969, 1972
- Pernod promozioa (25 urtetik beherakoak): 1960, 1961
- Ohorezko Legioaren Zalduna: 1973ko urtarrilaren 25a
- 7 etapa Frantziako Tourrean (2. 1964, 1965 eta 1974an, 3. 1962, 1966, 1969, 1972 eta 1976an, 2. mendiko sailkapenean 1963an eta 3. sailkapen honetan bertan 1962, 1964 eta 1967an)
Espainiako Vuelta: 1964 eta 4 etapa
Frantziako txapeldun errepidean: 1961
Paris-Niza: 1972 eta 1973
- Dauphiné Libéré: 1966 eta 1969
- Milan-San Remo: 1961
- Fleche Wallone: 1963
- Nazioen Sari Nagusia: 1963
- Midi Libre: 1973
- Apartekoen Kriteriuma: 1968 eta 1972
- Nazioarteko Kriteriuma: 1964, 1966, 1968, 1971 eta 1972
- Haut-Varreko Tourra: 1969
- Setmana Catalana: 1971
- Montjuïceko Igoera: 1965, 1967 eta 1968
- Luganoko Sari Handia: 1963
- Niza-Seillans: 1969
- Mont Faron: 1961, 1962 eta 1966
- Arrateko Igoera: 1966 eta 1968
- Polymultipliée: 1968
- Sei Probintzien Kriteriuma: 1969
- Châteaulineko Kriteriuma: 1967
- Burdeos-Saintes: 1960
- Niza-Mont Agel: 1960
- Mont Ventoux: 1960
- Etoile des Espoirs: 1971
- Bol d'Or des Monédières: 1963 eta 1967
- À travers Lausanne: 1967
- Txerburgoko Omniuma: 1974 (Patrick Sercurekin
- Fontenay-sous-Boiseko ziklo-krossa: 1966 (Jean Graczykekin)
2. Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketan: 1974
3. Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketan: 1961, 1964, 1966
- 2. Super Prestige Pernodean: 1961, 1962, 1965, 1972
- 3. Super Prestige Pernodean: 1963 eta 1966
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia | 1961 | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
— | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
![]() |
— | 3. | 8. | 2 | 2 | 3 | 9. | UT | 3. | 7. | — | 3. | UT | 2. | 19. | 3. |
![]() |
— | — | — | 1. | 2. | — | 8. | — | — | — | 9. | — | — | — | — | — |
3. | — | 5. | 3. | — | 3. | — | 7. | — | — | — | — | — | 2. | 17. | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Raymond Poulidor - ProCyclingStats
- Palmares osoa[Betiko hautsitako esteka]