Rea Silvia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rea Silvia
Rubens - Mars et Rhea Silvia.jpg
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Familia
Aita Numitor
Ezkontidea(k) Tiberinus
Bikotea(k) Marte
Seme-alabak Romulus, Remus eta Romulo eta Remo
Anai-arrebak Lausus

Rea Silvia edo Ilia, Romulo eta Remoren ama izan zen. Bere istoria Ab Urbe condita libri-n kontatzen da.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Kondairaren arabera, Silvia Numitorren alaba zen. Numitorren anaia, Amulio, tronura igo zen eta Numitorren semea hil zuen, hau da, Silviaren anaia. Amuliok Silvia Vestaren birjina bihurtzea behartu zuen. Hauek, 30 urteko zelibatua mantendu behar zutenez, Silviak ezin zituen oinordekoak izan. 


Hala ere, Marte jainkoa, Silviaren amets batean agertu zen eta basoan bortxatu zuen. Bortxaketatik, Romulo eta Remo bikiak jaio ziren. Amulio hontaz jabetu zenean, Silvia eta haurrak hiltzeko agindu zion zerbitzari bati. Zerbitzaria errukitu egin zen eta bi umeak Tiberrean utzi zituen, baina ez zituen hil. Errekaren jainkoak Luperka otsoaren zaintzapean utzi zituen bikiak. Gero, Tiber jainkoak Silvia salbatu zuen eta berarekin ezkondu zen. Denbora igarotakoan, Romulo eta Remo hazi zirenean, Amulio tronutik bota zuten, hau berreskuratuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]