Reaganomics

Wikipedia, Entziklopedia askea
Reaganomia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Reaganek bere zerga-murrizte planari buruz telebistan hitz egiten (Bulego obala, 1981eko uztaila)

Reaganomics (ingelesez reɪgəˈnɒmɪks ahoskatua; Paul Harveyri egotzitako portmanteaua, [Ronald] Reagan eta economics edo 'ekonomia' hitzak lotuz sortua)[1] Ronald Reaganen agintaldian izandako politika ekonomikoaren izena da, 1980ko hamarkadan Estatu Batuetako ekonomia zuzendu zuena. Milton Friedman Ekonomiako Nobel saridunaren teoriak jarraituz, Estatuari baino norbanakoaren ekimenari protagonismo ematea helburu nagusia zuen. Politika honen lau zutabeak honakoak izan ziren:[2]

  1. gastu publikoaren hazkundea murriztea.
  2. lana eta kapitala zergapetzen zituzten tipos marjinalak murriztea (erreta eta kapitalaren irabazien gaineko zergak).
  3. ekonomia-jardueraren arautzea murriztea.
  4. diru eskaintza kontrolatzea eta inflazioa murriztea.

Adituen artean oraindik eztabaidatsua da politika ekonomiko honen arrakastaren zergatiak, hau da, nolako eragina izan zuen Reaganen politika fiskalak edo beste faktoreek (Paul Volckerren Erreserba Federalaren Sistemak mantendutako inflazioaren aurkako moneta-politika edo Ekialde Ertaineko eskaintza krisialdiak sortutako petroleo-prezioaren beherakada).[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Holley, Joe (2009-3-1) «Broadcaster Delivered 'The Rest of the Story'» The Washington Post .
  2. (Ingelesez)  Niskanen, William A. David R. Henderson ed. Reaganomics Concise Encyclopedia of Economics (1. argitaraldia) Library of Economics and Liberty OCLC 317650570 50016270 163149563 .
  3. (Ingelesez)  Krugman, Paul (2007) The Conscience of a Liberal W.W. Norton & Company ISBN 978-0-393-06069-0 .


Historia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.