Real Oviedo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Real Oviedo
Ezizena(k) Los Carbayones
Sorrera 1926
Futbol zelaia Nuevo Carlos Tartiere
(Edukiera: 30.000)
Presidentea Espainia Alberto González López
Entrenatzailea Espainia José Rojo Martín "Pacheta"
Liga Espainiako Bigarren B Maila
2010-11 8.
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Real Oviedo futbol talde asturiarra da, 1926an Oviedo/Uviéu hirian sortutakoa Real Stadium Club Ovetense eta Real Club Deportivo de Oviedo taldeek bat egin zutenean. Gerra aurrean talde izugarria izan zuen. Real Sporting de Gijonen aurkari tradizionalak izan dira historikoki, arrazoi geografikoak direla eta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aberatsen semeak Ingalaterran ikasten zuten eta Oviedora itzultzerakoan Ingalaterran ezagututako foot-ball izeneko kirol berri batean jokatzen hasi ziren. 1903an jadanik baziren ftbol partidak hirian. 1914ean Oviedo ordezkatzeko talde indartsua sortu zen, Real Stadium Club Ovetense, kamiseta hori beltza zeukan. 1919an bigarren talde bat ere eratu zen, Real Club Deportivo de Oviedo, kamiseta zuriduna. Berehala sortu zen bien arteko lehiakortasuna, izan ere Ovetense langileen taldea baitzen eta Oviedo aldiz aberatsena.

1924-25ean Ovetensek Asturiasko txapelketa irabazi zuen eta Errege Kopan parte hartzeko txartela eskuratu zuen. Hurrengo urtea ordea oso kaskarra izan zen hiriko bi taldeentzat eta 1926an biek bat egin eta Real Oviedo eratu zuten. Carlos Tartiere izan zen lehenengo lehendakaria eta kolore urdina hautatu zuten, hau baita hiriaren kolorea. Bestalde Oviedoko katedraleko Areto Santuan dagoen aingeruen gurutzea armarrian ezartzea erabaki zuten.

Lehenengo partida Ovetenseren Vetusta estadioan jokatu zuen Getxoko Arenasen aurka eta 2-6 galdu zuen. Asturiasen ordea Sporting de Gijónen nagusitasun erabatekoa kolokan jarri zuen 1928 eta 1929ko Asturiasko txapelketak irabaziz.

Ligaren hasieran "Urrezko aroa"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928-29an Liga hasi zenean Oviedo bigarren mailan kokatua izan zen. Hala ere 1933an Emilio García Martínez “Emilín” fitxatu zuen Sportingi 30.000 pezeta ordainduz (ordura arteko Espainiako bigarren fitxajerik garestiena) eta igoera lortu zuen eta 1934-35 eta 1935-36an hirugarren egitea lortu zuen. Emilín bera oraindik ere historiako jokalari asturiarrik onena kontsideratua dago.

Lehen mailan egon zen hiru urte horietan 174 gol sartu zituen, 2'8 gol partiduko eta 1936an talderik goleatzaileena izan zen. Honetaz gain aipatu beharra dago Isidro Langara aurrelari pasaitarra pichichia izan zela hiru urteotan jarraian. Urte horietan ere Asturiasko txapelketaren irabazlea izan zen.

Gerra Zibilaren osteko urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Zibilak kalte handiak ekarri zizkion taldeari. Futbol zelairik gabe gelditu zen eta jokalari ugari, hilda edo herbestean zituen. Hau ikusirik Espainiako Futbol Federazioak urte hori jokatu gabe egoten utzi zion eta hurrengo urtean berriz ere lehen mailan arituko zela esan zion. 1939-40 ligan berqaz bere lekua Atlético Aviaciónek hartu zuen eta berau izan zen gainera Ligaren irabazlea.

Federazioak agindu bezala 1940-41 denboraldia lehen mailan egin zuen berriz. 1950 arte bertan arituko zen eta postu on batzuk egin zituen, 1944 eta 1945eko laugarren postuak kasu. 50. hamarkadan bigarren mailako denboraldi bikainak eta lehen mailako denbor5aldi eskasak tartekatu zituen.

60. hamarkadan bigarren "Urrezko aroa"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1959an lehen mailara igotzean talde indartsua osatu zuen berriro, Julio Marigil, Sánchez-Lage argentinarra, Iguarán kolonbiarra eta harrobiko Paquito eta José María, besteak beste. Emaitzarik onena 1962-63an izan zuen berriz ere hirugarren postua lortuz. Halako denboraldia egin ondoren jokalari hauek talde indartsuagoetara joan ziren eta taldearen indarra nabarmen jeitsi zen. 1965ean maila galdu zuen eta hurrengo bi hamarkadetan denbora gehiago egin zuen bigarren mailoan lehen mailan baino.

1972-73an lehen mailan aritu zen eta Marianín aurrelariak Oviedoran laugarren Pichichi Saria lortu zuen. Hala ere bi urte baino ez zituen egin maila gorenean. 1975ean berriz ere urtebeterako itzuli zen lehen mailara Vicente Mieraren eskutik. 70. hamarkadaren bukaeran historian lehen aldiz bigarren B mailara jeitsi zen. Garai txar honek gainera bere betiko aurkaria izan den Sportingen garai onenarekin koinziditu zuen. Ez zen lehen mailara itzuliko 1988 urterarte.

Lehen mailan (1989-2001)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989an berriz ere lehen mailara igotzea lortu zuen, beriz ere Vicente Miera entrenatzaile izanik. 13 denboraldi jarraian egingo zituen gainera maila gorenean. Emaitzarik onena 1991ean lortu zuen seigarren postua izan zen. Honek UEFA Kopan parte hartzeko aukera eman zion.

Gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001ean lehen mailatik jeitsi ondoren beherako bideari ekin zion. 2003an Bigarren B mailara jeitsi zen, baina jokalariek kluba salatu zuten kobratzen ez zutelako eta Federazioak hirugarren mailara bidali zuen. Krisialdi latz honen aurrean bi jarrera nagusitu ziren, bata udaletxearena, taldea birfundatzea hirugarren mailako Astur Club de Fútboletaz baliatuz eta bestea nola hala Oviedok aurrera jarraitzea. Hirian benetako banaketa bat izan zen eta azkenean hiritarrek udaletxearen nahiari aurre egin eta taldeak bere horretan jarrai zezan lortu zuten.

Hirugarren mailan egin zuen urte hura benetan gogorra izan zen. Federazioak sei puntutako galerarekin has zedin erabaki zuen (ordainketak egin ez izanagatik). Urte hartan Oviedo eta Asturren harteko derbian 16.573 ikusle bildu ziren, hirugarren mailaren historia guztian izan den ikuslegorik handiena. Azkenean Oviedok lortu zuen txapeldun geratu eta bigarren B mailara igotzea. 2007an berriz jeitsi zen hirugarren mailara eta bi urte egin zituen bertan.

Gaur egun Bigarren B mailan ari da.

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak: 5[aldatu | aldatu iturburu kodea]

hirugarren 1934-35, 1935-36 eta 1962-63an.

1932-33, 1951-52, 1957-58, 1971-72 eta 1974-75

Isidro Langara (1934, 1935, 1936) eta Marianín (1973)

Asturiasko txapelketak: 7[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928, 1929, 1933, 1934, 1935

1932

1936

Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Real Oviedo Aldatu lotura Wikidatan