Real Sociedad (emakumezkoen futbol taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Real Sociedad de Fútbol, S.A.D.
Ezizena(k)Txuri-urdinak, Erreala
Sorrera2004 (20 urte)
Futbol zelaiaZubietako kirol-instalakuntzak
inaugurazioa: 1913
PresidenteaEuskal Herria Jokin Aperribay
EntrenatzaileaKatalunia Natalia Arroyo
LigaLehen maila
2022-238.a
Webguneawww.realsociedad.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak
Athleticen aurkako derbia, Anoeta estadioan.
2018-2019 denboraldiko taldekideak Anoeta estadioan.

Real Sociedad de Fútbol (euskaraz, Reala eta Erreala izenez ezaguna) Donostiako emakumezko futbol taldea da. 2004an sortua, egun Lehen mailan dabil. 2019 urtean Erreginaren Kopa irabazi zuen eta 2020an Espainiako Superkopako finala jokatu zuen. 2022an bigarren izan zen eta Txapeldunen Liga jokatzeko sailkatu zen. Horrez gain, hiru urtez, Euskal Herria Kopa irabazi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errealaren emakumezkoen taldea 2004an sortu zen. Euskal Ligan jokatzen hasi zen eta bi urtetan Lehen mailara igotzea lortu zuen.

Hasierako urteetan emaitza apala izan zituen, gehienez ere sailkapenaren erdialdean kokatu zen. 2017an Gonzalo Arconada entrenatzailea fitxatu zuen taldeaari bultzada eman nahian eta jauzi kualitatiboa 2019ko Erreginaren Kopa txapelketan egin zuen, pronostikoak hautsiz finalean Atletico Madril 2-1 garaitu eta aurreneko titulu handia eskuratu zuenean. Nahikari García aurrelari urnietarra zen taldeko izarra.

2020an Natalia Arroyo entrenatzaileak hartu zuen taldearen arduna. 2020-21 amaieran hainbat jokalari garrantzitsuk taldea utzi zuten eta maila jeitsiko zela pentsatu bazen ere, inoizko denboraldi onena izan zuten donostiarrek 2021-22koa. 2. postuan sailkatu ziren eta Txapeldunen Liga jokatuko dute. Aurreko faseko aurkaria Bayern Munich izan zuten eta alemaniarrak nagusitu ziren 0-1 anoetan eta 3-1 Munichen. Urte berean bigarren aldiz jokatu zuten Superkopako finala eta 3-0 nagusitu zitzaien Bartzelona taldea.

Urtez urte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbor. Maila Postua Kopa Superkopa EH Kopa Europa
2004-05 Euskal Liga 1.a
2005-06 2. maila
(1. taldea)
1.a
2006-07 Lehen maila 9.a
2007-08 Lehen maila 10.a
2008-09 Lehen maila 10.a
2009-10 Lehen maila 7.a final 1/8
2010-11 Lehen maila 8.a final 1/2 Finalista
2011-12 Lehen maila 7.a Txapelduna
2012-13 Lehen maila 10.a Finalista
2013-14 Lehen maila 7.a final 1/4 Finalista
2014-15 Lehen maila 11.a Finalista
2015-16 Lehen maila 5.a Finalista
2016-17 Lehen maila 8.a final 1/4 Finalista
2017-18 Lehen maila 7.a final 1/4 Finalista
2018-19 Lehen maila 7.a Txapelduna Txapelduna
2019-20¹ Lehen maila 6.a final 1/8 Finalista Txapelduna
2020-21 Lehen maila 5.a final 1/4
2021-22 Lehen maila 2.a final 1/4 Txapelduna
2022-23 Lehen maila 8.a final 1/8 Finalista Txapeldunen Liga,
2. itzulia

2019ko Erreginaren Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
Final 1/8 Valencia CF 1-2 (luz) Erreala
Final 1/4 Erreala 4-0 Rayo Vallecano
Final 1/2 Erreala 3-1 Sevilla FC
Finala Atlético Madril 1-2 Erreala

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko maiatzaren 11
Atletico Madril 1 – 2 Real Sociedad Nuevo Los Cármenes, Granada
Ikusleak: 17.550
Epailea: Martínez Madrona
Esther Gola 15' Gola 18' Kiana Palacios
Gola 60' Nahikari Garcia


2022-2023 Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbk. Postua Jokalaria
1 Espainia ATE Adriana Nanclares
2 Euskal Herria ATZ Iraia Iparragirre
3 Espainia ATZ Ana Tejada
4 Alemania ATZ Michaela Specht
5 Euskal Herria ATZ Maddi Torre
6 Euskal Herria ERD Ane Etxezarreta
7 Euskal Herria AUR Amaiur Sarriegi
8 Espainia ERD Iris Arnaiz
9 Finlandia AUR Sanni Franssi
10 Euskal Herria ERD Nerea Eizagirre
11 Euskal Herria AUR Cecilia Marcos
Zbk. Postua Jokalaria
13 Euskal Herria ATE Elene Lete
14 Euskal Herria ATZ Izarne Sarasola
16 Venezuela ERD Gaby García
17 Serbia ERD Allegra Poljak
18 Euskal Herria AUR Mirari Uria
19 Portugal ERD Ardeia Jacinto
20 Norvegia AUR Synne Jensen
21 Espainia ERD Gemma Gili
22 Kolonbia ATZ Manuela Vanegas
23 Espainia ATZ Alejandra Bernabé
24 Euskal Herria ATE Olatz Santana

Entrenatzaileen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

B taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an Errealaren B taldea eratu zen.

Urtea # Maila Postua
2018-19 5 Gipuzkoako Erregionala 1.a (igo)
2019-20 4 Euskal Liga 1.a
2020-21 3 Lehen Nazionala 1.a
2021-22 3 Lehen Nazionala 5.a
2022-23 4 Lehen Nazionala 1.a (igo)
2023-24 3 2. Federazioa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Urain, Jon O.. «Natalia Arroyo izango da Realeko entrenatzailea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  2. Arratibel Gascon, Ainara. «Urrezko Danborra Realeko futbol eta hockey taldeentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).
  3. «Realaren ereserkia ozen abestu dute Realeko neskek» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]