Edukira joan

Realencyclopädie der classischen Altertumswissenschaft

Wikipedia, Entziklopedia askea
Realencyclopädie der classischen Altertumswissenschaft
Jatorria
Ezaugarriak
Hizkuntzaalemana

Realencyclopädie der classischen Altertumswissenschaft (Antzinaro Klasikoaren entziklopedia), eskuarki "Pauly-Wissowa" deitua, alemaniar entziklopedia bat da, Antzinate klasikoa gaitzat duena. Bere gehigarriekin, ehundik gora liburuki ditu. Bere izenburua sarritan RE edo PW bezala laburtzen da literatura akademikoan. Iturri garrantzitsua da Antzinatearen azterketarako, baina gainezka egin dakioke ikasle hasiberriari.[1]

Hirugarren liburukia, Paulyren azkena, 1844.

Edizioen hurrenkera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Pauly-Wissowa" handia, hiru belaunaldiren lana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen liburukia August Paulyk argitaratu zuen 1839an. Pauly 1845ean hil zen, bere lana amaitu gabe utziz: Christian Waltz eta Wilhelm-Sigismund Teuffel izan ziren 1852an amaitu zutenak. Lehen edizio horrek sei liburuki zituen. Bigarren edizioa 1861ean eta 1866an jarri zen martxan, baina ez zen inoiz amaitu.

1890ean, Georg Wissowak edizio berri eta handinahi bati ekin zion. Hamar urtetan amaitzea espero zuen, baina 84 liburukietatik azkena ez zen 1978ra arte agertu, eta aurkibidea 1980an atera zen.

Artikulu bakoitza arlo bakoitzean ezaguna den aditu batek idatzi du, baina —ez da harritzekoa hiru belaunalditan hedatzen den lan batentzat— azpian dauden hipotesiak erabat aldatzen dira artikuluaren adinaren arabera. Biografia asko Friedrich Münzerrek idatzi zituen.

«Pauly Txikia»

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Pauly-Wissowa”-ren prezioa eta tamaina handia izan da beti eta, hori dela eta, Metzler Verlag-ek "Pauly txikia" (Der kleine Pauly) bost liburukitan argitaratu zuen, 1964 eta 1975 artean.

«Pauly Berria»

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pixkanaka, 1996tik 2003ra, Der neue Pauly izeneko bertsio eguneratu berri bat agertu zen, 15 liburukiz eta aurkibide batez osatua.

Brill's New Pauly

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002 eta 2014 artean Brill's New Pauly: Encyclopaedia of the Ancient World 28 liburukiko ingelesezko edizioa argitaratu zen.

Brill's New Pauly online eskuragarri dago Brill edizioen webgunean, harpidetza bidez (unibertsitateetako liburutegiak bezalako erakundeei zuzenduta, baliabide elektronikoen sorta egiteko).

Pauly-Wissowa indizea CD-Rom-en dago.

Oharrak eta erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) mfranks. (2014-12-09). «Online Resources: Brill’s New Pauly» The Library of Antiquity (kontsulta data: 2026-11-09).
  • August Pauly, Georg Wissowa, Wilhelm Kroll, Kurt Witte, Karl Mittelhaus, Konrat Ziegler, Paulys Realencyclopädie der classischen Altertumswissenschaft: neue Bearbeitung, Stuttgart : J.B. Metzler, 1894-1980.
  • Hubert Cancik, Helmuth Schneider, Der neue Pauly (2003) Entzklopädie der Antike, das klassische Altertum und seine Rezeptionsgeschichte, Stuttgart : J.B. Metzler. 11.611 orrialde. ISBN 3476014703
  • Hubert Cancik, Helmuth Schneider, Manfred Landfester, Christine F. Salazar (2006) Brill's New Pauly: Encyclopaedia of the Ancient World, Brill. ISBN 9004122591

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]