Rebeca Uribe Bone

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rebeca Uribe Bone
Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria1917ko uztailaren 7a
Herrialdea Kolonbia
HeriotzaBilbo2017ko maiatzaren 8a (99 urte)
Hezkuntza
HeziketaPontifical Bolivarian University (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkimika-ingeniaria

Rebeca Uribe Bone (Guatemalako Hiria, 1917ko uztailaren 7a- Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria, 2017ko maiatzaren 8a) ingeniari kimikoa izan zen. Medellingo Unibertsitate Pontifizio-Bolivartarrean Ingeniaritza Kimikoko karreran graduatutako lehen emakumea, eta Kolonbian ingeniaritzan graduatutako lehen emakumea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rebeca Uribe Bone 1917ko uztailaren 7an jaio zen Guatemalako Hirian, Guillermo Uribe Echevarría euskal jatorriko espainiar kontabilitate adituaren eta María Teresa Bone Romero jatorri ingeleseko guatemalarraren alaba.[1]

Guillermo Uribe, Rebecaren aita, Euskal Herritik irten eta Guatemalako Hirira heldu zen 1920an. Denbora gutxira ezagutu zuen Maria Teresa Bone eta berarekin ezkondu zen. Sei seme-alaba, bost emakume eta gizonezko bat, izan ondoren 1928an Guatemala utzi eta Kolonbiara joan ziren. Medellinen finkatu zuten bizilekua eta bertan beste bi seme izan zituzten. Guillermo liberala izan zen, librepentsalaria, bai eta Maria Teresa ere, alaba guztien profesionalizazioa sustatu zuten gurasoak, baina urte horietan ez zen ohikoa, gizonen unibertsitate-karrerak lehenesten baitziren; alabei, berriz, musika, eskuzko arteak, sukaldaritza eta kultura orokorra ikastera animatzen zitzaien, "Ondo" ezkon zitezen eta etxekoandre bikainak izan zitezen.[2]

Uribe Bone familian, bi alaba ingeniariez (Rebeca eta Guillermina) eta sendagileaz gain, laugarren ahizpa Maria Teresak arkitektura-ikasketak aurreratu zituen, baina ez zituen amaitu oso gazte ezkondu zelako, eta bosgarrenak txikitako meningitisa izan zuen. Gaixotasun horren ondorioek karrera bat ikastea eragotzi zioten, baina batxilergoa amaitu zuen. Gizonezkoak hauek izan ziren: zaharrena, pilotua; beste bat, abokatua, eta txikiena, arkitektoa.[2]

Rebekak Medellingo Emakumeen Institutu Zentralean ikasi zuen batxilergoa. Garai hartan, erakunde hori emakumezkoen batxilergoari ateak irekitzen ari zen, eta bertako irakasleak Meatze Eskolako azken urteetako ikasle ugari ziren, matematikari eta kimikari oso onak. Hauek eragina izan zuten Rebekak gero ingeniaritza kimikoa unibertsitate-karrera gisa hautatzeko.[1] Gurasoek oso harrera ona egin zioten erabakiari, eta unibertsitatean sartzera bultzatu zuten, anaia gizonekin egingo zuten bezala. Parekidetasuna, ikasketetan ez ezik, gainerako familia-jarduera guztietan ere, araua izan zen euren etxean.[2]

Era berean, Joaquín Vallejo Arbeláez ingeniari, ekonomialari, diplomatiko, ministro, idazle eta intelektualaren ikaslea izan zen, eta hark eman zizkion kontabilitate ikastaroak. Gainera, kultura orokorreko eta prestakuntza pedagogikoko beste ikastaro batzuk ere hartu zituen.[1]

1945eko urriaren 19an Rebecak bere titulua jaso zuen Unibertsitate Pontifizio Bolivartarrean (garai hartan Unibertsitate Katoliko Bolivartarra), eta diploman, latinez idatzia zegoena, bere gradua "ingeniaritza kimikoko industriala" bezala agertzen zen.[1]

Rebeca, graduatu berria, Bavariako kalitate-sailean hasi zen lanean, eta ingeniari kimiko gisa lehen urtea bete gabe, bere aitaren lagun baten semea ezagutu zuen. Hau euskalduna zen eta Bogotara joana zen denboraldi baterako. Rebeca berarekin ezkondu zen. Ondoren Calin bizi izan ziren, lantegi bat sortu zuten, eta seme bat izan zuten. 80ko hamarkadan Bilbora abiatu ziren.[2]

Rebeca oso emakume bizia zen eta bere kabuz baliatzen zen auzoko kaleetan egunero ibiliz. 95 urterekin izan zuen bizikleta istripu batek behera bota zuen, eta 2017an, ia ehun urte zituelarik, hil egin zen Bilbon.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) «Fallece la primera ingeniera del país» www.upb.edu.co (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (2021-02-23). «Dos pioneras en tiempos difíciles para las mujeres» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).