Rebel Noise

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rebel Noise
Datuak
JatorriaArrasate, Oñati eta Aramaio
Musika motapunk-oi!
Urteak2019 -
Taldekideak
Andoni - Kitarra
Unax - Kitarra
Oihan - Baxua
Iturri - Ahotsa
Manex - Bateria

Rebel Noise Arrasaten 2019 an sortutako punk-rock! musika talde bat da[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreneko kontzertua Arrasateko Gaztetxean eman zuten "Gazte talent" ekitaldian, taldea bi aste lehenago bakarrik osatu zelarik. Izenik ere ez zuten oraindik eta "Musakolako musikariak" izenaz aurkeztu zituzten. Hiru abesti jo zituzten. Aurreneko kontzertu luzea Elkartasun Egunean eman zuten, DATen[2]. Inguruko herrietan kontzertu ugari eman zituzten ondoren.

COVID-19 pandemiak hainbat kontzertu bertan behera uztea ekarri bazien ere, kanta berriak konposatzeko aprobetxatu zuten eta 2022an Infernuko Atean diskoa atera zuten. Bideoklip bat ere sareratu zuten, "Nor naiz ni?" abestiari dagokiona[3].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Infernuko Atean (2022, autoekoizpena)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]