Redingo bastioia

Koordenatuak: 42°49′N 1°38′W / 42.82°N 1.64°W / 42.82; -1.64
Wikipedia, Entziklopedia askea
Redingo bastioia
Redingo bastioiaren ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′N 1°38′W / 42.82°N 1.64°W / 42.82; -1.64
Map

Redingo bastioia Nafarroako Iruñea defentsa gotorleku bat da. Iruñeko harresien atal edo zati bat da eta honen ipar-ekialdo izkinan dago, Zaldi Zuriaren parean. Bertatik Iruñeko iparraldeko Arrotxapea, Arantzadi eta Txantrea auzoak nahiz Ezkaba mendiaren ikuspegi ezinobeagoak daude.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carmen kalearen eta Barbazana pasealekuaren artean dago. [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean sortu zen. Izan zen bezala mantentzen den harresien zati bakarra da. Historikoki, harresitutako gune osoan hobekien defendatutako eta sarbide zaileneko gunetzat hartzen zen. Bere izar-formak, kanoiek, tiro angelu guztiak estaltzea ahalbidetzen zuen. Izarraren mutur bakoitzean garita bat dago.[1]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea