Regina Carter
Regina Carter | |
---|---|
![]() (2006) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Detroit, 1966ko abuztuaren 6a (58 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cass Technical High School (en) ![]() Ingalaterra Berriko Kontserbatorioa Oakland University (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | biolin-jotzailea eta jazz musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | jazza jazz fusion (en) ![]() |
Musika instrumentua | jazz violin (en) ![]() |
Diskoetxea | Atlantic Records Verve Records (en) ![]() Entertainment One Masterworks Okeh |
reginacarter.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Regina Carter (Detroit, Michigan, AEB, 1966ko abuztuaren 6a) estatubatuar jazz biolin jotzailea eta irakaslea da.[1] MacArthur saria jaso zuen, eta Doris Duke Artist Award saria ere bai, eta Pulitzer sariaren epaimahaikide izan da gutxienez hiru aldiz. 2018an, Regina Carter Geri Allen Jazz Camp (lehen New Jersey Performing Arts All-Female Jazz Residency) taldeko zuzendari artistikoa izendatu zuten. [2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau urte zituela hasi zituen biolin klasiko ikasketak, Suzuki izeneko metodoaren bidez, bederatzi urte bete arte. James Carter lehengusua ere saxofoi-jotzailea da. Bigarren mailako Technical High School eskolara joan zen bere hurbileko lagun, Carla Cook jazz abeslariarekin, eta azken horrek Ella Fitzgeralden musikan sartu zuen. Bigarren hezkuntzan Detroit Civic Orchestran jo zuen eta Brainstorm pop-funk taldeko kidea izan zen. Marcus Belgraverekin ikasi zuen jazza.
Musikan lizentziatura lortu zuen Rochesterreko Oakland Unibertsitatean, Michiganen. Bostongo Ingalaterra Berriko Musika Kontserbatorioan ikasi zuen, 1987 urtean jazz ibilbidea bukatu zuelarik.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Carterrek Straight Ahead jazz boskotearen biolin-jole gisa lortu zuen ospea (1995). Taldea Cynthia Dewberry, Gailyn Mckinney, Eilleen Orr eta Marion Hayden musikariek osatzen zuten. 90eko hamarkadaren erdialdean, Branford Marsalis saxofoi-jotzaile estatubatuarrak esan zuen boskoteak «benetan swinga zuela».[3] Taldeak Atlantic Jazz diskoetxeak ekoiztutako hiru disko plazaratu zituen, baita debuterako bi album ere: Body and Soul eta Look Straight Ahead. Dance of the Forest Rain hirugarren diskoa plazaratu baino lehen, Carterrek taldetik bereiztea erabaki zuen, eta bakarlari ibilbideari ekin zion. Lortu zuen arrakastak biolinista garrantzitsu gisa finkatu zuen jazzaren munduan.
Bakarkako albuma Atlantic zigiluarekin argitaratu zuen 1995 urtean, eta, gero, Something for Grace, amari eskainia eta 1997 urtean argitaratua.[3]
2001 urteko abenduan Genova hirian egindako kontzertu batean aurkeztu zen eta Niccolò Paganini biolin jole ospetsuaren doinuak interpretatu zituen. 1743 urtean egindako biolin berarekin Paganiniren Después de un sueño abestia grabatu zuen Verve Records diskoetxearekin.[4]
Suzuki metodoaren hezitzaile, aholkulari eta sustatzaile gisa, Carterrek eskolak eman ditu hainbat erakundetan, besteak beste, Berklee College of Music eta Stanfordeko Jazz Tailerrean.[5][6]
2006 urteko maiatzean Mark Krose (klarinetea), Xavier Davis (pianoa), Alvester Garnett (bateria) eta Matt Parishekin (kontrabaxua) biran egon zen.
Regina Carterrek MacArthur Fundazioaren "Genio" beka irabazi zuen 2006 urteko irailean.[3]
2010 urtean Reverse Thread argitaratu zuen, Afrikako sustraiak berraztertzen zituena.[3] 2018 urtean Geri Allen Jazz Camp´-eko zuzendari artistiko izendatu zuten. Manhattan School of Music-eko eta New Jersey City University-ko irakasleen kidea da.[7]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1995 Regina Carter (Atlantic)
- 1997 Something for Grace (Atlantic)
- 1999 Rhythms of the Heart (Verve)
- 2000 Motor City Moments (Verve)
- 2003 Paganini: después de un sueño (Verve)
- 2006 I'll Be Seeing You: A Sentimental Journey (Verve)
- 2010 Reverse Thread
- 2014 Southern Comfort
- 2017 Ella: Accentuate The Positive
- 2020 Swing States
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Regina Carter» LA Phil (kontsulta data: 2025-05-22).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Regina Carter - Orquesta Sinfónica de Dallas» www.dallassymphony.org (kontsulta data: 2025-05-22).
- ↑ a b c d e «Regina Carter» LA Phil.
- ↑ Regina Carter. Verve Records.
- ↑ Susan M. Barbieri. (febrero/March de 2002). Motor City Maverick. Strings magazine No. 100.
- ↑ Rob Hochschild. (13 de febrero de 2001). String Master. Berklee News.
- ↑ «Regina Carter - Orquesta Sinfónica de Dallas» www.dallassymphony.org.
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Regina Carter» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.