Regina Lago García

Wikipedia, Entziklopedia askea
Regina Lago García
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRegina Lago García
JaiotzaPalentzia, 1897
Herrialdea Espainia
HeriotzaCuernavaca, 1966 (68/69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, psikologoa eta pedagogoa

Regina Lago García (Palentzia, 1897- Mexiko Hiria, 1966) pedagogo, psikologo eta zientzialari espainiarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palentziako familia aberats batean jaioa, Palentziako Eskola Normalean Irakasle ikasketak egin zituen eta Madrilgo Irakasle Ikasketen Goi Eskolan zabaldu zituen, bere promozioko lehena izanik zientzien atalean. Fisika eta Kimikako irakasle izan zen La Lagunako Kanarietako Eskola Normalean (1924) eta, geroago, Lugoko Eskola Normaleko Matematikako irakasle (1927).[1][2]

Gazte-gaztetatik politikoki eta sindikalki konprometitutako emakumea, 1921ean UGTn afiliatu zen, Sorospen Gorriko eta Emakume Antifaxisten Elkarteko kide izan zen.[3]

1928tik 1930era, Ikasketak Hedatzeko Batzordearen beka bat lortu zuen, Genevako J. J. Rousseau institutura joateko, Psikologia Esperimentaleko prestakuntza zabaltzeko eta Suitzako Eskola Normalen funtzionamendua ezagutzeko. Itzulitakoan, Las Repúblicas Juveniles (1931) argitaratu zuen. Lugoko, Segoviako eta Palentziako Eskola Normaletatik igaro ondoren, 1934an Museo Pedagogiko Nazionalean materialen atalburu izateko oposizioa gainditu zuen. Urte berean Emakume Antifaxisten Elkartean eta Nazioarteko Sorospen Gorrian sartu zen.[1]

Juan Comas senarrarekin batera, La práctica de las pruebas mentales y de instrucción (1933) argitaratu zuen.[1]

1936tik 1938ra, Andereen Egoitzarako (Residencia de Señoritas) Batzorde bat izendatzean, Regina izendatu zuten batzorde horretako lehendakari, eta Maria Maeztu ordezkatu zuen. Halaber, 1938an Carabanchelgo (Madril) Hospicio de niñas difíciles-eko zuzendaria izan zen, eta Valentziako inspektorea.[1]

Espainiako gerra zibila amaitzean, Parisera joan zen, eta Haurtzaro Ebakuatuaren Kontseilu Nazionaleko kontseilari pedagogikoa izan zen. Erbestean jarraitu zuen New Yorken eta Mexikon. Mexikoko FETEren batzorde eragilean parte hartu zuen, zenbait urtez Elkartasun Batzordea zuzenduz eta Espainiako irakaskuntzako profesionalei lagunduz.[3] Dirua biltzeko kanpainak egiteaz arduratu zen, premia-egoeran zeuden lankideei laguntzeko, Afrikako kontzentrazio-esparruetan atxilotuak askatzen saiatzeko eta Mexikora iristen ziren maisuen harrera eta kokapena prestatzeko.[4] Bertako hiriburuan hil zen 1966an.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Climatología de la cuenca del Duero (1921)
  • Las Repúblicas Juveniles (1931)
  • La práctica de las pruebas mentales y de instrucción (1933)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d García Colmenares, Carmen. Regina Lago: una psicóloga comprometida con la infancia durante la guerra civil española.. .
  2. a b (Gaztelaniaz) «Regina Lago | La Escuela de la República» laescueladelarepublica.es 2016-04-25 (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
  3. a b Marcos, Beatriz Peyrot. (2011-06-01). «MAESTRAS REPUBLICANAS : REGINA LAGO, profesora y psicóloga» MAESTRAS REPUBLICANAS (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
  4. Secretaría de mujer e igualdad. Pioneras y precursoras hacia la igualdad de género. .[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]