Edukira joan

Rehtaeh Parsons

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rehtaeh Parsons

Bizitza
Jaiotza1995eko abenduaren 9a
Heriotza2013ko apirilaren 7a (17 urte)
Hobiratze lekuaHalifax
Heriotza moduasuizidioa: urkatzea
Jarduerak

Find a Grave: 108131240 Edit the value on Wikidata

Rehtaeh Parsons (Morilla, 1995eko abenduaren 9a - 2013ko apirilaren 7a) Cole Harbour District High School-eko 17 urteko ikasle ohia izan zen. 2013ko apirilaren 4an, hurkatuta bere buruaz beste egiten saiatu zen, Dartmouth-eko (Eskozia Berria, Kanada) bere etxean, eta 2013ko apirilaren 7an zendu zen, bere bizi-egoeraren euskarri zen makina bat itzaltzea erabaki zuenean.

Bere buruaz beste egin baino 17 hilabete lehenago, 2011ko azaroan, ustez taldean egindako bortxaketa baten argazkiak sarean zabaldu izanaren ondorio izan zen haren heriotza. Parsonsen amak, alabaren omenez sortutako Facebookeko orrialde batean, errua bota zien bortxaketa irudiak argitaratzeagatik eta ondoren "jazarpena eta jazarpen mezuak" bidaltzeagatik salatu zituen lau mutilei. Kanadako justizia sistemaren porrota ere salatu zuen, alabak bere buruaz beste egitea erabaki zuelako.[1][1][2][3]

Parsonsen suizidioaren ondotik, Eskozia Berriak lege bat aldarrikatu zuen 2013ko abuztuan, biktimei jazarpen zibernetikoaren aurkako babesa bilatzea eta egilea auzitara eramatea ahalbidetzen duena. 2015eko martxoaren 3an, haren gorpuzkiak lurpetik atera eta erraustu egin zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]