Mallorcaren aurreneko partida jokatu zuen taldea.Real Madrilen aurkako partida.
Reial Club Deportiu Mallorca1916an sortutako Palmako (Balear Uharteak) futbol taldea da, bigarren mailan jokatzen duena. 2020/2021 denboraldirako itzuli zen hona, 2020an jaitsi eta 1. mailan egon eta gero.
Mallorca, 1916an sortu zen Alfonso XIII Foot-Ball Club izenarekin. Alfontso XIII.a Espainiakoak urte berean Errege titulua eman zion eta beraz Real Sociedad Alfonso XIII izena hartu zuen taldeak.
1931ean hartu zuen Real Club Deportivo Mallorca izena eta Lluís Sitjar estadioa 1945ean eraiki zuen.
Bere historian zehar bigarren mailako taldea izan bada ere, 1997-98 urtetik hona lehen mailan aritu da eta emaitza onak lortu ditu, bi aldiz hirugarren izan baita ligan (1999 eta 2001ean). 1998an Espainiako Superkopa jokatu zuen Bartzelonaren aurka (Mallorca Kopako finalista zen) eta irabazi egin zuen. Garai horretan Héctor Cúper argentinarra izan zuen entrenatzaile eta taldeari "La ensaimada mecánica" ezizena jarri zitzaion.
2011-12 denboraldia istilu handiekin hasi zuen eta Michael Laudrup entrenatzaileak alde egitea erabaki zuen. Bera ordezkatzeko Joaquín Caparrós entrenatzaile sevillarra ekarri zuten eta azkenean Europa Leaguera sailkatzear egon zen. Hurrengo denboraldia aldiz oso oker hasi zuen eta bukaera aldera entrenatzaile aldaketarekin itxura hobea eman zuen arren azkenean 18. postuan gelditu zen. Ondorioz 16 denboraldi jarraian lehen mailan egon ondoren bigarren mailara jeitsi zen.
Hurrengo denboraldietan arazo handiak izan zituen bigarren mailan mantentzeko eta 2016-17an maila galdu zuen, baina urtebeterako soilik. Egoera ekonimiko kaxkarrak behartuta, 2. mailako itzuleran 2B mailatik zetorren jokalari multzoa mantendu zuen, fitxaketarik ia egin gabe. Play-offetan sartu zen, eta finalean Deportivo de la Coruña gainditu zuen, Son Moixen joaneko partiduko 2-0 eko emaitzari buelta emanez. Urtebete egin zuen lehen mailan baina 2021ean berriz itzuli zen.
2023-24 denboraldian Errege Kopako finalera iritsi zen Erreala penaltietan gaindituta. Finala 1-0 irabazten hasi bazen ere Athleticek berdindu eta penalti jaurtiketatan titulurik gabe gelditu zen. Javier Agirre zuen entrenatzaile.