Reiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Reiki bidezko tratamendu bat

Reiki (japonieraz: 霊気?) eskuen bitartez, unibertsoko energia, pertsona baten eskuetatik, beste baten gorputzera transmititzeko gai dela dioen medikuntza alternatiboaren praktika da.[1] Japonian du jatorria, Mikao Usui budistak sortu eta garatu zuen terapia hau. "Rei"; arima eta "Ki"; energia[2].

Reikia sasizientzia bat da[3], eta unibertsitateko testu askotan zein aldizkari akademikoetan sasizientziaren adibidetzat hartu ohi da. Erabiltzen duen printzipioa "Ki" da, defendatzaileek bizitza indar unibertsaltzat dutena, nahiz eta ez dagoen inongo ebidentzia enpirikorik horrela indarra existitzen dela babesteko[4][5].

Ikerketa klinikoak erakutsi du reikia ez dela eraginkorra inongo gaixotasun edo arazo mediko konpontzeko, tartean minbizia[6], neuropatia diabetikoa[7], antsietatea eta depresioa[8]; beraz, ezin da alderatu inongo tratamendu medikorekin. Plazeboarekin alderatuz egin diren ikerketek erakutsi duela ematen plazeboak baino emaitza hobeak. Emaitza positiboak eman dituzten ikerketa gutxi batzuek, arazo metodologiko nabarmenak dituzte[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Shuffrey, Sandi Leir. (2005). Reiki : ejercicios para la curación y el equilibrio. Evergreen ISBN 3-8228-4201-X. PMC 190861270. Noiz kontsultatua: 2021-05-01.
  2. (Ingelesez) «Home : Oxford English Dictionary» www.oed.com Noiz kontsultatua: 2021-05-02.
  3. Semple, David. (2013). Oxford handbook of psychiatry. (3rd ed. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 978-0-19-969388-7. PMC 810946942. Noiz kontsultatua: 2021-05-02.
  4. a b (Ingelesez) Lee, M. S.; Pittler, M. H.; Ernst, E.. (2008). «Effects of reiki in clinical practice: a systematic review of randomised clinical trials» International Journal of Clinical Practice 62 (6): 947–954. doi:10.1111/j.1742-1241.2008.01729.x. ISSN 1742-1241. Noiz kontsultatua: 2021-05-02.
  5. (Ingelesez) «Reiki: Fraudulent Misrepresentation | Science-Based Medicine» sciencebasedmedicine.org 2014-06-12 Noiz kontsultatua: 2021-05-02.
  6. American Cancer Society complete guide to complementary & alternative cancer therapies. (2nd ed. argitaraldia) American Cancer Society 2009 ISBN 978-0-944235-71-3. PMC 150366165. Noiz kontsultatua: 2021-05-02.
  7. (Ingelesez) Bril, V.; England, J.; Franklin, G. M.; Backonja, M.; Cohen, J.; Toro, D. Del; Feldman, E.; Iverson, D. J. et al.. (2011-05-17). «Evidence-based guideline: Treatment of painful diabetic neuropathy: Report of the American Academy of Neurology, the American Association of Neuromuscular and Electrodiagnostic Medicine, and the American Academy of Physical Medicine and Rehabilitation» Neurology 76 (20): 1758–1765. doi:10.1212/WNL.0b013e3182166ebe. ISSN 0028-3878. PMID 21482920. PMC PMC3100130. Noiz kontsultatua: 2021-05-02.
  8. Joyce, Janine; Herbison, G Peter. (2007-10-17). Reiki treatment for psychological symptoms. John Wiley & Sons, Ltd doi:10.1002/14651858.cd006833. Noiz kontsultatua: 2021-05-02.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]