Renaud de Châtillon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Reinaldo Châtillongoa» orritik birbideratua)
Renaud de Châtillon

Bailiff of the kingdom of Jerusalem (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaFrantziako Erresuma, 1120
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaHittin (en) Itzuli1187ko uztailaren 4a (66/67 urte)
Heriotza modua: burugabetzea
HiltzaileaSaladin I.a
Familia
AitaHervé II, Lord of Donzy
Ezkontidea(k)Constance of Antioch (en) Itzuli  (1153, 1153 (egutegi gregorianoa) -
Stephanie of Milly (en) Itzuli  (1177, 1177 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
LeinuaHouse of Châtillon-sur-Loing (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakerregeordea eta zalduna
Zerbitzu militarra
Graduazaldun
Parte hartutako gatazkakBattle of Hattin (en) Itzuli
Battle of Montgisard (en) Itzuli
Crusader raids on the Red Sea (en) Itzuli
Siege of Kerak (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 8273296 Edit the value on Wikidata

Renaud de Châtillon (Châtillon-sur-Loire, 1125 aldean - Hattin, Siria, 1187ko uztailaren 4a) frantses buruzagi militarra izan zen. Gurutzadetako kristau militar nagusietako bat izan zen 1147-1187 bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antiokiako printzea izan zen 1153-1160 urteetan, hango printzesa Konstantzarekin ezkondurik. Armeniarren, bizantziarren eta musulmanen aurka borrokatu zen. Haiek preso eduki zuten 1160-1177 bitartean. Ondoren Jordan ibaiaren haranzko lurretako jaun izan zen. Musulmanen karabanei eraso asko egin zizkien hurrengo urteetan. Tiberiadesko guduan berriro preso hartu zuten musulmanek, orduan Guy Lusignangoaekin batera, eta 1187an Saladinek bere eskuz hilarazi zuen.

Imad al-Din arabiar kronikariak honela deskribatu zuen Renaud de Châtillonen heriotza (arabiar kroniketan Renaud, Arnat izenez deitua da):

« Salah al-Dinek Guy Lusignangoa erregea bere albora gonbidatu zuen, Arnat dendara sartzean, Salah al-Dinek erregearen aldamenean jarrarazi eta bere gaiztakeriak oroitarazi zizkion: "Zenbat aldiz hitza eman eta hautsi duk, errespetatu ez dituan zenbat akordio sinatu dituk!" Arnatek bere itzultzaileari hau erantzun zezan agindu zion: "Errege guztiek honela jokatu izan dute. Haiek egin ez dutenik ez dut nik egin." Bien bitartean, Guy egarriz aspereneka, burua mozkor baten moduan atzera-aurreratuz eta bere aurpegiak sekulako izua erakusten zuela zegoen. Salah al-Dinek hari hitz lasaigarriak zuzendu, ur izoztua eman ziezaioten agindu eta Guyri edateko eskaini zion. Erregeak edan eta ondoren gainontzeko ura Arnati eman zion, Arnatek ere ur hartatik edan zuelarik. Orduan sultanak Guyri honakoa esan zion: "Arnati ura eskaintzeko baimenik ez didak eskatu. Ez nauk, hortaz, hari mesede hori emateko derrigortua. Hitz horiek aipatu ostean, sultana dendatik atera, zaldi gainean jesarri eta urrundu egin zen, presoak haren hitzekin erabat izuturik utziz. Sultanak bere gudarosteak ikuskatu eta dendara itzuli zen. Jada bertan, Arnat bere aurrera ekar zezaten agindu zuen, harengana ezpata eskuan zuela aurreratu eta bat-batean lepoa eta omoplatoaren artean ezpata-kolpea eman zion. Arnat seko hilda lurrera erori zen, morroiek lepoa ebaki eta haren gorpua hanketatik tiraka erregearen oinetan laga zuten, erregea dardarka hasi zen. Salah al-Dinek erregea hain ikaratua ikusita, ahots lasaigarriz honako hau esan zion: "Gizon hau gaiztoa eta zitala izateagatik hil da."[1] »


Guyri bizia barkatu zitzaion. Damaskon denbora batez preso egon ondoren, egoera onean zegoela askatasunean laga zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Maalouf, Amin. (2005). Las cruzadas vistas por los árabes. Madril: Alianza Editorial, 270-271 or..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Renaud de Châtillon Aldatu lotura Wikidatan