Reiner Kunze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Reiner Kunze
Reiner Kunze Schorndorf 2012-01-29.JPG
Bizitza
Jaiotza Oelsnitz, Erzgebirge Itzuli1933ko abuztuaren  16a (86 urte)
Herrialdea  Alemania
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa
Hezkuntza
Heziketa Leipzigeko Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, idazlea, poeta eta itzultzailea
Lantokia(k) Leipzig
Jasotako sariak
Kidetza Sächsische Akademie der Künste Itzuli
Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Bavarian Academy of Fine Arts Itzuli
Genero artistikoa olerkigintza
Prosa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Sozialista Batua
IMDb nm0475360
www.reiner-kunze.com/
Reiner Kunze Signature.jpg

Reiner Kunze (Oelsnitz, Erzgebirge, Alemania, 1933ko abuztuaren 16a) alemanezko idazlea eta itzultzailea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meatzari baten semea, hamasei urterekin Alemaniako Batasun Sozialistako (alemanez, Sozialistische Einheitspartei Deutschlands) kide egin zen. 1951-1955 urte-bitartean Kazetaritza, Filosofia, Literatura, Musika eta Artearen Historiako ikasketak egin zituen. Ikasketak bukatuta, unibertsitatean eskolak eman zituen, eta garai hartan zalantzan jartzen hasi zen estatu sozialista. Salaketak jartzeko eta iraultzaren aurkako ekintzetan parte hartzeko deia egin zuen, eta horrek guztiak krisi fisiko-psikiko sakona eragin zion. Gauzak horrela, makinaria astuneko industria baten urtzaile laguntzaile hasi zen.

1961-1962 urteetan sarritan bidaiatu zuen Txekoslovakiara, eta han ezagutu zuen Kunzeren bigarren emazte izango zen Elisabeth Littnerova txekiar sendagilea, txekiar poesiaren alemanerako itzultzaile bikainenetako bat bihurtuko zena. Varsoviako Ituneko gudarosteak Txekoslovakian sartu zirenean, alderdia utzi zuen. Horren ondorioz, haren izena zikintzen saiatu ziren, eta estatuaren etsai deklaratu zuten. Handik aurrera haren testuak Alemaniako Errepublika Federalean baizik ez ziren argitaratu: Sensible Wege (1969, Bide sentiberak); Der Löwe Leopold (1970, Leopoldo lehoia). Denboraldi luzean debekatuta egon ondoren, berriro argitaratzeko baimena eman zioten Alemaniako Errepublika Demokratikoan. 1973an poema-bilduma bat argitaratu zuen: Brief mit dem blauen Siegel (Gutuna zigilu urdinarekin).

Baina handik hiru urtera Die wunderbaren Jahre (1973, Urte zoragarriak) argitaratu zuenean —liburua Alemaniako Errepublika Demokratikoaren (AED) kritika zorrotza da, gazteei zuzendua— AEDko Idazle Elkartetik bota zuten. Handik gutxira, AEDtik alde egin behar izan zuen.

Haren beste lan batzuk: Vögel über dem Tau (1959, Hegaztiak ihintzetan); Aber die Nachtigall jubelt (1962, Baina erresiñola pozten da).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Reiner Kunze Aldatu lotura Wikidatan