Reinhold Messner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Reinhold Messner
Reinhold Messner
Reinhold Messner mendizalea 2012ko abuztuan.
Datu pertsonalak
Izen osoa Reinhold Messner
Jaio 1944ko irailaren 17a
(79 urte)
Italia Brixen-Bressanone
Hego Tirol (Italia)

Reinhold Messner (Brixen-Bressanone, Hego Tirol, 1944ko irailaren 17a) alemaniar hizkuntzadun alpinista italiarra (bere eskualdeko biztanle gehienen antzera).

Biografia

Villnöß herrian hazi zen, familiaren baserrian, eta bertako Dolomitetan eta Alpeetan eskalatzeari ekin zion.

Messner izan zen Everest mendian bakarrean eta oxigenorik gabe igotzen lehena 1980an, bai eta Nanga Parbat. Antartida alde batetik bestera gurutzatu zuen inolako kanpo laguntzarik gabe.

Idazle eta hizlari den aldetik ere nabarmentzen da.

Gaur egun mendizaletasunarekin zer ikusia duten negozietan jarduten du. 1999 eta 2004 urteen artean Europar Legebiltzarreko biltzarkide izan zen Italiako alderdi Berdeen ordezkapenean.

Munduko lehenengo pertsona izan zen hamalau zortzimilakoak igotzen, eta beste hainbat marka utzi du.

Zortzimilakoak

Zinema

2012an bere bizitzari buruzko Messner izeneko dokumentala estreinatu zen.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Reinhold Messner Aldatu lotura Wikidatan