Rekiario

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rekiario

Galiziako Erresumako monarka

448 - 456
Sueboen erregea

Bizitza
Jaiotza415
HerrialdeaGaliziako Erresuma
HeriotzaPorto456ko abendua (egutegi gregorianoa) (40/41 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
AitaRekila
Ezkontidea(k)wife of Rechiar (en) Itzuli
Anai-arrebak
Familia
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaNicene Christianity (en) Itzuli
paganismo germaniarra
Chalcedonian Christianity (en) Itzuli

Rekiario (?-456), sueboen errege izan zen 448tik hil zen arte.

Tronura, 448an iritsi zen, bere aita, Rekila erregea hil ondoren. Godoekin egin zuen bere hasierako aliantzak, bere posizioa indartzeko, erresuman godoen eraginerako ateak ireki zituen, Rekiario, Teodoredoren alabarekin ezkondu zenean areagotu egin zena, eta jentilen erlijioari uko egin zion, arrianismora bihurtzeko, Teodoredok aginduta, 449an. Txanpon propioa ekoitzi zuen lehen errege europar kristaua izan zen.

Baskonia suntsitu zuen, ondoren, Erromatar Inperioaren aurka joateko noiz behinkako erasoetan. Rekiariok, baskoiekin aliantzan, Ebroren harana domeinatu zuen, eta 449tik 452 bitartean, Tarraconense probintziaren zati bat.

Etsaitasun garai hau, Fortunatus eta Manricus konteekin bake itun bat sinatuz amaitu zen, non Cartaginense eta Tarraconense probintzietatik erretiratzeko konpromisoa hartzen zuen. 456an, Rekiariok bake itun hau hautsi zuen baskoiei laguntzera joan zenean, berriz, erretiratu zen lurrak inbadituz. Baina bisigodoek, aurretik aliatu izan zituenak, ez zuten Sueboen Erresumaren sendotzea onartuko probintzia hartan, eta Teodoriko II.a buru zutela, sueboak garaitu zituzten Orbigo ibaiaren ertzean, Rekiario, gudu hau amaitu eta gutxira harrapatua eta, jarraian, exekutatua izan zelarik.

Rekiario hil zenean, bisigodoek Gallaecia inbaditu zuten, Teodoriko II.ak, lurraldeko buruzagi bezala, Agiulfo utziz, hainbeste gehiegikeria egin zituena, hispaniar-erromatar biztanleriaren eta baita sueboen matxinada ere eragin zuela, azken hauek, Rekiarioren oinordekotza nahi zuten batzuk buru zituztela, eta gerra zibil lazgarri eta nahaspilatsu bat hasi zutenak.


Aurrekoa
Rekila
Sueboen erregea
448-456
Ondorengoa
Agiulfo


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.