Remedios Varo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Remedios Varo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría de los Remedios Alicia Rodriga Varo y Uranga
JaiotzaAnglès1908ko abenduaren 16a
Herrialdea Espainia
BizilekuaMadril
Paris
Mexiko Hiria
Bartzelona
HeriotzaMexiko Hiria1963ko urriaren 8a (54 urte)
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
(1924 - 1929)
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea eta marrazkilaria
Lantokia(k)Paris
Mexiko Hiria
Bartzelona eta Madril
KidetzaSociedad de Artistas Ibéricos (en) Itzuli
Grupo Logicofobista (en) Itzuli
Mugimenduasurrealismoa
Genero artistikoafigure (en) Itzuli
paisaia margolaritza
interior view (en) Itzuli

remediosvaro.com
Find a Grave: 14512970 Edit the value on Wikidata

María de los Remedios Alicia Rodriga Varo y Uranga (Anglès, Girona, 1908ko abenduaren 16a - Mexiko Hiria, 1963ko urriaren 8a), Remedios Varo izenarekin ere ezaguna, margolari surrealista, idazlea eta artista grafikoa izan zen.

Madrilgo San Fernandoko Akademian ikasi zuten lehen emakumeetako bat izan zen. 1932an Bartzelonan bizitzen jarri zen, eta bertan publizitateko diseinatzaile gisa lan egin zuen, eta Kataluniako Logicophobista talde surrealistan sartu zen. 1937an Parisera joan zen Benjamin Péret poeta surrealistarekin eta 1941ean, naziak Frantziako hiriburura iristearekin batera, Mexikora erbesteratu zen. Ez zen inoiz Espainiara itzuli.

Varoren lanak bere irudimenetik sortutako mundua dakar non alderdi zientifikoa, mistikoa, esoterikoa eta magikoa nahasten diren.

Kontrako ustea zabalduta badago ere, Remedios Varok ez zuen inoiz Mexikoko nazionalitatea eskuratu, baina ez zen inoiz itzuli jaioterrira.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anglèsen jaio zen, Gironan, baina 9 urte zituela familia osoa Madrilera aldatu zen. Bere aita, Rodrigo Varo y Zejalvo, ingeniaria eta librepentsalaria, esperanto ikaslea, gai sozialen eta mineralogiaren zalea, Andaluziako Cabra herrikoa zen. Bere ama, berriz, Ignacia Uranga y Bergareche, Argentinan jaioa zen eta guraso euskaldunak zituen. Remedios hiru anai-arrebatan bigarrena zen, eta beste biak mutilak ziren, Rodrigo eta Luis.

Bihotzeko arazoak izan zituen bizitza osoan eta txikitatik izan zuen pinturarako joera.

Rodrigo Varoren lanbidea zela eta, familiak berriz aldatu behar izan zuen, lehenik Marokora eta 1917an Madrilera, non Remediosek oinarrizko hezkuntza jaso zuen eskola katolikoetan eta geroago formakuntza artistikoa.

1924an, hamabost urte zituela, aitak bultzatuta, San Fernandoko Akademian sartu zen, eta akademiako lehen emakumezko ikasleetako bat izan zen. Garai horretan solasaldiak eta bizipenak partekatu zituen Ikasle Egoitzan artistekin, García Lorca eta Dalírekin, adibidez. 1930ean Madrilgo Marrazkilarien Batasunak antolatutako erakusketa kolektiboan parte hartu zuen, eta urte hartan bertan, ikasketak amaitutakoan, irailaren 6an ezkondu zen Akademiako lankide batekin, Gerardo Lizarragarekin, Donostiako San Bizente elizan. Parisera joan eta han bizi izan ziren urtebetez.

1932an, Espainiara itzuli eta Bartzelona errepublikanora jo zuen, Gràcia auzoan bizitzera, han baitzituen etxea eta estudioa, Lesseps plazan[1] eta publizitateko ilustratzaile gisa ere lan egin zuen. Bartzelonan garai hartako giro politiko-libertarioan eta sortzailean sartu zen bete-betean.

1935ean Esteban Francés margolari surrealistarekin partekatu zuen estudioa eta honek André Bretonen zirkulu surrealistan aurkeztu zuen. Urte hartan bertan, Gerardo Lizarragarengandik banatu zen. Uztailean Marcel Jean iritsi zen Bartzelonara Óscar Domínguezekin, eta denen artean gorpu guztiz finak egin zituzten, collage harrigarriak sortuz. Urte berean bere marrazkiak erakutsi zituen Madrilen Josep-Lluís Floritekin batera, eta bere margolanen artean Composición izenekoa dago.

Logicophobista talde surrealista katalanarekin bat egin zuen[1]; haien asmoa zen arimaren barne egoera mentalak irudikatzen saiatzea, horrelako egoerak iradokitzen dituzten formak erabiliz. Talde horrekin elkarlanean, Remedios Varok L'Agent Double margotu zuen, bere estilo pertsonalaren aurrerapena. 1936ko maiatzean Logikofobia erakusketa historikoan parte hartu zuen Bartzelonako Catalònia liburu dendan artista hauekin batera: Artur Carbonell, Leandre Cristòfol, Àngel Ferrant, Esteve Francès, Gamboa-Rothwoss, AG Lamolla, Ramon Marinel·lo, Joan Massanet, Maruja Mallo, Àngel Planells, Jaume Sans, Nadia Sokolova eta Joan Ismael.

Espainiako gerra zibilean errepublikanoen alde egin zuen. Garai hartan eta errepublikanoei laguntzen ari zela, Benjamin Péret poeta surrealista frantziarra ezagutu zuen, Bartzelonara joana Nazioarteko Brigadetan[1]. 1937an, Péretek eta Remediosek Frantziara ihes egin zuten, bakoitzak bere aldetik, eta Parisen elkartu ziren gero; han egon ziren naziek okupatu arte 1941ean. Parisen, Remediosek ezagutu zituen André Breton, Max Ernst, Victor Brauner, Joan Miró, Wolfgang Paalen, Dora Maar eta Leonora Carrington.[2]

1937an Tokioko Surrealismoaren Nazioarteko Erakusketan parte hartu zuen eta Le désir (1935) lana Frantziako Minotaure aldizkari surrealistaren 10. zenbakian eman zen argitara. Pariseko eta Amsterdameko erakusketetan ere parte hartu zuen. Kolaboratu zuen Diccionnaire abrégé du surréalisme argitalpenean eta bere lanetako batzuk Trajectoire du Rêve eta Visage du Monde aldizkarietan agertu ziren. Latinoamerikarrentzako interprete eta itzultzaile lanak egin zituen.

Bigarren Mundu Gerra eta erbestea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Péret senarra espetxeratu zuten Bigarren Mundu Gerran parte hartzeari uko egin ziolako, naziak Paris inbaditzera zihoazela[3]. Remedios ere espetxeratu zuten, eta askatu ondoren lagun talde batekin alde egin eta Marseillara joan zen bizitzera, bertan errefuxiatu artista gehiagorekin eta intelektualekin, Villa Air-Bel-en, herrialdea uzteko bisaren zain. New Yorketik artista eta intelektualei Europatik ateratzen laguntzen zien Larrialdietako Salbamendu Batzordeko Varian Fry kazetariari esker, 1941eko urrian Casablancara (Maroko) iristea lortu zuten. Herrialde hartan hilabetea eman eta 1941eko azaroaren 20an Mexikora zihoan Serpa Pinto itsasontzia hartu zuten. Garai hartan, Lázaro Cárdenas presidente mexikarrak errefuxiatu politikoak hartzearen aldeko politika zuen, eta horri esker lanari ekin ahal izan zioten Mexikon.

Mexikoko etapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikoko 1940ko Nazioarteko Surrealismo Erakusketan, Inés Amorrek Mexikoko Arte Galerian zuzendutakoan, Remediosen Memoria de la Walkyria izeneko margolana egon zen ikusgai. Mexikon finkatu ondoren, Péret eta Remedios lagunen eta artisten zirkulu batean sartu ziren, non kide baitziren, beste batzuen artean, César Moro, Esteban Francés, Kati Horna[4], Gerardo Lizarraga, Leonora Carrington, Octavio Paz eta Eva Sulzer, erbesteratutako artisten mezenas garrantzitsua izan zena. 1940ko hamarkadan, Remediosek eskulanak, dekorazio eta publizitate lanak egin zituen, horietako batzuk Marc Chagallekin batera, Arte Ederren Jauregian estreinatutako Aleko balleterako jantzietarako. 1946ko maiatzaren 10ean Péretekin ezkondu zen Cholulan (Puebla), horri esker Hego Amerikan zehar bidaiatzeko pasaportea lortzeko.

1947an Benjamin Péretengandik banandu zen, eta poeta Parisera itzuli zen. Aurretik Mexikon izandako harremanei eta bere jarduerei esker, urte hartan Remedios Venezuelara joan zen, Latinoamerikako Institutu Frantseseko espedizio zientifikoko kide gisa, eta han eltxoei buruzko azterketa mikroskopikoak egin zituen paludismoaren aurkako kanpainaren barruan. Han, amarekin eta bere anaia Rodrigorekin ere elkartu ahal izan zen. Venezuelan, entomologiako marrazkilari gisa lan egiteaz gain, Bayerrentzako publizitate kartelak egiten jarraitu zuen eta bolada batez Venezuelako Malariologia Institutuan ere lan egin.

1949an Mexikora itzuli zen, eta han jarraitu zuen lanean publizitateko ilustratzaile gisa. 1952an berriro ezkondu zen, oraingoan Walter Gruen politikari errefuxiatu austriarrarekin. Hortik aurrera margotu beste lanik ez zuen egin. 1955ean, bere lanak jendaurrean aurkeztu zituen lehen erakusketa kolektibo batean, Mexiko Hiriko Diana galerian, eta hurrengo urtean bakarkako erakusketa bat egin zuen.[5]

Mexikon egon zen bitartean, Frida Kahlo, Diego Rivera eta beste artista batzuk ezagutu zituen, baina erbestean zeuden beste intelektual batzuekin adiskidetasun lotura sendoagoak izan zituen, bereziki Leonora Carrington margolari surrealista britainiarrarekin. Haien arteko adiskidetasuna funtsezkoa izan zen bientzat, bai margolanetan bai idazlanetan[1].

1955ean egin zuen bere lehen erakusketa Mexikon. 1958an, Varok lehen saria irabazi zuen Emakumezkoen Plastikaren Lehen Aretoan, Excélsior galerietan.

Mexikar muralismoaren garaian nabarmendu zen, ez muralista gisa, baizik eta Mexikoko hainbat erakundetan erakutsitako margolanekin, besteak beste, Kardiologia Institutu Nazionalean, Retrato del doctor Chávez (1957) margolana jarrita (bere kardiologoa zen Ignacio Chávez mediku mexikarrari egindako omenaldia).

Remediosen bizitza mistizismoaz inguratuta zegoen, eta bere intereseko gaiak teoria psikoanalitikotik alkimiara artekoak ziren, eta hala azaltzen da bere margolan askotan.

Adibidez, 1961ean egin zuen triptikoan, Hacia la torre, Bordando el manto terrestre eta La huida ieneko lanek osatutakoan, bere bizitzaren irudikapen surrealista egin zuen. Eta 1960ko Mujer Saliendo del Psicoanalista margolanean nabarmena da psikoanalisiaren eragina.

Bere bizitzaren bukaerara arte ez zuen lortu pinturari esker bizitzea. Bizirauteko lan artistikokoak egin behar izan zituen beti, batez ere publizitateko ilustratzaile gisa. Musika tresnak eta altzariak ere margotu zituen; Florián Reyren The Damned Village filmeko eszenografiak egin zituen; Giorgio de Chiricoren margolanen kopiak egin zituen enkarguz, eta antzerkirako eta balletarako jantziak eta burukoak diseinatu zituen Leonora Carrington eta Marc Chagallekin batera.

1963ko urriaren 8an hil zen Mexiko Hirian miokardioko infartu baten ondorioz. Bere estudioan margotu zuen azken lana zegoen, Naturaleza muerta resucitando, bai eta bere hurrengo margolanaren zirriborroa ere, Música del bosque.

Hil zenean, André Bretonek honakoa idatzi zuen: "Surrealismoak beretzat eskatzen ditu goizegi alde egin zuen sorginaren lanak".

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roulotte, 1955.

Remedios Varo alkimiaren artistatzat hartuta dago, bere margolanetan inkontzientearen maitagarri-ipuinetatik ateratzen diren munduak berpizten dituena[1]. Margolariaren lana zabala eta konplexua da, eta estilo bereizgarria du eta antzematen erraza. Mercè Ibarz kultura kazetari eta ikerlari katalana nabarmendu da haren memoria berreskuratzeko lanean.

Remediosen margolanetan maiz ageri dira giza figura estilizatuak zeregin sinbolikoak egiten, elementu oniriko eta arketipikoekin.

Bere obra osoa mistizimo giroak inguratzen du, mundu laiko modernoaren figura adierazgarrietan gorpuztuak. Bere margolanetan ikonografia zientifikoarekiko zaletasun nabarmena ageri da. Horregatik, urteen poderioz margolariaren lanak gero eta maizago erabili dira dibulgazioko literaturan.

Bere mihiseak zorroztasun handiz eginak daude, eta batasun kosmikoa eta errealitatearen plano desberdinen arteko loturak islatzen dituzte: materia eta izpiritua, animalien, gizakien eta landareen mundua. Surrealistak liluratu zituen bere gai nagusietako bat emakumezko aztiarena da, inkontzientearekin gizonezkoek baino lotuagoa eta goi mailako ahalmenez hornitua. Originala da, batzuetan hain mespretxatua den etxeko giroan kokatzen duelako.

Remedios Varo bere lana Mexikon ezagutzera eman eta zabaldu zuen lehen emakumezko artistetako bat da, bertan bizi ziren beste artista batzuekin izan zituen harreman pertsonalei esker, hala nola Leonora Carrington margolari britainiarrarekin eta XX. mendearen erdialdeko elite artistiko eta intelektual mexikarreko beste batzuekin.

Bere margolanetako asko Mexiko Hiriko Arte Modernoko Museoan daude, eta askotan jarri dira ikusgai aldi baterako erakusketetan.

Remedios Varoren lanak eragin handia izan du artearen munduan, batez ere Mexikon, harrera egin zion herrialdean, batez ere bertan baita ezaguna margolaria.

Lan adierazgarrien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1935 El tejido de los sueños
  • 1938 Las almas de los montes o Los espíritus de la montaña
  • 1942 Gruta mágica
  • 1943 Paisaje Torre Centauro
  • 1944 Ruedas metafísicas
  • 1944 Invierno
  • 1945 A mi amigo Agustín Lázaro
  • 1947 Paludismo (Libélula)
  • 1947 Laboratorio
  • 1947 El hombre de la guadaña (Muerte en el mercado)
  • 1947 La batalla
  • 1947 Tiforal
  • 1947 Insomnio I
  • 1947 Gitana y Arlequín
  • 1947 Amibiasis o Los vegetales
  • 1948 Dolor
  • 1948 Títeres vegetales
  • 1948 Mujer en rojo
  • 1948 Dolor reumático I
  • 1948 Dolor reumático II
  • 1948 Alegoría del Invierno
  • 1950 Valle de la luna
  • 1950 Mujer sedente
  • 1951 Personajes Libélulas
  • 1951 El jardín del amor
  • 1953 Premonición
  • 1954 Espacio tiempo
  • 1955 Simpatía o La rabia del gato
  • 1955 Ciencia inútil o El alquimista
  • 1955 Ermitaño meditando
  • 1955 La revelación o El relojero
  • 1955 Trasmundo
  • 1955 Ruptura
  • 1955 El flautista
  • 1955 El paraíso de los gatos
  • 1955 Creación con rayos astrales
  • 1956 A la felicidad de las damas
  • 1956 La calle de las presencias ocultas
  • 1956 Tres destinos
  • 1956 Vuelo mágico
  • 1956 Cazadora de astros
  • 1956 Energía cósmica
  • 1956 Hallazgo
  • 1956 Los ancestros o Poema
  • 1956 El malabarista o El juglar
  • 1956 Tejedora
  • 1956 La tejedora roja
  • 1956 La tejedora de Verona
  • 1957 Creación de las aves
  • 1957 Modista
  • 1957 Caminos tortuosos
  • 1957 Mujer con esfera
  • 1957 Bruja que va al Sabbat
  • 1957 Reflejo lunar
  • 1957 El gato helecho
  • 1957 Retrato de Pilar y Clara Arnús
  • 1957 Vagabundo
  • 1957 Elixir
  • 1957 El otro reloj
  • 1958 Papilla estelar
  • 1958 Visita inesperada
  • 1958 La discreción
  • 1958 Creación del mundo o Microcosmos
  • 1958 La despedida
  • 1959 Exploración de las fuentes del río Orinoco
  • 1959 Catedral vegetal
  • 1959 El visitante
  • 1959 Encuentro (La cita)
  • 1959 Trovador
  • 1959 Locomoción capilar
  • 1959 El Minotauro
  • 1959 Ritos extraños
  • 1960 Mimetismo
  • 1960 Esquiador (Viajero)
  • 1960 Mujer saliendo del psicoanalista
  • 1960 Visita al cirujano plástico
  • 1960 Hacia la torre
  • 1960 Tránsito en espiral
  • 1960 Nacer de nuevo
  • 1961 Vampiro
  • 1961 Planta insumisa
  • 1961 Tejiendo el manto terrestre
  • 1961 Monja en bicicleta
  • 1961 Personaje
  • 1962 Vampiros vegetarianos
  • 1962 Fenómeno de ingravidez
  • 1962 Tránsito espiral
  • 1962 Taxi acuático
  • 1962 Arquitectura vegetal
  • 1962 Caballero encantado
  • 1962 Emigrantes
  • 1963 Naturaleza muerta resucitando
  • 1963 Los amantes
Hegaldiaren xehetasuna, 1961.

Hil ondoko omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2007an Zoe Valdés Kubako idazleak "La cazadora de astros" eleberria argitaratu zuen eta bertan artistaren historia berreskuratu zuen.[6]
  • 2008an Bartzelonako hiriak Diagonal Mar auzoko lorategi batzuetan plaka bat ezarriz eta margolariaren izena emanez egin zion aitortza: "Jardines Remedios Varo".
  • 2008. eta 2009. urteetan artean, Bartzelonako Unibertsitateak nazioarteko mintegiak antolatu zituen Remedios Varo margolaria, gerrak hartaratuta, erbesteratu izanaren 70. urteurrena gogoratzeko, eta artistaren figura ezagutzera emateko bere sorterrian, Katalunian. Ponentziak Remedios Varo. Ezagutzaren, sorkuntzaren eta erbestearen bideak (2013) liburuan bildu ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Katalanez) «Remedios Varo, pintora, torna a Gràcia» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  2. (Gaztelaniaz) «El regreso de los surrealistas catalanes» La Vanguardia 2016-02-23 (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  3. (Gaztelaniaz) Tibol, Raquel. (2014-06-30). Buñuel y Remedios Varo: Dos momentos del surrealismo en México. Penguin Random House Grupo Editorial México ISBN 978-607-31-2501-7. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  4. «Dossier de lectura Remedios VaroFuga epistolar Malba» www.malba.org.ar (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  5. «cul1» www.jornada.com.mx (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  6. «Remedios Varo | Líderes | Trabajo : Hoymujer» web.archive.org 2008-11-22 (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • VV.AA. (2010). Walter Gruen y Ricardo Ovalle, ed. Catálogo razonado / Catalogue raisonné. Ediciones Era. ISBN 978-968-411-678-8.
  • Varo, Remedios (2010). A veces escribo como si trazara un boceto. Los escritos de Remedios Varo. Edición de Edith Mendoza Bolio. Iberoamericana Editorial Vervuert, S.L. ISBN 978-84-8489-525-1.
  • Cartas, sueños y otros textos. Introducción y notas de Isabel Castells. México: Ediciones Era. ISBN 978-968-411-394-7.
  • Andrade, Lourdes (1996/2001/2002). Remedios Varo: las metamorfosis. Tercera edición. México, D.F.: Consejo Nacional para la Cultura y las Artes: Dirección General de Publicaciones. ISBN 978-970-18-8389-1.
  • Tere Arcq, Fariba Bogzaran, Peter Engel, Walter Gruen, Janet Kaplan, Sandra Lisci, Jaime Moreno Villarreal, Alberto Ruy Sánchez (2008/2015). Cinco llaves del mundo secreto de Remedios Varo. Cartoné, ilustraciones en color. Artes de México. Reedición 2015 Ediciones Atalanta. ISBN 978-970-683-335-8 / ISBN 978-84-943770-6-8.
  • Diego, Estrella de (2007). Remedios Varo. Madrid: Fundación Mapfre. ISBN 978-84-9844-043-0.
  • González Madrid, María José; Rius Gatell, Rosa (2013). Remedios Varo. Caminos del conocimiento, la creación y el exilio. Eutelequia. ISBN 978-84-940412-9-7.
  • Kaplan, Janet A. (1999). Viajes Inesperados, el Arte y la Vida de Remedios Varo. México: Ediciones Era. ISBN 978-968-411-419-7.
  • Luquin, Andrea (2009). Remedios Varo: El espacio y el exilio. España: Universidad de Alicante. ISBN 978-84-7908-995-5.
  • Nonaka, Masayo (2012). Remedios Varo. RM Verlag, S.L. ISBN 978-6-07-751582-1.
  • Magnolia Rivera y José Antonio Gil (2015). Remedios Varo. El hilo invisible. México: Siglo XXI Editores/UANL. ISBN 978-607-03-0699-0.
  • Rivera, Magnolia (2005). Trampantojos. El círculo en la obra de Remedios Varo. México: Siglo XXI Editores. ISBN 978-968-23-2598-4.
  • Serrano de Haro, Amparo (2019). Vida de Remedios Varo. Eila. ISBN 978-84-120068-2-7.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]