Remedios Zafra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Remedios Zafra

Bizitza
JaiotzaZuheros1973ko azaroaren 3a (50 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
Santiago de Compostelako Unibertsitatea
UNED
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, unibertsitateko irakaslea, hizlaria eta cultural anthropologist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Sevillako Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitate Autonomoa

remedioszafra.net
Twitter: RemediosZafra Edit the value on Wikidata

Remedios Zafra Alcaraz (Zuheros, Kordoba, 1973ko azaroaren 3aarte, feminismo eta ziberfeminismoan espezializatutako idazle eta ikertzailea da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prestakuntza akademikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Ederretan lizentziatua (Sevillako Unibertsitatea) eta doktorea,, Sormena eta Arte, Filosofia, eta Gizarte eta Kultur Antropologia ikasketetan masterduna.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Hezkuntza artistiko irakaslea izan da  eta gaur egun Sevillako Unibertsitatean. Adierazpen Plastikoko Didaktikaren irakasle Titularra da.

Hedabideekin lankidetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte eta kultura garaikidean espezializaturiko hainbat aldizkari eta espazio editorial nazional eta nazioartekoekin aritu da elkarlanean, aleph, artszin, Ikusizko Ikasketa edo Paper d' art besteak beste. 2003 eta 2009 bitartean Mujer y cultura visual aldizkariaren zuzendaria izan da eta 2003-2005 bitartean Red Digital (MEC) ardura atalean Sare Digitalaren (MEC) "Arte" atalaren arduraduna.

Artea eta feminismoaren inguruko proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005-2006 urteetan Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECYT)[2] "Arte, Ciencia y Tecnologia" taldeko kide izan da.  Horrez gain,  Arte -, Genero-eta Teknologia, Interneten gaien inguruko hainbat proiektuko komisarioa izan da; horien artean: "Violencia sin Cuerpos" net.art erakusketa, Cárcel de Amor diziplinarteko proiektuaren barruan. Genero-indarkeriari buruzko Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-ren (MNCARS) kontakizun kulturalak honako hauekin lankidetzan: Almagroko Centro de Arte Contemporáneo , Centre d’Art de la Panera, Burgosko CAB, Artium euskal Museoa, Filmoteca de Canarias eta Bartzelonako CaixaForum  (2005-2006). 2003an  gaztelaniaz ziberfeminismoari buruz egin zen net.art lehen erakusketaren komisarioa izan zen: Habitar a (punto)net (espai > f, Mataró, Bartzelona). Zuzendu ditu ere "X0y1" sobre género y ciberespacio[3] lehen Nazioarteko Topaketa (ACAC, 2009); "Ser/Estar en Internet. Dinámicas del sujeto conectado" ikastaroa (UAM, 2009); eta "net.art (exergo)" mintegia (Mundos Digitales, A Coruña, 2004).

2020ko Feministaldian #Kutsatu lemapean "Pentsamendua deskutsatu" hitzaldian parte hartu zuen Marina Garcésekin batera:[4]

Mundua aldatzen duenak lehenago mundua aztoratu behar izan du. (Feministaldia, 2020)

Bokaziozko praktika batek, artistikoak, zientifikoak, sortzaileak inguratzen gaituenean, denbora ez da existitzen. Zer gertatzen da zuk sortzen duzunak komunitateko gauzak pentsakor bihurtu nahi baditu, galderak sortu edo mundua hobetu? Balio erantsia da gaur egun lan intelektual eta kulturaletan aritzen garen emakumeontzat. Beharbada aurreko leinua ez errepikatzea lortu duten lehen belaunaldietakoak gara, agian pobrezia-leinua eta, ziur aski, etxean itxitako emakumeena. (Feministaldia, 2020)

Ekarpen teorikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zafrarentzat mundu birtualean murgiltzeak badu bere prezioa. Internet berezia bezain errepikakorra izan daiteke, heterogeneoa bezain homogeneizatua, bortitza bezain aspergarria. Emakumeentzako Intemet-en egoteak, historia ofizialetik duela gutxira arte baztertutako beste guztientzat bezala, balio erantsi bat izan du ingurunearen sozializazioaren hasieratik, egin beharreko espazioek hierarkizazio sozialeko eredu zaharrak ez errepikatzeko aukera gehiago ematen duten sentsazioa, sareko mundu baten baldintza sortzaile, sozial eta politiko berriak irudikatzeko aukera gehiago.[5]

Zafrak aro digitalean gogoaren, prekarietatearen eta sormen-lanaren arteko harremana aztertzen du. Pantailen aroan, ikusgarritasunaren (jarraitzaileak eta likeak) edo lanbide-errealizaziorako itxaropen geroratuen truke (curriculuma gizentzeko betiereko bekaduna izatea) hiperprodukzioa sistema prekarioari eusteko tresna bihurtu da. Sistema horrek autoustiapena bultzatzen du eta desberdinkeria eta bidegabekeria legitimatzen ditu. Zafraren aburuz ez da gauza bera sortzaile aberats bati edo behartsu bati ikusgarritasunez eta aitortzaz ordaintzea. Aberatsak onar dezake, horregatik jasotzen duen kapital sinbolikoa ospe bihurtuko delakoan. Pobrea denarengan, irauteko premia duenez, gehienetan ordainketa sinboliko hori frustrazio bihurtuko da edo sormen-jarduera bertan behera utziko du. Zafrak "feminizazioa" deitzen dio kultur ekoizpenaren prekarizazio interesatuari. Abiapuntua, historian zehar emakumeek trukean soldatarik jaso gabe egin dituzten (eta egiten jarraitzen duten) lanen kopurua da; ez soilik zerbitzuetako lanak (zaintzak), baita ekoizpenekoak ere (janaria, jantziak), eta, hala ere, inork ez ditu inoiz enplegutzat hartu. Ordainsaria sinbolikoa da beti: afektua, familiaren esker ona eta, nola ez, gogoarentzat "kontsolagarria" den zerbait ondo egiten ari delako sentitu behar den gogobetetasuna.[6]

Zafraren ustetan, posibleak dira gehiegikeria eta zapalkuntza sinbolikoari aurre egiteko beste modu batzuk: proposatzen du lauki hutsak eta zuriuneak irekitzea, begiak kliskatzea eta online munduan agentzia-jardunbidea ahalbidetzen duten pentsamendu-denborak iragaztea. Norberaren denborak edo espazio hutsak zabaldu ideia batzuetatik besteetara aldatzeko, pentsakor bihurtzeko, posizionatzeko, palanka subertsiboak izateko aukera ematen dutenak; orainean nagusi den gehiegizko abiadurari uko egitea, gauzetan eta haien eragin kolektiboetan sakontasuna berreskuratzearen truke, erantzukizun- eta kontzientzia-ariketa bat egitearen truke.[7][8]

Pantaila ez da entretenimendurako lekua, baizik eta lan egiteko, ikasteko, erosteko eta beste batzuekin harremanetan jartzeko lekua. Nolabait, pantailetan bizi gara.[9]

Berarentzat feminismoa nodo posidentitario aktiboenetako bat izan da (izaten ari da), emakumeek kontraesan bati aurre egin behar diotelako, hots, beren burua autokonfiguratu behar dutelako erreakzionatzeko eta eraketa subjektiboa izateko gaitasuna ukatu egiten dieten ikuspegi identitarioen petik abiatuta. Identitate-ikuspegi horiek irudimena eskatzen dute desmuntatuak izateko, "post" fase batera pasatzea, ez identitateak gaindituta daudelako, baizik eta bizitzen dituzten subjektuek horiek negoziatu beharrak dituztelako.[10]

Teknologia beti da lente bat. Mundua graduatzen du behatu edo egin nahi duenaren arabera. Teknologia bakoitzak mundua ulertzeko eta hari aurre egiteko modu desberdin bat dakar berekin, soinu bat entzuteak frekuentzia jakin batekin sintonizatzea dakarren bezal-bezalaxe". [11]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Remedios Zafra SRN

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Las Cartas Rotas. Espacios de igualdad y feminización en Internet  (Almería, Instituto de Estudios Almeria, 2000)
  • Habitar en (punto)net (Cordoba, Kordobako Unibertsitatea, 2001)
  • Netianas.N(h)acer mujer en Internet (Madrid, Lengua de Trapo, 2004)[12]
  • "X0y 1#ensayos sobre género y ciberespacio" (koord.) (Madrid, Briseño, 2010)
  • Un cuarto propio conectado. (Ciber)espacio y (auto)gestión del yo  (Madril, Fórcola Ediciones, 2010). Italierara itzulia Sempre connessi. Spazi virtuali e costruzione dell'io (Milan, Giunti, 2012), eta  ingelesera A connected room of one's own. (Cyber)space and (self)management of the self (2012).[13]
  • (h)adas. Mujeres que crean, programan, prosumen, teclean (Madrid, Páginas de Espuma Argitaletxea, 2013).[14]
  • Ojos y capital (Bilbao, Consonni, 2015)[15]
  • El entusiasmo. Precariedad y trabajo creativo en la era digital  (Madrid, Editorial Anagrama, 2017)[16]
  • Ciberfeminismo: de VNS Matrix a Laboria Cuboniks. (Holobionte Ediciones,2019)[17]
  • El bucle invisible (Ediciones Nobel, 2022)[11]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espacios Magenta (2005)
  • Lo mejor (no) es que te vayas (2007)
  • Historia de una mujer sin nombre (Madrid, Briseño 2012)
  • #Despacio  (Barcelona, T Caballo de Troya, 2012)
  • Los que miran (Fórcola, 2016)

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Carmen de Burgos Saiakera saria (2000)
  • Leonor de Guzmán Katedraren Ikerketa-saria 2001)
  • Caja Madrid Saiakera saria (2004)
  • Antonia Pérez Alegre Poesia saria (2005)
  • Mujeres del Medio Rural Espainiako Gobernuko Literatur saria (2006)
  • Escritos sobre Arte Sarian ohorezko aipamena (2009)
  • Associació de Dones Periodistes de Catalunyaren Komunikazio ez-sexista Saria (2010)
  • Malaga Saiakera Saria (2013)
  • El Público a las Letras Saria (Canal Sur), (h)adas lanagatik. Mujeres que crean, programan, presumen, teclean liburuak ere V Málaga Saiakera Saria irabazi zuen. (2013ko abendua)[18]
  • Meridiana Saria ekimen artistiko eta kulturalei, Instituto Andaluz de la Mujer (2014)
  • Anagrama Saiakera Saria, El entusiasmo. Precariedad y trabajo creativo en la era digital idazkiagatik. (2017ko irailean).[19]
  • Espainiako 100 emakumerik eraginkorren zerrendan aipatua izan zen pentsalari eta adituen atalean. (2018)[20]

Proiektu eta testu hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Habitaciones para mirar (estéticas de recepción y ciberespacio).[21]
  • X0y1.  Propuesta para un "nosotros" digital.[22]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Perfil de Remedios Zafra, en la web Dialnet, Universidad de la Rioja, consultada el 28 de septiembre de 2017.
  2. [1] Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología
  3. [2] I Encuentro Internacional "X0y1" sobre género y ciberespacio
  4. Tabakalera. (2020-11-10). Feministaldia #Kutsatu Hitzaldiak/ Conferencias Marina Garcés+Remedios Zafra. (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  5. Zafra, Remedios. [http://ares.cnice.mec.es/genero/pensamiento/tx/text_rz3.html «CIBERFEMINISMO BASES Y PROPUESTAS EN UN MUNDO GLOBAL. Mujer y Cultura Visual»] ares.cnice.mec.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  6. (Gaztelaniaz) «Remedios Zafra: "Somos una multitud de personas solas frente a una pantalla"» Crónica Global (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  7. Zafra, Remedios. Redes y posverdad. Algoritarismos liburuan. 75. or. Tirant lo Blanch. 2020.
  8. (Gaztelaniaz) «Remedios Zafra: «En una época que desestima el pensamiento lento las personas son más manipulables»» abc 2019-01-11 (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  9. (Gaztelaniaz) BALDOMÀ, MONTSERRAT. (2020-11-13). «Remedios Zafra: "En cierta forma, 'habitamos' ya en las pantallas"» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  10. Zafra, Remedios. "Mapas posidentitarios". Islas y horizontes: obras de la colección Es Baluard.. , 51 or. ISBN 978-84-608-9502-2. PMC 994760852. (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  11. a b Zafra, Remedios. (2022). El bucle invisible. ISBN 978-84-8459-764-3. PMC 1345669231. (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  12. Zafra, Remedios, 1973-. (2005). Netianas : n(h)acer mujer en Internet. Lengua de Trapo ISBN 8496080447. PMC 65536986. (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
  13. Zafra, Remedios, 1973-. (imp. 2010). Un cuarto propio conectado (ciber)espacio y (auto)gestión del yo. Fórcola ISBN 9788415174011. PMC 733584753. (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
  14. Zafra, Remedios, 1973-. (H)adas : mujeres que crean, programan, prosumen, teclean. (Primera edición digital. argitaraldia) ISBN 9788483935552. PMC 1023474862. (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
  15. Zafra, Remedios, 1973-. (2015). Ojos y capital. (1ª ed. argitaraldia) Consonni ISBN 9788416205073. PMC 911115419. (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
  16. Zafra, Remedios, 1973-. El entusiasmo : precariedad y trabajo creativo en la era digital. (Primera edición. argitaraldia) ISBN 9788433964175. PMC 1015243514. (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
  17. Ciberfeminismo : de VNS Matrix a Laboria Cuboniks. (Primera edición. argitaraldia) ISBN 978-84-948782-6-8. PMC 1129100706. (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  18. Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes,Remedios Zafra, Premio El Público a las Letras, 4 de diciembre de 2013
  19. (Gaztelaniaz) EFE, Cadena SER,. (2017-09-27). «Premio Anagrama de Ensayo para la precariedad de la cultura en la era digital» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2017-10-06).
  20. (Gaztelaniaz) «Estas son las 100 mujeres líderes más influyentes de España» abc 2018-10-25 (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  21. Habitaciones para mirar
  22. X0y1. Propuesta para un "nosotros" digital

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]