Remington Steele

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Remington Steele
Remington Steele logo black.svg
Formatua komedia, drama, detektibe ikerketa
Iraupena 60 minutu
Egilea Robert Butler
Michael Gleason
Protagonistak Stephanie Zimbalist
Pierce Brosnan
Doris Roberts
Herria  AEB
TB katea NBC
Emisioa 1982ko urriaren 1a
1987ko apirilaren 7a
Atalak 94 atal (5 denboraldi)

Remington Steele AEBtako detektibe telesail bat da. 1982ko urriaren 1tik 1987ko apirilaren 7ra NBC katean aireratu zen. Stephanie Zimbalist, Pierce Brosnan eta Doris Roberts aktoreek antzeztu zuten. Euskal Herrian 1990eko hamarkadan ETB2 kateak gaztelaniaz aireratu zuen.

Telesaila honek Pierce Brosnan irlandar aktorea mundu mailan ospetsu bilakatu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Laura Holt (Stephanie Zimbalist) bere detektibe agentziaren nagusia den emakume gazte eta eder bat da, baina emakumea izateak ez dio bezeroak lortzeko mesederik egiten. Egoera hau aldatzeko asmoz fikziozko Remington Steele (hura ere detektibea) izeneko gizonezko nagusi bat asmatzea erabakiko du. Aldaketa honek ustekabeko arrakasta izango du, detektibe agentzia ospetsua bilakatuz. Une horretantxe agentziara gizon ezezagun bat iritsi (Pierce Brosnan) eta Remington Steelen papera antzeztuko du.

aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]