René Cassin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
René Cassin
René Cassin
René Cassin, Bakearen Nobel Saria jaso duen euskal herritar bakarra
Datu pertsonalak
Jaio 1887ko urriaren 5a
Baiona (Lapurdi)
Hil 1976ko otsailaren 20a
Paris (Frantzia)
Lanbidea jurista, diplomatikoa, politikaria

René Cassin (Baiona, Lapurdi, 1887ko urriaren 5aParis, Frantzia, 1976ko otsailaren 20a) zuzenbide irakasle izan zen. 1968an, Bakearen Nobel Saria eman zioten, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala egiten lagundu zuelako. Sari hori lortu duen euskal herritar bakarra da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

René Cassini eskainitako oroigarria, Forbach herrian (Frantzia).

Baionan jaio zen, eta Zuzenbideko ikasketak egin zituen. Lehen Mundu Gerran zauritu zuten. Aix-en-Provenceko unibertsitateko Zuzenbideko irakasle izan zen. Ondoren, Lillera bizitzera joan eta Parisko Unibertsitatean eskolak eman zituen. 1924tik 1938ra bitartean, Nazioen Ligako ordezkari izan zen. Garai hartan, nazioen desarmatzearen alde egin zuen lan.

Bigarren Mundu Gerra hasi zenean Cassinek Londresen osaturiko Frantziako erbeste gobernuan parte hartu zuen, De Gaulle jeneralarekin batera.

1948an, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala taxutzen lagundu zuen.

1959tik 1965era bitartean, Europako Giza Eskubideen auzitegiko presidente izan zen. Lehen Mundu Gerran zauritutakoei laguntzen zien gobernuz kanpoko elkarte bat sortu zuen.

2003an Eusko Jaurlaritzak René Cassin Saria sortu zuen, "giza eskubideak sustatzearekin, babestearekin eta hedatzearekin duten konpromisoa erakusten duten pertsonen edo taldeen lana publikoki aintzatesteko eta saritzeko". [1]

Zuberoko Sohüta herriak René Cassin pastorala prestatu zuen 2013 urtean oholtzan emateko.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: René Cassin Aldatu lotura Wikidatan