René Descartes
René Descartes (latinez: Renatus Cartesius zeinarengandik kartesiar adjektiboa datorren; La Haye en Touraine –herriak 1802az geroztik, Renéren omenez, Descartes izena du– Frantziako Erresuma, 1596ko martxoaren 31a – Stockholm, Suedia, 1650eko otsailaren 11a) filosofoa, matematikaria eta zientzialari frantziarra izan zen. Geometria analitikoaren eta filosofia modernoaren aitatzat hartzen da[1][2], baita iraultza zientifikoaren atarian bere argia duen protagonistetako bat ere[3].
Haren metodo filosofiko eta zientifikoak, Regulae ad directionem ingenii (Adimenaren zuzendaritzarako erregelak) (1628) eta Metodoaren diskurtsoa (1637) lanetan esplizituki azaltzen dituenak, unibertsitateetan irakasten zen eskolastikarekiko haustura garbia ezartzen du. Sinpletasuna du ezaugarri —Metodoaren diskurtsoa lanean lau arau baino ez ditu proposatzen—, eta arrazoibide eskolastiko amaigabeekin hautsi nahi du. Metodo matematikoa hartzen du eredutzat Erdi Aro osoan erabilitako silogismo aristotelikoa desagerrarazi nahian. Descartesen filosofiaren elementu askok aurrekariak dituzte aristotelismo berantiarrean, XVI. mendeko neoestoizismoan edo Erdi Aroko filosofoetan.
Bere aitorpen filosofiko ezagunena DA «Pentsatzen dut, beraz, banaiz»[4], Metodoaren diskurtsoa (1637) eta Filosofiaren printzipioak (1644) liburuetan aurkitzen dena; mendebaldeko arrazionalismoaren funtsezko elementua izan zen, eskola enpirista ingelesaren kontrakoa, eta «metodo kartesiar» gisa ezagutzen dena formulatu zuen, baina, lehendik, bazeuden cogitori buruzko formulazio batzuk, berea bezain zehatzak zirenak, hala nola Gómez Pereirarena[5], 1554koa eta Francisco Sánchezek 1576an Metodoaz egin zuen aurretiko formulazioa dago[6]. Hori guztia Agustin Hiponakoa[7] eta Avizenaren[8] aurrekariekin, horregatik, dagoeneko bere mendean, plagioa leporatu zioten, besteak beste Pierre Daniel Huet-ek[9].
Haren filosofia naturalak baztertu egiten du fenomeno naturalak termino mekanikoetan esplikatzean azken helburuetara, jainkotiarretara edo naturaletara, jotzea. Elizkoi katoliko gisa, haren teologiak behin eta berriz azpimarratzen du Jainkoaren kreazio-egintzaren askatasun absolutua. Aurreko filosofoen autoritatea onartzeari uko egitean, Descartesek bere ikuspuntuak aurreko filosofoengandik bereizten ditu maiz. Tradizio aristotelikoarekin hautsi zuen arimaren —res cogitans, pentsamendua— eta gorputzaren —res extensa, hedadura— arteko dualismo substantziala ezarriz. Bere posizioa erradikalizatu egin zuen animalia –«makina» gisa ikustean–, arimarik gabeko gorputz gisa ikusten baitu. Teoria hau Ilustrazioan kritikatua izango da, batez ere Diderot, Rousseau eta Voltairengatik[erreferentzia behar].
Galileok kopernikanismoa babesteagatik zituen arazoz jabeturik, zentsura saihesten saiatu zen bere planteamendu metafisikoek gizakiari eta munduari buruz azaltzen dituzten ideien berritasuna partzialki disimulatuz. Ideia horiek iraultza ekarriko dute filosofiarako eta teologiarako. Eragin kartesiarra XVII. mende osoan zehar nabarituko da: geroagoko pentsalari garrantzitsuenek berenean oinarritutako sistema filosofikoak garatu zituzten; hala ere, batzuek beren teoriak onartu zituzten —Malebranche edo Arnauld—, beste batzuek, berriz, baztertu egin zituzten, hala nola Hobbes, Locke, Spinoza, Leibniz, Pascal, Berkeley edo Hume.
René Descartesek zientzia eta matematiketan izan zuen eragina ere nabarmena da. Fisikan eta optikan ekarpenak egin zituen. Koordenatu kartesiarren sistemak bere izena jaso zuen. Geometria analitikoaren aitatzat egiaztatzen da aljebra eta geometriaren arteko zubitzat, kalkulu infinitesimalaren aurkikuntzan erabili zena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa eta gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
René Descartes 1596ko martxoaren 31n jaio zen La Haye en Tourainen, Poitierstik gertu. 1967an, izena aldatu zioten herri honi, eta Descartes deitu.
Aita Joachim Descartes legegizona izan zen, eta ama, berriz, Jeanne Brochard. Renék jaiotzean umezurtz geratu zela uste bazuen ere, Jeanne, ama, urtebete geroago hil zen, anaia gazteagoa jaiotzean (hori ere hil egin zen).
Amonak hezi zituen René eta bi anaiak, aita aholkularia baitzen Bretainiako Legebiltzarrean, eta denbora luzea eman ohi zuen kanpoan. Beste emazte bat hartu zuenean, Joachim Descartes erabat aldendu zen.
Heziketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo urteetan, jesuiten La Flèche ikastetxean ikasi zuen. Kultura klasiko sakona eman zion horrek, latina eta greziera ikasiz eta Zizeron, Horazio, Virgilio, Homero, Pindaro edo Platon irakurriz. Era berean, Aristotelesen testu filosofikoak aztertzen zituzten, baita Jesusen Lagundiko kide batzuenak ere, hala nola Suárez, Fonseca edo Toledo. Aristoteles zen garaiko erreferentzia, bai fisikan, baita biologian ere. Ikasketa planak matematikarako sarrera bat egiten zuen, eta astronomia, musika edo arkitektura ere ez ziren falta. Eztabaidak garrantzi handia hartzen zuen garaiko metodologian.
Ignazio Loiolakoaren gogo-jardunekin lotura ikusten duenik ere bada, eskoletan Aste Santuan zehar egiten zirelako ezagutuko lituzke, praktikan bederen, Descartesek, teorikoki, Ignazioren bestelako irakaspenak ezagutuko lituzke, zuzenean edo zeharka. Bien bizitzaren mugarri nagusien artean, alderaketak ere egin izan dira. Erlijioaren esparruan, Ignazio Loiolakoak egin zituenak filosofiaren alorrean egitea izango zen Descartesen jarduna. Barne-bidaia bat dago biengan, zentzumenen eta gorputzaren aldentze bat edota Jainkoaren eta egiaren ezagutza bat[10].
Unibertsitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
18 urte zituela, René gaztea Poitierseko Unibertsitatera joan zen zuzenbide ikasketak egitera. Medikuntzan ere aritu zen apur bat, eta, 1616rako, batxiler eta lizentziaduna zen. Ikasle aparta, irakasleek asko estimatzen zuten, eta unibertsitateko laborategiak maiz bisitatzeko aukera izan zuen.
Descartes ikertzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1619an, Bredan, Isaac Beeckman ezagutu zuen; matematikan oinarritzen zen fisikako teoria garatu nahian zebilen hura, eta Descartesen jakin-mina piztu zuen gai horietan.
Bidaia ugari egin zuen, baina ez zuen sekula bere formazioa baztertu. 1620an, Johann Faulhaber ezagutu zuen Ulmen. Kalkuluaren maisuak, baita Beeckmanek ere, zientzia eder bat garatzeko aukeran amets egitea bultzatu zuen, eta, horrelaxe aurkitu zuen Eulerren poliedroen teorema.
Zer pentsatu asko izan zuen gai horien inguruan, baina ez zuen ezer argitaratu. Parisen luze egon zen batean, intelektualekin egon zen, hala nola Marin Mersenne edo Guez de Balzac-ekin, eta libertinoak esaten zieten giroan ere mugitu zen. Ospea hartzen joan zen, eta bere etxea bilera leku izan zen ideia eta eztabaida gustuko zutenentzat.
Badirudi gorabeherak izan zituela bere bizitzan, 1628an, duelu baten hartu baitzuen parte.
- Ez dut egiak baino edertasun gehiago duen emakumerik ezagutu, esan zuen.
Hurrengo urtean, Herbehereetara joan zen han ikasketara bete-betean dedikatzeko asmoz. Bizitza lasaia eta umila izan zuen han, behin baino gehiagotan lekualdatuz bere egonlekua ezkutuan mantendu nahian, eta, Danimarkara edo Frantziara bidaiak egin bazituen ere, 1649 arte hantxe biziko zen.
Herbehereak gustuko zituen oso, Frantzian arreta galtzeko arrisku handiago baitzegoen; merkataritzak loratzen zituen hango hiri baketsu eta burgesek zientziak sustatzen zituzten, eta, 1632an, Amsterdamgo akademia sortu zuten. Bitartean, Europa Hogeita Hamar Urteko gerra latzean zebilen, eta ez zen 1648 arte baretuko. Argiaren errefrakzio eta islapen legeak enuntziatu zituen, eta geometria analitikoa sortu zuen.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1649ko irailean, Kristina Suediakoa erreginak Stockholmera deitu zion Descartesi, bere irakasle eta kontseilaria izateko. Hala ere, Suediako bizitza estresagarria izan zen: jauregian hotza egiten zuen, eta haize-lasterrak zeuden, klima ohitua zegoen baino hotzagoa zen, eta, gainera, erreginak eskolak goizean goiz eman behar zirela eskatzen zuen. Suediako gortean hilabete batzuk bakarrik igaro ondoren, Descartes 1650eko otsailaren 11n hil zen, 53 urte zituela. Gaur egun zalantzan jartzen da bere heriotzaren arrazoia pneumonia izan ote zen. 1980an, Eike Pies historialari eta mediku alemaniarrak Descartes artatu zuen gorteko medikuaren, Johan Van Wullenen, gutun sekretu bat aurkitu zuen Leidengo Unibertsitatean, eta bertan bere agonia deskribatzen zuen xehetasunez. Bitxia bada ere, sintomak —goragalea, gonbitoak, hotzikarak— ez ziren pneumoniarenak. Zenbait patologori kontsulta egin ondoren, Pisek Descartesen hilketa, dokumentuak, zantzuak, frogak liburuan ondorioztatu zuen heriotza artseniko bidezko pozoitzearen ondorio zela. Gutun sekretua idazlearen arbaso bati, Willem Pies nederlandarrari, bidali zioten.
1663an, Eliza katolikoak haren lan filosofikoa eta Arimaren grinak —egilea bizi zela argitaratutako azken lana— Index Librorum Prohibitorum-en (Liburu debekatuen aurkibidea) sartu zituen, bi kasuetan donec corrigantur (zuzendu arte) gehigarriarekin.
Descartes Stockholmeko Norrmalm barrutiko hilerrian lurperatu zuten hasiera batean. 1666ko maiatzaren 1ean bere gorpuzkiak lurpetik atera ziren, kobrezko hilkutxa batean jarri ziren eta 1667ko urtarrilaren lehen egunetan Parisera eraman ziren. Hasieran, San Paulo elizan jarri ziren, eta, ondoren, Sainte-Geneviève-du-Monteko elizan ehortzi zituzten. Frantziako Iraultzaren garaian, dekretu batek agindu zuen gorpuzkiak Parisko Panteoian jarri zezaten, Frantziako gizon handiei eskainitako basilikan, baina hori ez zen egin, eta Descartesen gorpuzkiak, Sainte-Geneviève-du-Monteko elizatik ateratakoak, porfidozko kutxa zahar batean jarri eta elizako komentuan utzi zituzten, monumentuen biltegi bihurtuta. Borboien berrezarkuntzaren ondoren, Bernardinoko komentura eraman zituzten eta, azkenik, Saint-Germain-des-Prés abadiako elizan utzi zituzten 1819ko otsailaren 26an, non gaur egun han dauden garezurra izan ezik, Parisko Gizakiaren Museoan gordetzen baita.
1935ean, bere omenez, «Descartes» deitu zitzaion ilargi-krater bati. Bere jaioterriari ere, Descartes izena jarri zioten 1967an.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaztaroko zenbait apunte gorde bada ere, bere lehen lana Espirituaren zuzendaritzarako arauak izan zela esan dezakegu. 1628an idatzi zuen, eta 1701ean argitaratu, bera hil eta gero.
Gero etorri ziren Argia, Munduaren tratatua eta Gizakia. Inprentatik kendu zituen 1633an, Inkisizioak Galileo kondenatu zuela jakitean, eta beranduago argitaratu ziren.
1637an, Arrazoia ondo zuzendu eta zientzietan egia aurkitu ahal izateko metodoaren diskurtsoa argitaratu zuen. Gero, Dioptrika, Geometria eta Meteoroak saiakerak idatzi zituen, eta, hasieran anonimoa izaten saiatu bazen ere, berehala egin zuten ospetsu.
1641ean, Meditazio metafisikoak argitaratu ziren, eta, 1642an, berriro egin zuen hori, aurrekoa luzatuz eta osatuz.
1642koa izan daiteke Egiaren bila, arrazoi naturala erabiliz elkarrizketa (hil ondoren argitaratuko zuten).
1647an, Filosofiaren printzipioak agertu ziren.
1648an, Frans Burman teologiako ikasleari elkarrizketa bat eskaini zion. Ikasleak testu filosofikoari buruzko galdera interesgarriak egin zizkion, eta Descartesek emandako erantzunak apuntatu.
1649an, azken tratatua argitaratu zuten, Arimaren grinak.
Kristina Suediakoarentzako, artikulu bakar batek osatzen duen elkarte zientifiko baten araudia ere egin zuen: «hitza txandaka izango dute, ordena arbitrario eta finkoan».
Descartesen korrespondentzia ere, asko bere lagun Mersenneri zuzendutakoa, gordeta dago.
Filosofia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filosofia kartesiarrean hasteko, aurrez aipatutako Meditazio Metafisikoaetan oinarritu behar zen, edo baita Metodoaren diskurtsoan ere. Ezertan hasi baino lehen, Descartesek ikerketa independente bat garatzera eraman duen arrazoia agertzen du. Jakintzari balio praktiko handia ematen dio, eta bizitzarako ezinbestekoa dela uste du: zuzen ekiteko, nahikoa da zuzen pentsatzea, baina eskolak frustrazioa eragin dio.
Antzinako testuen irakurketak espirituaren formazioan laguntzen duela uste du, baina zuhurtziaz irakurri behar direla; matematikaren garrantzia azpimarratzen du, bere aplikazio mekanikoen bidez gizakiaren lana leunduz, eta zehaztasuna miresten du, behar hainbateko garapena oraindik ez bada ere lortu. Moralista paganoen idatzietan, bertutea lortzeko ikasketa franko dagoela uste du, baina ez dute egiazko bertutea zein den identifikatzen laguntzen. Filosofiak gauza guztiez hitz egiteko baliabideak ematen dituela dio, eta gutxiago dakitenek miresten dutela hori; gainerako zientziek filosofian aurkitu beharko lituzkete oinarriak, baina jakintsuak ezin dira ados jarri. Eskolaren esperientziak ezjakintasun handia erakutsi dio, eta ikerketa ezinbestekoa dela frogatu.
Filosofia modernoaren aita
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Matematika eta fisikan ekarpen garrantzitsuak egin bazituen ere, Descartes filosofia modernoaren aita kontsideratzen dugu. Justifikazioa jasotako egiei uko egiteko erabakian datza, eskolastika eta beste joerak baztertuz. Gainera, Descartesek uste du morala, medikuntza edo mekanika gisako gaietan argia ikusi ahal izateko ezaupidea bera ikertu behar dela. Bere jarraitzaileak ere arazo epistemologikoei emandako garrantzia horrekin ados agertzen dira.
Ezagutzaren garaian al gaude benetan? Datuak eta ezagutza gauza bera al dira?

Ondoren etorri ziren filosofoek, Pascal, Spinoza, Leibniz, Malebranche, Locke, Hume edo Kant, interes handiz ikertu zituzten Descartesen teoriak, batzuetan alde eta beste batzuetan kontra. Baina ez dugu ahaztu behar filosofo klasikoekin, Platon edo Aristotelesekin, duen lotura. Descartesek zerbait sendoa ezarri nahi du zientzietan. Alde batetik, helburu errealistak markatu eta haiek lortzearren ekin behar dugula uste du, baina, egunerokoan, ingurura egokitzen jakin beharko duela ez du ahazten, eta ikerketarako baldintzak mehatxatzen ditu horrek. Bestalde, bere egoera galdutako ibiltari batekin alderatzen du, eta, burutzen ari den ikerketan, norabide zehatz baten beharra ikusten du. Ezinbestekoa izango da metodoa, eta arrazoi ahulek ez dute alborarazi behar.
Metodoaren arauak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Logikak baliozko arau asko ditu, baina gehienek ez dute ezertarako balio, arrazoitzeko gaitasuna oinarrizkoa baita, eta inork ezin digu hori irakatsi. Metodoaren arauak hurrengoak dira:
- Ebidentzia: Ezer ez da egiatzat hartuko, ez badago ebidentziarik. Kezkarik ez dagoenean onartu behar da, ez bestela.
- Analisia: Zailtasunak zatitu konpontzeko aukera izateko.
- Sintesia: Ordena ezarri behar da gure pentsamenduetan, eta gai errazenak ebaztean oinarritu. Horrela, arazo zailenak eskura jartzen joango gara.
- Kontrola: Berrikuspen orokorrak egin behar dira ezer ez dugula ahaztu garbi izateko.
Descartesek metodo hori erabiliko du Jaungoikoa eta arimaren existentzia frogatzeko, baina hori arazo handia izango da.
Idazteko eraren helburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idazkera kartesiarrak asmakizunaren antza du; klabe ugari ematen digu, eta, bere obra ulertu nahi bada, irakurleak parte aktiboa izan behar du. Zenbaitetan, gauzak ez dira testuan ordena naturalean agertzen; adibidez, Descartesek arau bat hartzeko komenientzia esplikatu aurretik metodoa esplikatzen duenean. Ez du sekula argitzen zergatik aukeratu zuen bere metodoa, baina bai esaten du hobea dela edozein metodo hartzea metodorik gabe aritzea baino.
Kezka metodikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Descartes kezkaren filosofoa da, ikerketan arrazoiak kezka planteatzen duen gauza oro ukatu behar baita. Horrela ezarri zituen kezkaren 3 mailak:
- Pertzepzioak egin ohi dituen akatsak. Hainbat pertzepzio sentsorial kuestionatzen du, urrutiko objektuak edo baldintza txarretan gertatzen direnak...
- Esna edo lotan egoteko uneak konparatzen ditu, eta bereiziko dituen irizpide zehatzik ez dagoela azpimarratu; kezka orokorra ezartzen da pertzepzio enpirikoetan, agian, loari esleitu dakizkiokeenak.
- Agian, bada izate goren bat, jeinu gaizto eta ahalguztiduna, gure sineskerak manipulatzeko gai dena. Jeinu gaizto hori metafora bat besterik ez da: eta intelektualki akastunak bagara? egiaren jabe garela uste dugunean ere, okerrean egon gaitezke, adimenaren akats hori dela medio. Bere argudio eszeptiko ospetsuena da hori, eta kontrako ausaren hipotesia ere luzatzen du errore orokor batera bultzatuz.
Argudio eszeptiko horien helburua ez da eguneroko bizitzan arrisku sentsazioa sorraraztea. Posibilitate abstraktuak dira, laborategian eginiko ikerketaren moduan.
Soluzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Descartesek Platon eta Aristoteles ikusten ditu jakintzaren oinarrien existentzian ikertzen. Ez du adierazten, baina bi filosofoek galderari erantzungo dion argudiaketa bakarra dialektika edo eztabaida dela uste dute.
Horrelako zerbait ikus dezakegu lehen arau metodikoan: ideiak ebidentzia izango dira kezkarik ez badago. Baina, egia esan, ebidentzia handienetan ere, beti ager daiteke kezka; agian, ideia ebidenteenak ere faltsuak dira.
Bestalde, Descartesek 3 arrazoi onartzen ditu kezka handiena planteatzeko: jeinu gaiztoa, zorigaiztoko ausa eta kontrako kausalitate naturala. Agian, Descartesen helburua ez da Jaungoikoaren existentzia frogatzea; agian, antagonistari dialektikoki irabazi nahi dio eztabaidan. Jaungoikoaren existentzia onartzeko arrazoiak kezka erradikalak planteatzeko baino sendoagoak dira. Maisuak bere helburua lortuko balu, kezkak fundamenturik gabe geratuko lirateke, eta ikertzaileak proposizio balidoak izango lituzke, ezbairik gabekoak...
Metafisika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Descartesek beste ebidentzia bat ere defendatzen du: askatasuna. Bera libre dago, eta bere askatasuna praktikan jar dezake; ikerketa boluntarioa da, eta askea. Ezagutzen multzoa arbolarekin alderatzen du, eta sustraiak metafisikoak dira, zurtoina fisika eta adar garrantzitsuenak arte martzialak –garrantzi handikoak, gizakiaren lana gutxitzen lagunduko dutelako–, medikuntza eta morala.
Metafisika ezinbestekoa da, baina zuhaitzaren fruituak ez dira sustraietatik hartzen adarretatik baizik.
Bi substantzien teoria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egunko erronka eta arazo sozial, ekonomiko eta tekologikoei aurre egiteko teknologia al da konponbidea? Teknologia izan behar al da erantzuna beti?
Substantzia da existitzeko gaitasun propioa duena. Cogiton oinarritzen da (pentsamendua), eta substantzia pentsakorra dela esaten du, inork ezin baitu existentzia ukatu (uko egitea ere pentsamendua izango litzateke); gorputzak bai uzten du kezkarako aukera. Hala ere, arrazoitzeko era hori susmagarria da, cogito bera ere eztabaidagarria izan baitaiteke; kezka hori gaindituko litzateke ikerketa onartua izan den kezkaren arrazoi erradikalenak atzera botatakoan. Hori gutxi balitz, arrazoi horiek dira ideia elementalenak eztabaidagarri egiten dituztenak, eta ideia sinple horiek, hedadura, irudia eta horrelakoak dira.
Dena den, bi substantzien teoriak mundu dualista bat erakusten digu. Errealitate batetik bestera joan ahal izateko, gorputzetik arimara (zentzumenen pertzepzioa) edo alderantziz (borondatezko mugimendua), Descartesen ustez, guruin pineala dugu zerebroan, eta hortxe elkartzen dira bi substantziak. Descartesek ez zuen sekula baieztapen hori frogatu.
Gainera, bi substantzia mota daude: infinitua eta finitua. Infinitua Jaungoikoa da, izaki perfektua edo infinitua (Descartesentzat gauza bera da). Ohikoa da pentsatzea Descartesek Jaungoikoa egia bermatzeko sartu zuela bere metafisikan, baina horrek zirkuluaren arazora garamatza.
Zirkuluaren arazoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nola jakin Jaungoikoa existitzen den ala ez? Ateoarentzat, testu sakratuak alferrikakoak dira, eta, ebidentziaz ere kezka duenarentzat, alegatu ebidenteena ere ez litzateke nahikoa izango. Bi oinarrizko erantzun daude: edo ez dakigu edo proba dialektiko bat da.
Descartes ez zen Jaungoikoaren existentzia frogatzen saiatu, eta kezkaren oinarriari egin zion so. Nola?
- Jeinuaren hipotesiarekin bat etorri ezinean dagoen argudio bat hipotesia eszeptikoak baino sendoagoa da.
- Ez argudioak, ezta kontrako alegatuarekin bateraezina eta nagusia kontsideratu duen iritziak, ez dute zirkulartasuna merezi.
Jeinuaren hipotesiaren errefusapena zirkularra izateko, eszeptikoak zera erabili ahal izan beharko luke errefusatzeko erabilitako argudioan: Agian, jeinuak berak iradoki dio alegatua Descartesi. Jeinua existitzen ez deneko froga gainditu nahi duen kezka horren aurrean eroriko litzateke, baina, metodo kartesiarrean, hori ezinezkoa da, eszeptikoak errefusatu izan daitekeen ideia batean oinarritu behar baitu eta kezka sortzeko arrazoiak baititugu.
Eszeptikoak proposatutako kezka eta ikertzen ari garena unibertsala da, baina bi galdera planteatzen ditu:
- Kezka orokorra, ideia ebidenteei ere eragiten diena baina unibertsala ez dena, plantea ote daiteke?
- Gure porrota seinalatzeaz aparte, kezka unibertsala baztertzeko arrazoirik ba al dago?
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Compendium musicae (1618ko abenduaren 31)
- Cogitationes Privatae:
- Parnassus
- Democritica
- Préambules (Praeambula. Initium sapientae Timor Domini)
- Experimenta
- Olympica
- Aquae comprimentis in vase ratio reddita a D. Descartes
- De Solidorum elementis
- Excerpta mathematica (dont Ovales opticae quatuor)
- Thaumantis Regia
- Studium bonae mentis
- Traité de la divinité
- Traité d'escrime: 1613 inguruan idatzitakoa eta Adrien Bailletek aipatutakoa. Eskuizkribu bakarra izango zen ziurrenik eta galduta dago.
- Règles pour la direction de l'esprit, latineraz, bukatu gabekoa, 1628 ingurukoa.
- Traité du monde et de la lumière, 1632-1633
- Explication des engins par l'aide desquels on peut avec une petite force lever un fardeau fort pesant (1637)
- Le Discours de la méthode pour bien conduire sa raison et chercher la vérité dans les sciences (1637)
- la Dioptrique
- les Météores
- la Géométrie
- Méditations métaphysiques (traduction littérale du latin : Méditations sur la philosophie première, 1641, avec six séries d'Objections)
- Correspondance avec Elisabeth, 1643 à 1649
- Les Principes de la philosophie, 1644, édition latine, 1647, traduction française, revue par Descartes, avec Lettre-Préface à l'édition française
- Les Passions de l'âme, 1649
- Recherche de la vérité par les lumières naturelles, bukatu gabe, publié pour la première fois dans les Opuscula posthuma, 1701
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Moreno Villa, Mariano. «El método cartesiano» Filosofía. Vol. IV: historia de la filosofía moderna y contemporánea. Sevilla: Mad, 16 or. ISBN 84-8311-586-7. (kontsulta data: 3 de abril de 2021).
- ↑ Bassham, Gregory ( 1959-). (2018). «El padre de la filosofía moderna» El libro de la filosofía : de los Vedas a los nuevos ateos, 250 hitos en la historia del pensamiento. Librero, 218 or. ISBN 978-90-8998-945-1. OCLC .1123026787 (kontsulta data: 2020-02-29).
- ↑ Ribnikov. Historia de la matemática.
- ↑ (latinez: cogito, ergo sum; frantsesez: je pense, donc je suis)
- ↑ Ikus Gómez Pereira 'De Inmortalitate Animae', año 1554, 277 or. 1749ko bere obraren edizio madrildarretik.
« Badakit nik zerbait ezagutzen dudala. Ezagutzen duen guztia da; beraz, ni naiz (Nosco me aliquid noscere: at quidquid noscit, est: ergo ego sum). » - ↑ Francisco Sánchez, El Escéptico, dio "Quod nihil Scitur" (Ezer ez dakigula), 1576.
« ... Antzinakoen esanei bueltak ematen nizkien, han zeudenen sentimenduak haztatzen nituen: gauza bera erantzuten zuten; baina, poza eman zidanik, ezertxo ere ez... Beraz, neure baitara itzuli nintzen, eta dena zalantzan jarriz, inork inoiz ezer esan ez balu bezala, gauzak berak aztertzen hasi nintzen, horixe baita benetako jakinduria. Azken printzipioetara iritsi arte aztertzen zuen. Kontenplazioaren hasiera bihurtuz, zenbat eta gehiago pentsatu orduan eta zalantza handiagoa dut... » - ↑ Ikus Agustín Hiponakoa, Filosofiaren printzipioak 1, §7.
« Ac proinde haec cognitio, ego cogito, ergo sum, est omnium prima & certissima, quae cuilibet ordine philosophanti occurrat. » - ↑ Ikus Avizena, Orientazioen eta ohartarazpenen liburua, (vol-II pp. 343-346), Ed. S. DUNYA, El Cairo, 4 vols., 1960-1968.
« ... Iruditzen bazaizu zure izatea hasiera-hasieratik adimen eta jarrera osasuntsuarekin sortua izan dela, eta baldin eta suposatzen bada, azken batean, jarrera eta antolamendu horren parte dela bere atalak ez ikustea eta bere atalak ez ukitzea, baizik eta une jakin batez aire zabalean bananduta eta zintzilik egotea, zuk aurkituko zenuke, ezertaz ohartu gabe bere izatearen ziurtasunaz ezpada... » - ↑ Pierre Daniel Huet, Censura filosófica cartesiana, París: D. Horthemels, 1689.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sánchez Ramón, Ramón. (2014). «Las raíces ignacianas de Descartes. Estado de la cuestión» Pensamiento. Revista De Investigación E Información Filosófica (Comillas) 66 (250): 981-1002. ISSN 0031-4749..
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arregi, X. 2004: Descartes, Donostia, Jakin. ISBN 84-95234-22-X
- Azurmendi, J. 2004: "Filosofia modernoa" in Filosofiako gida[Betiko hautsitako esteka], Bilbo, UEU. ISBN 84-8438-048-3
- Jimenez, J. eta Olariaga, A. 2009: Modernitatearen auziaz, Donostia, Jakin. ISBN 978-84-95234-40-7
- Descartes, René. Obra completa. Madrid: Editorial Gredos ISBN 9788424920807..
- Beyssade, J-M. Descartes au fil de l'ordre. Vrin.
- Beyssade, J-M. Études sur Descartes. Seuil, 2001.
- Clarke, Desmond. La filosofía de la ciencia de René Descartes Alianza Universidad.
- Curley, E. Descartes Against the Skeptics.
- Denis Kambouchner, Descartes et la philosophie morale, Hermann Éditeurs, París, 2008.
- De Teresa, J. Breve introducción al pensamiento de Descartes. Univ. Aut. Metropolitana, México 2007.
- Doney, W. (Comp.) Descartes. A Collection of Critical Essays.
- Gaukroger, S. Descartes. An Intellectual Biography.
- José Ortega y Gasset: ¿Qué es filosofía?; O.C., Vol. VII, Ed. Alianza, Madrid.
- José Ortega y Gasset: La idea de principio en Leibniz y la evolución de la teoría deductiva; O.C., Vol. VIII, Ed. Alianza, Madrid.
- José Ortega y Gasset: Sobre la razón histórica; O.C., Vol. XII, Ed. Alianza, Madrid.
- Edmund Husserl: Ideas relativas a una fenomenología pura y a una filosofía fenomenológica; §§32 y siguientes.
- Edmund Husserl: La crisis de las ciencias europeas y la fenomenología transcendental; §§17 y siguientes.
- Martin Heidegger: Ser y Tiempo, §§ 19, 20 y 21, Ed. Universitaria, Santiago de Chile, 1997. Trad. de Jorge Eduardo Rivera Cruchaga.
- Martin Heidegger: «La época de la imagen del mundo»; en Caminos de bosque, Ed. Alianza, Madrid, 1995 y 1998. Trad. de Helena Cortés y Arturo Leyte.
- Martin Heidegger: Prolegómenos para una historia del concepto de tiempo, § 22, Ed. Alianza, Madrid, 2006. Trad. de Jaime Aspiunza.
- Leonardo Polo: Evidencia y realidad en Descartes, 1996.
- Luis Fernando Areán Álvarez. «Fermat. El teorema de Fermat/El problema más difícil del mundo», ISBN 978-84-473-7632-2; sobre sus relaciones con Pedro Fermat.
- Luis Arenas. (2015). Descartes : la duda como punto de partida de la reflexión. RBA ISBN 978-84-473-8317-7. OCLC .1120543581.
- Jacques Maritain: Tres reformadores.
- Jean-Luc Nancy, Ego sum, Anthropos, Barcelona, 2007, traducción y prólogo de Juan Carlos Moreno Romo.
- Juan Carlos Moreno Romo (Coord.), Descartes vivo. Ejercicios de hermenéutica cartesiana, Anthropos, Barcelona, 2007.
- Juan Carlos Moreno Romo, Vindicación del cartesianismo radical, Anthropos, Barcelona, 2010.
- Sánchez Ramón, Ramón. Descartes Esencial. Editorial Montesinos ISBN 978-84-96831-60-5..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Descartes, René (1997)[1637]: Metodoari buruzko diskurtsoa, Bilbo, Klasikoak ISBN 84-88303-47-5
- Ikusgelako bideoak dituzten artikuluak
- Hilobiaren irudia duten biografiak
- 1596ko jaiotzak
- 1650eko heriotzak
- Frantziako filosofoak
- Geometrak
- XVII. mendeko filosofoak
- XVII. mendeko matematikariak
- Frantziako matematikariak
- Latinezko idazleak
- Frantziako Zientzien Akademiako kideak
- Index Librorum Prohibitorum
- Aro Berriko filosofoak
- Metafisikoak
- Filosofo moralak
- Pneumoniak hildakoak
- Gogo-gorputza arazoa
- Kartesianismoa
- Filosofo razionalistak
- Gogamenaren filosofoak
- Zientziaren filosofoak
- Logikaren filosofoak
- Aforismoegileak
